Alga gorri

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Haritzak
Gracilaria alga gorria
Gracilaria alga gorria


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Protoctista
Filuma: Rhodophyta
Wettstein, 1922
Klaseak

Alga gorria (Rhodophyta) alga eukarioto mota da. Alga gorriak organismo protistak dira, eta gehienak, zelulanitzak. Forma aldakorra eta biomasa txikia duten landareak dira. 4000 espezie inguru deskribatu dira eta Euskal Herriko kostaldean asko ikus daitezke. Gehienak itsastar bentikoak dira, askotariko substratuetan aurki daitezkeenak eta askotan epifitoak izaten dira, hau da, beste alga batzuei atxikita hazten dira.

Oso ezagunak dira Euskal Herriko kostaldean, askotan egoten baitira Gelidium generoko algak eguzkitan lehortzen. Izan ere, alga hau oso aberatsa da agar izeneko pektina-motan eta aipatu substantzia oso preziatua baita elikagai, botikagintza eta kosmetika industrian.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Flageloak: dibisio honetako algek ez dute flagelorik

Ernalketa: gametozistegamia bitartez ematen da alga gorri gehienen arteko ugalketa. Hau da, ernalketa gametoziste mailan ematen da, ugal-zelulei babesa emate aldera.

Zelula horma: pektina ugaridun pektozelulosazko pareta izan ohi dute. Alga talde honetan bi pektina mota aurki daitezke: agarra, Gelidium generoan agertzen dena, esaterako; eta korragenoa, Chondrus generoan, adibidez. Batzuetan pareta kaltzifikatu egiten da Lithophyllum eta Corallina generoetan gertatzen den bezala.

Pigmentuak: alga hauetan a- eta b-klorofilak, α- eta β-karotenoak, xantofilak (luteina bereziki) eta fikobilinak agertu ohi dira.

Plastoak: pareta bikoitza dute, tilakoideak isolatuta agertu ohi dira eta fikobilisomak eduki ohi dituzte.

Erreserba: alga gorrien erreserba-substantzia errodamilioia izaten da eta estraplastidialki metatzen da.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  •  

Alberdi Estibaritz, Antton, Alga gorriak, EuskalNatura.net. CC-BY-SA lizentzia., http://www.euskalnatura.net/index.php?option=com_content&task=view&id=157&Itemid=186 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alga gorri Aldatu lotura Wikidatan