Fritz Haber
Wikipedia(e)tik
Fritz Haber alemaniar kimikaria izan zen (Breslau, 1868 - Basilea, 1934). Termodinamika kimikoaren oinarriak aplikatuz, amoniakoaren sintesi industrialerako prozedura lortu zuen, horretarako katalizatzaileak eta presio handiak erabiliz (1906). Bornekin batera, ziklo termodinamikoaren kontzeptua azaldu zuen (1919). Kimikako Nobel saria eman zioten 1918an.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.