Pasquale Paoli
Pasquale Paoliren erretratua. |
||
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Filippo Antonio Pasquale di Paoli | |
| Ezizena | Aberriaren Aita | |
| Jaio | 1725eko apirilaren 6a | |
| Hil | 1807ko otsailaren 5a (81 urte) |
|
Filippo Antonio Pasquale di Paoli, frantsesez Pascal Paol (1725eko apirilaren 6a, Morosaglia, Korsika - 1807ko otsailaren 5a, Londres, Ingalaterra) korsikar politikari, filoso eta militar bat izan zen. Sarritan korsikar nazionalismoaren aitatzat jo izan da eta korsikarrek "Aberriaren Aita" ezizenez ezagutzen dute.
Korsikako Errapublikako Agintari Nagusi gisa hautatu zuten (1755-1769), postu horretatik Genovako Errepublikaren eta Korsikaren independetziaren aldeko borrokatu zen. Korsikarrek "Aberriaren Aita" ezizenez ezagutzen dute, Europako aurrenekotako agintarietako bat izan zen zen demokrazian oinarritutako konstituzio bat zuen erregimen bat ezartzen. 1768ko Parisko Itunaren ondorioz Korsika Frantziaren jabego izatera iragan zen, gainera 1769an Pontenuovoko guduan frantziarrek Paoliren gudarostea ere garaitu zuten.
Paoli Erresuma Batuan erbesteratu zen, 1790. urtean Korsikara itzuli eta Konbentzioak Bastia hiriko gobernadore izandatu zuen. 1793an Paoli matxinatu eta 1794an independentzia aldarrikatzeko Britainia Handiaren babesa eskatu zuen. Halere, berehala frantziar gudarosteak egoeraz jabe egin eta Paoli bigarren eta azkeneko aldiz Ingalaterrara erbesteratu zen. 1795. urtetik bere heriotzararte Londres hirian bizi izan zen.
Kanpo loturak [aldatu]
- Pasquale Paoliren webgunea (Frantsesez)