Korsikera
| Korsikera corsu, lingua corsa |
||
|---|---|---|
| Non mintzatzen den: | Frantzia, Italia | |
| Eskualdea: | Korsika Sardinia iparraldea |
|
| Hiztunak: | 400.000 (zalantzazkoa, ziur aski 100.000 inguru) | |
| Rankina: | ez 100 mintzatuenen artean | |
| Hizkuntza familia: | Indo-Europarra, Italikoa, Erromantzea, Italiera, Korsikera |
|
| Estatus ofiziala | ||
| Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak: | - | |
| Erakunde araugilea: | - | |
| Hizkuntza kodeak | ||
| ISO 639-1: | co | |
| ISO 639-2: | cos | |
| ISO 639-3: | —
|
|
|
|
||
| Oharra: baliteke orri honek Unicode kodearekin emandako NAF fonetika ikurrak edukitzea. | ||
Korsikera (Corsu) Korsikan mintzatzen den erromantze hizkuntza da. Antzeko hizkuntza Sardinia iparraldean mintzatzen da Gallura eskualdean (gallurera). Italierarekin antz handia du eta sarri dialekto toskandarren multzokoa jotzen da, bi multzotan banaturik dagoena: cismontanoa eta oltramontanoa.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
XIX. mendearen hasierara arte, korsikera eta italiera hizkuntza beraren bi aldaera gisa hartzen ziren, korsikera hizkuntza mintzatua eta italiera hizkuntza idatzia kontsideratuz. Frantziako Bigarren Inperioaren ostean, korsikera italieratik aldenduz joan zen, korsikerazko literatura bat jaioz. Hizkuntza izaeraren aldarrikapena nahikoa berria da, XX. mendeko 80ko hamarkadakoa. Hizkuntzalari gehienentzat, ordea, korsikera Toskanako mintzairaren aldaera bat da.
Sailkapena [aldatu]
Korsikera italo-erromantze hizkuntza-taldearen parte da. Korsika osoan hitz egiten da, Bonifacio eta Calvi hirietan izan ezik, non genovar jatorriko dialekto liguriarra hitz egiten baita. Korsika hegoaldeko hainbat aldaera, era berean, Sardinia iparraldeko mintzairaren (gallurera) oso antzekoak dira. Hizkuntzalari gehienen iritziz, hortaz, Sardinia iparraldean hitz egiten dena korsikera da sardinieraren ordez.
Korsikeraren hizkuntzalariek hizkuntza polinomiko-az hitz egiten dute, tokiko aldaera desberdinak azpimarratuz. Nazionalismo korsikarrak korsikeraren hizkuntza izaera azpimarratu du. Egun lehen hezkuntzan irakasten da eta Frantziako hizkuntza estatusa du, Frantziako Kultura Ministerioaren eskutik.
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
| Hizkuntza honek bere Wikipedia du. Bisita ezazu. |
- (Korsikeraz) Accademia Corsa