San Marko-Txoritokieta

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
San Marko-Txoritokieta
Sanmarko txoritokieta 0001.JPG

San Marko (ezker aldean) eta Txoritokieta (eskuin aldean) Lau Haizetatik.

Gailurra 317 m
Koordenatuak 43°17′30.54″N 1°55′13.53″W / 43.2918167°N 1.920425°W / 43.2918167; -1.920425Koordenatuak: 43°17′30.54″N 1°55′13.53″W / 43.2918167°N 1.920425°W / 43.2918167; -1.920425
Ohiko bidea Astigarragako Benta, Zamalbide, Altza, Beraun
San Marko-Txoritokieta Euskal Herria-n dago
San Marko-Txoritokieta

San Marko-Txoritokieta Gipuzkoako ipar-ekialdean dagoen mendigune bat da, Donostia, Errenteria eta Astigarragako udalerriek bat egiten duten inguruan. Bi gailur nabarmentzen dira: hegoaldean Txoritokieta (317 m),[1] eta iparraldean San Marko (279 m).[2] Geologikoki, diapiro batek sortutako medigunea da, kareharri arrosen lurrazaleratzea sorrarazi duena. Kareharri horren ustiapena XX. mendeko bukaerara arte luzatu zen mendigunean dauden harrobietan. Mendigunetik Donostialdeko eta Bidaso Behereko eskualdeetako ikuspegi zabalak daude, Jaizkibel, Aiako harria, Adarra, Ernio eta Gipuzkoako beste zenbait mendiren ikuspegiekin batera. Egoera pribilejiatu hori dela eta, bi gailur nagusietan gotorlekuak eraiki ziren XIX. mendearen bukaeran, egun interes historiko handia dutenak eta aisialdirako eta bisita turistikoetarako erabiltzen direnak. Mendigunean megalitoen multzo garrantzitsu bat badago, trikuharri eta zutarriekin. Udaberrian, gainera, San Markoko erromeria tradizionala ospatzen da; ekainean, gainera, Andaluziako folkloreko beste erromeria bat ospatzen da XX. mendearen bukaeratik. XXI. mendeko hasierara arte, San Markoko zabortegiak San Markoko Mankomunitateko zaborrak jaso zituen.

Erreferentziak [aldatu]

  1. «Txoritokieta», Gipuzkoako Datu Espazialen Azpiegitura, Gipuzkoako Foru Aldundia.
  2. «San Marko», Gipuzkoako Datu Espazialen Azpiegitura, Gipuzkoako Foru Aldundia.

Ikus, gainera [aldatu]

Kanpo loturak [aldatu]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
San Marko-Txoritokieta


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.