Korsikar nazionalismo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Korsika Askatzeko Nazio Frontearen sinadura duen Korsikako trafiko seinalea, frantsesezko toki izenak ezabaturik.

Korsikar nazionalismoa (korsikeraz nazionalismu corsu) Korsika nazio bat dela defendatzen duen politika, kultura eta gizarte mugimendu bat da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Korsikar nazionalismoaren jatorria XVIII. mendean dago. 1729. urtean Carlo Francesco Raffaelli agintariaren eskutik Korsikak Genovako Errepublikatik independentea izatea lortu zuen. 1736. urtean Diu vi Salvi Regina abestia Korsikako ereserki bilakatu zen. 1755. urtean Pasquale Paoli korsikar abertzaleak Korsikako Errepublika aldarrikatu zuen. 1762an korsikerazko lehenbiziko egunkaria argitaratu zen: Ragguagli dell'Isola di Corsica. 1765an Korsikako bandera sortu zen.

Aldiz, 1768an Frantziak Korsika bereganatu zuen, halere 1790-1796 bitartean eta Paoliren eskutik Korsika Britainiar Inperioaren protektoratua izan zen, gerora berriz ere Frantziaren eskuetara iragateko.

XIX. mendean korsikar nazionalismoa bitan banatua egon zen: italiar irredentismoa (Leonetto Cipriani) alde batetik, eta bonapartismoa (Louis Honoré Arrighi de Casanova) bestetik.

1922an Partitu Corsu d'Azione alderdia sortu zen (Sardiniako Partit Sard d'Acció alderdiaren irudira). Gero, 1927an Partitu Corsu Autonomistu alderdia bilakatu zen. 1932. urtetik aurrera Benito Mussolinik diruz lagunduriko infiltratuz betetzen hasiko zen.

1976. urtean Korsika Askatzeko Nazio Frontea sortu zen. 1977. urtean Unione di u Populu Corsu alderdia sortu zen. 1984. urtean Sindicatu di i travagliadori corsi sindikatua sortu zen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]