Manxera
| Manxera Yn Ghaelg, Yn Ghailck |
||
|---|---|---|
| Non mintzatzen den: | Man uhartea | |
| Hiztunak: | Lehen hizkuntza: 56[1] Bigarren hizkuntza: 1.689 (biztanleen %2,2) (2001) |
|
| Rankina: | Ez 100 mintzatuenen artean | |
| Hizkuntza familia: | Indoeuroparra Zelta Uharteetakoa Goidelikoa Manxera |
|
| Estatus ofiziala | ||
| Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak: | Man uhartea | |
| Erakunde araugilea: | Coonseil ny Gaelgey | |
| Hizkuntza kodeak | ||
| ISO 639-1: | gv | |
| ISO 639-2: | glv | |
| ISO 639-3: | glv
|
|
|
|
||
| Oharra: baliteke orri honek Unicode kodearekin emandako NAF fonetika ikurrak edukitzea. | ||
Manxera[2] (manxeraz, Gaelg edo Gailck[3]; ingelesez, manx) —Maneko gaelera gisa ere ezaguna— Man uhartean (Erresuma Batua) hitz egiten den zelta hizkuntza da. Gaelera hizkuntzen azpitaldean sailkatzen da.
1974an hil zen Ned Maddrell, manxeraren usadiozko azken hiztuna. Egun, hizkuntza biziberritzeko ahaleginetan ari dira, eta badira lehen hizkuntzatzat duten hiztun berriak, horietako asko haurrak.[1] Izan ere, eskolak emateko hizkuntzatzat manxera darabilte Bunscoill Ghaelgagh (ahoskera: [bʊn-skolʲ ɣɪlgax]) ikastetxean. Man uharteko Balley Keeill Eoin herriko (ingelesez, Saint John's) Lehen Hezkuntzako eskola horretan, 4 urtetik 11ra bitarteko haurrak hezten dituzte.[4]
Eduki-taula |
Hiztegia [aldatu]
Jarraian, manxerazko hitz batzuk inguruko hizkuntzetakoekin (ingelesa, Eskoziako gaelera eta irlandera) alderatzen dira. Irlanderazko edo Eskoziako gaelerazko baliokidea aukeratzean, kasu bakoitzean bietatik gertukoena hartu da.
Argipena: gd = Eskoziako gaelera, ga = Irlandera
| Manxera | Euskara | Irlanderazko edo Eskoziako gaelerazko baliokidea |
| Moghrey mie | Egun on | Maidin mhaith (ga), Madainn mhath (gd) |
| Fastyr mie | Arratsaldeon/Arrastion | Feasgar math (gd) |
| Slane lhiat | Agur | Slán leat (ga), Slàn leat (gd) |
| Gura mie ayd | Eskerrik asko | Go raibh maith agat (ga) |
| baatey | txalupa | bàta (gd), bád (ga) |
| barroose | autobus | bus (ga eta gd) |
| blaa | lore | bláth (ga) |
| booa | behi | bó (ga eta gd ) |
| cabbyl | zaldi | capall (ga) |
| cashtal | gaztelu | caisleán (ga), caisteal (gd) |
| creg | harri/arroka | carraig (ga), creag (gd) |
| eeast | arrain | iasc (ga), iasg (gd) |
| ellan | uharte | eilean (gd), oileán (ga) |
| gleashtan | auto/ibilgailu | gluaisteán (ga) |
| kayt | katu | cat (ga eta gd) |
| moddey | txakur | madadh (ga eta gd), madra (ga)) |
| shap | denda | siopa (ga) |
| thie | etxe | taigh (gd), teach (ga)) |
| eean | txori | éan (ga), eun (gd) |
| jees | pare/bikote | dís (ga), dithis (gd) |
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ a b 2006ko irailean, 56 ikaslek Manxerazko Eskolan ikasten zuten. Horiek manxera lehen hizkuntza duten hiztun gisa hartzen dira, umetatik manxera eta ingelesa, maila berean, ikasi baitituzte.
- ↑ 47. araua - Hizkuntza hilak eta klasikoak, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0047.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-12-23
- ↑ Ikus hizkuntza horri buruzko artikulua, manxeraz.
- ↑ Bunscoill Ghaelgagh eskolaren webgunea, manxeraz eta ingelesez (2010eko uztailaren 7an hartua).
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ingelesez) Manxeraren Ikasketa Gunea
- (Ingelesez) Manxerari buruzko estekak
| Hizkuntza honek bere Wikipedia du. Bisita ezazu. |
|
||||||||||||||||||||