Burdinola

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Burdinola burdin minerala landu eta burdina lortzen zen antzinako lantegia da.[1]

Eduki-taula

[aldatu] Motak

[aldatu] Zeharrolak

Zeharrolak burdin totxo handiak (12-15 arroa bitartean) lantzen zituzten burdinola handiak ziren, uraren indarra erabiltzen zutenak berau lantzeko. [1]

[aldatu] Tiraderak

Tiraderak burdinola txikiak ziren, 5 arroa inguruko burdin totxoak lantzen zituztenak, hauek ere uraren indarra erabiliz. [1]

[aldatu] Fanderiak

Fanderiak XVIII. mendean sortu ziren burdinola mota bat izan zen. Bertan, ostean landuko zen burdin-xafla eta flaskoak sortzen ziren.

[aldatu] Historia

Lehenengo burdinolak mendietan kokaturik zeuden eta haizearen indarra erabiltzen zuten burdina lantzeko (haizeolak) eta XIV. mendean hasi zen uraren indarra erabiltzen, mendietatik ibai-ertzeetara mugituz burdinolak. Burdinolen urrezko garaia XVI. mendean izan zen, ontzigintza zibil eta militarraren beharrek eraginda, baina XVII. mendean euren gainbehera hasi zen, ingeles eta suediarren teknologia aurreratuagoei aurre egin ezin zietela. Beste leku batzuetan, inguruko basoen gehiegizko ustiaketak eraman zituen burdinolak desagertzera, basoekin batera burdinolek erabiltzen zuten erregaia (zura) desagertu zelako. Dena den, azken burdinolek XIX. mendera arte iraun zuten.

[aldatu] Monumentu izendaturiko burdinolak

[aldatu] Erreferentziak

  1. a b c (Euskaraz)Harluxet Hiztegi Entziklopedikoko sarrera
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak