Baigorri

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Baigorri

 Nafarroa Beherea
Baigorriko eliza eta herrigunea.
Baigorriko eliza eta herrigunea.

Baigorri armarria

Izen ofiziala Saint-Étienne-de-Baïgorry
Estatua
Eskualdea
Departamendua
Barrutia
Kantonamendua
Frantzia
Akitania
Pirinio Atlantikoak (64)
Baiona
Baigorri (burua)
Auzapeza Jean-Baptiste Lambert (2008-2014)
Herritarra baigorriar
Koordenatuak 43°10′02″N 1°20′43″W / 43.16722°N 1.34528°W / 43.16722; -1.34528Koordenatuak: 43°10′02″N 1°20′43″W / 43.16722°N 1.34528°W / 43.16722; -1.34528

Baigorri kokapena.png

Eremua 69,44 km2
Garaiera 273 m
Distantzia 11 km Donibane Garazira
Posta kodea 64430
INSEE kodea 64477
Biztanleria 1.602 bizt.
Dentsitatea 23,07 bizt./km²

Baigorri Nafarroa Behereko herria da, herrialde horretan lurralderik zabalena duena hain zuzen (69 km²). 1.525 biztanle zituen 1999an (22 bizt./km²). Baigorriko kantonamenduko hiriburua da.

Karrika Handia

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izpegi erreka, Aldude ibaiaren ibaiadarra dena, udalerrian jaiotzen da eta berau gurutzatzen du. Aldude ibaiak ere udalerria zeharkatzen du.

Sarbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baigorritik Ortzaizeraino autobusez joan daiteke, han TER zerbitzuko geltokia dago.

Udalerria antzinako RN-648 eta RN-648a errepideek zeharkatua da, egun RD-15 eta RD-948 direnak.

Hidrografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baigorri Errobiko ibaiadarra den Aldudek eta bere ibaiadarrek[1] zeharkatua da:

  • Germieta erreka
  • Bihuntzegiko erreka, baita haren ibaiadarra den Herauneko erreka ere.
  • Lespars erreka
  • Zahaztoi erreka, baita haren ibaiadarrak diren Abraku eta Zargarai errekak ere.
  • Beletxiko erreka, baita haren ibaiadarrak diren Herraukiko eta Tihistako errekak ere.
  • Aparaineko erreka
  • Lixketako erreka
  • Latxarrako erreka
  • Herateko erreka
  • Nekaitzeko erreka, baita haren ibaiadarra den Marmarako erreka ere.

Etxeak eta Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bastida
  • Jara
  • Otikoren
  • Okoze
  • Germieta
  • Belexi
  • Heraun
  • Doneztebe
  • Etzaun
  • Ihizpegi
  • Karrika
  • Gaistoa
  • Leizpartz
  • Urdoze

Orografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baigorri GR 10ek, Pirinioak mendebaldetik ekialderantz zeharkatzen dituen ibilbide luzeak, zeharkatua da. Sarbidea da, Iparla zeharkatuz, Bidarrairaino ailegatzeko.

GR 10, Harrieta mendatean
Iparla, Baigorritik ikusita

Hona hemen udalerriko mendi nagusiak:

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toponimia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baigorri ibai eta gorri hitzen lotunea da. Frantsesezko Saint-Étienne-de-Baïgorry toponimoak[2] itxura hauek izan ditu: Vallis que dicitur Bigur[3] (980), Beguer[3], Beigur[3], Baigur[3] eta Baigorrie[3] (1238), Sanctus-Stephanus de Bayguerr (1335, Baionako kapitulua[4]), Sant-Esteban (1513, Iruñeko paperak[5]), Baygorri (1650) eta Thermopile (1793)[6].

Okzitanieraz Sent Estève de Baigòrri du izena.

Bastida toponimoak[2] itxura hauek izan ditu: La Bastida (1513, Iruñeko paperak[5]) eta La Bastide (1863, Raymondek aipatua[2]).

Germieta toponimoak 1264an aipatu zuten[3] eta itxura[2] hau zuen: Guermieta (1513, Iruñeko paperak[5]).

Leizpartz toponimoak 1264an eta 1350ean aipatu zuten[3] eta itxura[2] hauek izan ditu: Leizparz (1513, Iruñeko paperak[5]) eta Leïspars (1863, Raymondek aipatua[2]).

Lizarazu toponimoak[2] itxura hauek izan ditu: Liçaraçu (1402, Nafarroako Erresumako paperak, E 459[7]), Licarasse (1445, Duchesne Bilduma CXIV. Liburukia, 177. orr.[8]), Lizarazu (1525, Comptos Ganberaren paperak[9]), Lizaraçu (1621, Martin Biscay[10]) eta Licerasse (1863, Raymondek aipatua[2]).

Okoze toponimoak[2] itxura hauek izan ditu: Oucoz eta Aucoz (1328an biak, Comptos Ganberaren paperak[9]) eta Oquoz (1513, Iruñeko paperak[5]).

Otikoren toponimoak[2] itxura hauek izan ditu: Oticoren (1513, Iruñeko paperak[5]) eta Otticoren (1863, Raymondek aipatua[2]).

Urdoze toponimoak[2] itxura hauek izan ditu: Urdos de la Bastida (1513, Iruñeko paperak[5]) eta Urdoz (1621, Martin Biscay[10]).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baigorriko Doneztebe eliza.

Nahiz eta aztarna erromatarrak aurkitu diren bertan, herria noiz sortu zen ez dago argi eta agirietan lehenengoz XI. mendean agertzen da Saint Esteban de Bayger izenarekin. Baigorriko ibarrean kokaturik zegoen izen bereko bizkonderriaren zati izan zen 1033tik aurrera. 1253an, Tibalt II.a Nafarroako erregeak Doneztebe elizako patronatua Orreagako patronatuari eman zion.

1391an, Baigorri egungo Anhauze, Azkarate, Irulegi eta Lasa udalerriek osatuta zegoen[3].

XVI. mendean giro gatazkatsua bizi izan zuen, Gaztelako Erresumak Nafarroako erresuma lotu ondoren (1515) Erro eta Baigorriko ibarren arteko borrokengatik.

1790eko martxoaren 4ko Legeak Frantziako departamenduak eta barrutiak sortu zituen. Era horretan, Ipar Euskal Herriak eta Bearnok Behe Pirinioak izeneko departamendua sortu zuten. Ipar Euskal Herrian hiru barruti sortu zituen: Maule, Donapaleu eta Ustaritze. Lapurdin egindako gehiegikeriak zirela eta egoitza Ustaritzetik Baionara aldatu zuten. Direktorioak izenen aldaketa bultzatu zuen iraultzaileak izan zitezen. Horrexegatik Donibane Garazi Nive-Franche, Ustaritze Marat-sur-Nive (Marat zela eta), Itsasu Union, Arbona Constante, Baigorri Thermopyles (Termopiletako gudua zela eta), Donapaleu Mont-Bidouze, Luhuso Montagne-sur-Nive, Donibane Lohizune Chauvin-Dragon, Ainhoa Mendiarte eta Zuraide Mendialde bihurtu ziren.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleriaren bilakaera
1793 1800 1806 1821 1831 1836 1841 1846 1851
3.496 2.411 2.856 2.876 3.463 3.380 3.266 3.256 3.082
1856 1861 1866 1872 1876 1881 1886 1891 1896
2.760 2.600 2.521 2.367 2.451 2.392 2.343 2.343 2.280
1901 1906 1911 1921 1926 1931 1936 1946 1954
2.414 2.355 2.627 2.254 2.370 2.208 2.174 2.164 2.117
1962 1968 1975 1982 1990 1999 2006 - -
2.181 2.022 1.783 1.691 1.565 1.525 1.602 - -

Oharra: 2006ko biztanleria, INSEEk emaniko behin-behineko datua da.

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agintaldia Alkatea Alderdia Lanbidea
1995-2001 Marcel Monlong
2001-2014 Jean-Baptiste Lambert UMP

Hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxauzko burdinola herritik 1,5 kilometrora dago hegoalderantz. XVII. mendeko erdialdetik 1785ra arte martxan izan zen.

Udalerriko ekonomia laborantzan dago oinarrituta, Irulegiko arnoaren eskualdean izanik.

Irulegiko arnoa Baigorrin
Irulegiko arnoa

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007ko Nafarroaren eguna Baigorrin
  • Nafarroaren Eguna: "Basaizea" elkarteak apirilaren amaieran antolatzen du urtero 1978tik, ekitaldi kulturalen bidez Nafarroako batasuna (Garaiko herrialdea Beherekoarekin) aldarrikatzeko.
  • Herriko jaiak Abuztuko lehen asteburuan ospatzen dira [11]

Eraikin nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekipamenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriak hiru haur eskola ditu, ikastola, publikoa eta pribatua (Saint-Joseph) eta ikastetxe bi, publikoa (Jean Pujo[30]) eta pribatua (Bil Etxea[31]) ditu.

Baigorriar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Sandre datu-basea
  2. a b c d e f g h i j k l Paul Raymond, "Dictionnaire topographique Béarn-Pays Basque"
  3. a b c d e f g h Mérimée datu-basea: Baigorri
  4. Baionako kapitulua - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
  5. a b c d e f g José Yanguasek argitaratutako paperak
  6. Direktorioak bultzatutako izenen aldaketa
  7. Nafarroako Erresumako paperak - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
  8. Duchesne Bilduma, 99-114 Liburukiak, Oihenarten paperak, - Frantziako Liburutegi Nazionala
  9. a b   Yanguas y Miranda, José (1840), Diccionario de Antiguedades del reino de Navarra, Iruñea .
  10. a b Martin Biscay, "Derecho de naturaleza que la merindad de San-Juan-del-pie-del-puerto, una de las seys de Navarra, tiene en Castilla" - 1622
  11. Nafarroa Behereko jaiak
  12. Mérimée datu-basea: Doneztebe eliza
  13. Palissy datu-basea: Doneztebe eliza
  14. Mérimée datu-basea: Etxauzeko gaztelua
  15. Mérimée datu-basea: Etxauzeko gaztelua
  16. Mérimée datu-basea: Lizarazu gaztelua
  17. Mérimée datu-basea: Urdozeko Jauregia
  18. Mérimée datu-basea: Itze baserria
  19. Mérimée datu-basea: Makozain baserria
  20. Mérimée datu-basea: Martinxoloenia etxea
  21. Mérimée datu-basea: Etxauzko burdinola
  22. Mérimée datu-basea: Berhoa baserria
  23. Mérimée datu-basea: Iturraldea baserria
  24. Mérimée datu-basea: Jokoberro baserria
  25. Mérimée datu-basea: Zuburia etxea
  26. Mérimée datu-basea: Germietako San Laurendi eliza
  27. Mérimée datu-basea: Okozeko San Salbatore eliza
  28. Mérimée datu-basea: Urdozeko eliza
  29. Mérimée datu-basea: Andra Mariko eliza
  30. Jean Pujo ikastetxearen webgunea
  31. Bil Etxearen webgunea

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Baigorri Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa