Süleymaniye meskita

Koordenatuak: 41°00′58″N 28°57′50″E / 41.016111111111°N 28.963888888889°E / 41.016111111111; 28.963888888889
Wikipedia, Entziklopedia askea
Süleymaniye meskita
Süleymaniye Camii
Istanbulgo gune historikoak
Kokapena
Estatu burujabe Turkia
Turkiako probintziaIstanbul probintzia
Milioi bat biztanle baino gehiago dituen hiriaIstanbul
Turkiako barrutiaFatih
AuzoEminönü
Koordenatuak41°00′58″N 28°57′50″E / 41.016111111111°N 28.963888888889°E / 41.016111111111; 28.963888888889
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1550 (egutegi gregorianoa)
KomisarioaSuleiman I.a
Izenaren jatorriaSuleiman I.a
Erlijioaislama
Arkitektura
ArkitektoaMimar Sinan
EstiloaOttoman architecture (en) Itzuli
Dimentsioak53 (altuera) m
Ondarea

Süleymaniye meskita (turkieraz: Süleymaniye Camii) edo Suleimanen meskita meskita otomandar inperiala da, Istanbulgo Hirugarren Muinoan kokatua. Hiriko bigarren meskita handiena da, Mimar Sinan arkitektoaren lana.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Süleymaniye meskita (1890)

Süleymaniye meskita Suleiman I.a sultanak eraikiarazi zuen. Lanak 1550an hasi ziren eta 1558 burutu. eraikin erlijiosoen multzoak islamdar eta bizantziar arkitektura elementuak uztartzen ditu, minarete lirainekin eta kupulez estalitako espazio zabalekin, Hagia Sofiaren antzera.

Suleimanek bigarren Salomon erregea itxuratzeko asmoa zuen, Salomonen tenpluaren kokalekuan dagoen Harkaitzeko Kupula eredu hartuta eta Justinianoren Hagia Sofia gailendu nahian. Hala ere, Hagia Sofia bera baino zertxobait txikixeagoa da.

1660an sute batek meskita hondatu zuen eta gero Mehemd IV.ak zaharberritu. Kupularen zati bat behera joan zen 17766ko lurrikaran. Ondorengo konponketek Sinanen jatorrizko apaindurak ezabatu zituzten (badirudi arkitektoak urdina erabili zuela gehien bat, egungo gorriaren ordez).

Lehen Mundu Gerran, patioa armategi gisa erabili zen. Behin, munizioak su hartu eta berriz ere meskita kaltetu zuten. 1956 arte ez zen guztiz zaharberritu.

Arkitektura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kupulen ikuspegia
Barnealdea

Istanbuleko beste meskita inperialen antzera, aurrealdean patio monumental bat du (avlu), mendebaldean. Süleymaniyeko patioak biziki luze-zabala da, haitzurdinezko, granitozko eta porfirozko kolomadun peristiloarekin. Lau txokoetan lau minarete daude, sultanek eraikitako meskitek baino izan ez dezaketen kopurua (printze-printzesenek bi eta besteek bat bakarra izan dezakete). Minareteek 10 galeria dituzten guztira, tradizioaren arabera Suleiman otomandar dinastiako 10. sultana zela adierazteko.

Kupula nagusia 53 metro garai da eta 27,5 metroko diametroa du. Eraiki zenena, kupula Otomandar Inperioko garaiena zen, itsas mailatik neurtua, baina berez Hagia Sofia baino apalagoa.

Barnealdea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barnealdea ia laukia da, 59 m luze eta 58 m zabal, espazio zabal bakar bat eratuz. Kupularen alboetan erdi-kupulak daude eta ipar-hegoaldeetan arkuak tinpano-leihoekin, porfirozko monolitoek eutsiak. Sinanek berrikuntza izugarri bat asmatu zuen ipar-hegoaldeetako hormabularrak ezkutatzeko, erdialdeko zutabeak eusteko behar zituenak. Hormabular hauek eraikinaren hormetan barneratu zituen, erdia barnean eta beste erdia kanpoan ikusgai. Zati hauek kolomadun galeriez ezkutatu zituen, bakarrak barnean eta bikoitzak (gainjarriak) kanpoan.

Barneko dekorazioa sotila da, İznikeko zeramika gutxi erabiliz. Haitzurdin zurizko mihrab eta minbarrak sinpleak dira, zurlan gutxirekin, bolizko eta nakarrezko marrazki sinpleekin.

Multzoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Istanbulgo beste meskita inperialen antzera, Süleymaniye külliye edo eraikin multzo gisa bururatu zen, kultura eta erlijio beharrak leku berean asetzeko asmoarekin. Jatorrizko multzoak honako eraikin eta funtzioak zituen: meskita bera, ospitalea (darüşşifa), eskola, bainu publikoak (hamam), karabanseraia, lau Qur'an eskola (madrasa), hadith ikasteko eskola, medikuntza ikastetxea eta sukalde publikoa (imaret) txiroei janaria emateko. Eraikin hauen gehiengoa oraindik bertan daude, nahiz eta kasu batzuetan funtzioa aldatua (imarte sukaldea jatetxe bat da eta ospitalea irarkola).

Atzeko lorategietan bi mausoleo (türbe) daude, Suleiman I.aren hilobiarekin, eta emazte Roxelana (Haseki Hürrem), alaba Mihrimah, ama Dilaşub Saliha eta arreba Asiye senideenekin batera. Suleiman II.a eta Ahmed II.a sultanak, eta Mustafa II.aren alaba Safiye ere hemen daude hobiratuak.

Justu hormen kanpoaldean, iparraldean, Sinan arkitektoaren hilobia dago.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]