Protozelta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Protozelta
baliorik ez
Datu orokorrak
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
hizkuntza zeltak
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiahizkuntza fusionatzailea eta aditza-subjektua-objektua
Genero gramatikalakgenero maskulinoa, genero femeninoa eta genero neutroa
Kasu gramatikalaknominatiboa, bokatiboa, akusatiboa, genitiboa, datiboa, ablatiboa, instrumentala eta lokatiboa
Alfabetoabaliorik ez
Hizkuntza kodeak

Protozelta berreraikitako aitzin-hizkuntza da, aitzinindoeuroperaren ondorengoa, ezagutzen diren hizkuntza zelta guztien arbaso komuna zatekeena. K.a. 1300-800 bitartean mintzatua,[1] ipar-mendebaldeko Europan hedatu zen lehenbiziko indoeuropar hizkuntza izanen zatekeen. Errauts-kutxatilen zelaietako kulturarekin lotu ohi da, eta Hallstatt kulturarekin bereziki.

Fonologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bokalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Protozeltaren sistema bokalikoa eta Antoine Meilletek aitzinindoeuroperarentzat berreraikitakoa oso antzekoak dira:[1]

Mota Aitzinekoak Erdikoak Atzekoak
 luzea   motza   luzea   motza   luzea   motza 
Itxiak i   u
Erdi-itxiak e   o
Irekiak   a  

Diptongo hauek berreraiki dira:

-i -u
a- ai au
o- oi ou

Kontsonanteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontsonante hauek berreraki dira protozeltarentzat:[1]

Mota  Biezpainkariak   Hobikariak   Sabaikaria   Belarrak 
Ezpainkaritua
Leherkariak b t, d k, ɡ , ɡʷ
Sudurkariak m n
Igurzkariak ɸ s x
Hurbilkariak l j w
Dardarkaria r
  • Aitzinindoeuroperako leherkari ahostun hasperenduek (*bh, *dh, *gh/ǵh) hasperentzea galdu zuten, eta leherkari ahostunekin (*b, *d, *g/ǵ) batu, *gwh ahostun hasperendu ezpainkari-belarra izan ezik.[1]
  • Aitzinindoeuroperako p-a galdu zen protozeltan, bai hitzaren hasieran, bai bokalen artean.[2] Lehenago, ordea, (<*ph) eta *h aldietatik igaro zen. Era horretan, aitzinindoeuroperako *ph₂tḗr "aita" (> latinez pater, ingelesez father) *ɸatīr bilakatu zen protozeltan, athair, athir irlandera zaharrean, athair irlanderan, eta *atir (nominatiboa), ater (bokatiboa) Galiako zeltan.

Gramatika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Substantiboen eta adjektiboen morfologiak ez du erakusten aldaketa handirik ama hizkuntzarekiko. Hiru genero (maskulinoa, femeninoa eta neutroa), hiru numero (singularra, plurala eta duala) eta 5-8 kasu (nominatiboa, bokatiboa, akusatiboa, datiboa, genitiboa, ablatiboa, leku-denborazkoa eta instrumentala) zeuden. Sustantiboek bederatzi deklinabide zituzten, erradikalaren arabera.[1]

Aditz sistemak hiru modu (indikatiboa, agintera, subjuntiboa) eta lau denbora (orainaldia, lehenaldia, burutugabea, geroaldia) zituen.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f Perdicoyianni-Paleologou, Helene. Análisis Lingüístico de Las Antiguas Lenguas Celtas. worldhistory.org (Noiz kontsultatua: 2022-11-17).
  2. García Alonso, Juan Luis. Lenguas indoeuropeas prerromanas en el Noroeste Peninsular. Palaeohispánica; 9. zenbakia (2009), ifc.dpz.es (Noiz kontsultatua: 2022-11-17).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]