Suleiman I.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Suleiman I.a
Suleiman I.a

1520 – 1566
Aurrekoa Selim I.a
Ondorengoa Selim II.a

Jaiotza 1494ko azaroaren 6a
Trabzon
Heriotza 1566ko irailaren 6a (71 urte)
Szigetvár, Hungaria
Ezkontidea Hürrem Sultan (Roxelana)
Seme-alabak Shahzade Mahmud (1511-1521)

Shahzade Mustafa (1515-1553)
Shahzade Mehmed (1523-1543)
Mihrimah Sultana (1524-1580)
Selim II (1525-1574)
Shahzade Bayezid (1527-1561)
Shahzade Cihangir (1535-1553)

Suleiman I.a (otomandar turkieraz: سليمان Suleymān, turkieraz: Süleyman; 1494ko azaroaren 6a - 1566ko irailaren 6a) Otomandar Inperioaren hamargarren sultana izan zen. Bere erreinaldiak 1520 eta 1566 artean iraun zuen eta luzeena izan zen. Mendebaldean Suleiman Bikaina edo Handia du ezizena[1] , Ekialdean, berriz, lege ezarlea (turkieraz: Kanuni; arabieraz: القانونى, al‐Qānūnī), otomandar sistema legala guztiz eraberritu zuelako.

Suleiman XVI. mendeko Europako monarkarik nagusienetariko bat izan zen. Belgrado, Rodas eta ia Hungaria osoa konkistatu ondoren, 1529an Vienako setioan geldiarazi zuten. Safavidar leinuaren aurkako bere borrokan Ekialde Ertaina eta iparraldeko Afrika Aljeriaraino ere konkistatu zituen. Bere erreinaldian, otomandar itsas-armadak Mediterraneo itsasoa ez ezik Itsaso Gorria eta Persiar golkoa ere menderatu zituen[2].

Poeta izateaz gain kultura eta arteak bultzatu zituen bere erresuman. Bost hizkuntza menperatzen zituen: otomandar turkiera, arabiera, serbiera, txagataiera, persiera eta urdu. Otomandar ohitura hautsiz, Suleimanek bere haremaren neska bat ezkondu zuen, Roxelana izena zuena. Honek Hürrem Sultan bilakatu eta gortea guztiz kontrolatu zuen. Bere semea zen Selim II.ak ordezkatu zuen.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Merriman, Roger Bigelow (1944), Suleiman the Magnificent, 1520–1566, Cambridge, Massachusetts: Harvard University Press, OCLC 784228 .
  2. Mansel, Phillip (1998). Constantinople : City of the World's Desire, 1453–1924. New York: St. Martin's Griffin. ISBN 978-0-312-18708-8 61. orr.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Suleiman I.a Aldatu lotura Wikidatan


Biografia
Turkia
Artikulu hau Turkiako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.