Gilen I.a Konkistatzailea

Wikipedia(e)tik
Gilen I.a Ingalaterrakoa» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Ingalaterrako erregeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gilen I.a».
Gilen I.a Konkistatzailea
Gilen I.a Konkistatzailea

1066ko abenduaren 25a – 1087ko irailaren 9a
Aurrekoa Harold II.a Ingalaterrakoa
Ondorengoa Gilen II.a Ingalaterrakoa

Normandiako dukea
1035eko uztailaren 3a – 1087ko irailaren 9a
Aurrekoa Roberto I.a Normandiakoa
Ondorengoa Roberto II.a Normandiakoa

Jaiotza 1028 aldean
Falaiseko gaztelua, Normandia
Heriotza 1087ko irailaren 9a
Rouen, Normandia
Ezkontidea Mathilde van Vlaanderen
Senideak Roberto I.a Normandiakoa (aita)
Herleva (ama)

Gilen I.a Konkistatzailea[1] (Falaiseko gaztelua, Normandia, 1028 inguru - Rouen, Normandia, 1087ko irailaren 9a) 1035 eta 1087 bitartean Normandiako dukea (Gilen I.a izenarekin) eta 1066 eta 1087 bitartean Ingalaterrako erregea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Normandiako Roberto I.a dukearen sasiko semea zen. Hark bere oinordeko izendatu zuen, baina 1047 arte ezin ezarri ahal izan zuen agintea Normandian. Frantziako Henrike I.a garaitu zuen (1054). Ingalaterrako Eduardo Aitorlearen lehengusua zen, eta hark 1051n bere oinordeko izendatu zuen, baina Harold II.a Hastingseko guduan garaitu ondoren (1066) hartu zuen erregetza. Erregetza gogorra ezarri zuen, feudalismoa finkatuz eta administrazio eraginkorra antolatuz, betiere Eliza laguntzaile zuela. Ingalaterran eta Normandian gertatu ziren matxinadei aurre egin behar izan zien.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gilen I.a Konkistatzailea Aldatu lotura Wikidatan