San Paulo Harresiz Kanpokoa

Koordenatuak: 41°51′31″N 12°28′38″E / 41.85861°N 12.47722°E / 41.85861; 12.47722
Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:15, 28 urtarrila 2016
Erromako hirugune historikoa, Aulki Santuaren jabetza hiri honetan lurraldez kanpoko eskubideak dituztenak eta San Paulo Harresiz Kanpokoa1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Fatxada nagusia eta ataria

Mota Kulturala
Irizpideak (i) (ii) (iii) (iv) (vi)
Erreferentzia 91
Kokalekua Italia Vatikano Hiria
Eskualdea2 Europa eta Ipar Amerika
Izen ematea 1980 (IV. bilkura)
Luzapen urtea 1990
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena
Basilikaren barnealdea

San Paulo Harresiz Kanpokoa (italieraz San Paolo fuori le Mura, latinez Sancti Pauli extra moenia) Erromako lau basilika nagusietako bat da, San Joan Laterangoa, San Petri Vatikanokoa eta Santa Maria Nagusiarekin batera. Francesco Monterisi artzapezpikua da basilika honetako artzapeza, 2009an izendatua.

Arkitektura

Basilikaren barnealdea 131,66 metro luze da, 65 metro zabal eta 29,70 garai, Montofarnoko granitozko 80 koloma monolitikorekin. Bost nabe ditu.

Ataria Calderinik eraiki zuen 1928an, eta 70 metro luze da. Fatxadako pronaosak Bavenoko granito arrosazko 10 koloma monolitiko ditu, ilara bikoitzekoa alboetan eta hirukoitzekoa Tiber aldean, guztira 146.

Artzapezak

2005eko maiatzaren 31n, Benedikto XVI.aren aginduari jarraiki, basilika artzapez kardinal baten kontrolpean ipini zuen, beste hiru basilika nagusien antzera. Lehen artzapez kardinala Andrea Cordero Lanza di Montezemolo izan zen.

San Pauloren hilobia industen

Basilika Paulo Tartsokoaren hilobiaren gainean eraiki zela uste da. Atxikia duen beneditarren monetarioko kronikaren arabera, sute osteko berreraikuntzan haitzurdinezko sarkofago handi bat aurkitu zen, zurezko bi ohol zituena. Bertan Paulo Apostolo Mart(yri) idazkuna agertzen omen zen. Hala ere, garai hartan aurkitutako beste sarkofagoekin ez bezala, indusketako agirietan ez zen aitatu[1].

2006ko abenduaren 6an, aurkikuntza bat iragarri zen: aldarearen atzean Vatikanoko arkeologoek sarkofago bat aurkitu zuten, apostoluaren hondakinak eduki ahal izan zituena[2]. Oraindik ez da sarkofagoa ireki, ezta bere lekutik atera, eta alboko bi alde estuak baino ezin dira ikusi[3].

Konstantinoren basilikako absidea markatzen duen adreiluzko kurba bat sarkofagoaren mendebaldean aurkitu zen, jatorrizko basilikak sarrera ekialdean zuela frogatuz.

Irudiak

Erreferentziak

Ikus gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: San Paulo Harresiz Kanpokoa
41°51′31″N 12°28′38″E / 41.85861°N 12.47722°E / 41.85861; 12.47722