One Piece

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

One Piece (japonieraz ワンピース, Wan Pīsu), Eiichirō Oda mangaka ospetsuak sortutako manga eta anime bat da. Sailak Monkey D. Luffy izeneko gazte baten istorioa kontatzen dut, nork Shanks izeneko bere lagun piratak inspiratua, bere ametsa den Piraten Erregea izatea burutzeko bidaia bat hasten duen. Horretarako, aurreko piraten erregea izan zen Gol D. Rogerrek utzitako One Piece altxorra aurkitu beharko du. Manga Shūeisharen Shōnen Jump aldizkarian argitaratzen da 1997tik eta dagoeneko 63 bolumen argitaratu ditu. Beste alde batetik, animea Toei Animationek ekoitzia da eta Fuji TVk ematen du 1999ko abuztutik, eta gaur arte 520 atal ditu. Larp editores arduratzen da Argentinan argitaratzeaz. Planeta DeAgostini arduratzen da Espainian argitaratzeaz eta beste horrenbeste egiten du Toukan Argitaletxeak Mexikon. Eta, litekeenez, berinprimaketa berri bat Vid Argitaletxe Taldean.

One Piece Shōnen Jump aldizkariaren historiako mangarik salduena da, zeinaren 200 milioi ale baino gehiago saldu baitira dagoeneko. Gainera, 2007, 2008, 2009 eta 2010ean mangarik salduena izan zen. Japoniako Kultura Agentziak Japoniako 50 manga eta animerik hoberenei buruz eginiko inkestan, One Piecek 11. postua lortu zuen. Animeak errekonozimenduak ere izan ditu. TV Asahik 2005ean argitaratutako rankingean garai guztietako 100 animerik hoberenei buruz, Japonian online eginiko inkesta batean oinarritua, One Piece 6. postuan sailkatu zen. Eiichiro Odak Dragoi Bola animearen eragin handia jaso du.

Istorioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

One Piece piratei buruzko abentura bat da. Monkey D. Luffy (Luffy D. Monkey euskaraz, japonieraz abizena izenaren aurretik jartzeko dagoen ohituragatik) izeneko mutil baten istorioa da, nork, 7 urte zituenean, istripuz, Akuma no mi edo Deabruaren fruitu bat jan zuen, gomazko gizaki bihurtuz, baina igeri egiteko gai ez izatearen truke. Luffy, Shanks Ilegorria piratak inspiratua, hamar urte beranduago itsasoratu zen Piraten Erregea bihurtzeko. Horretarako tripulazio egoki bat aurkitu beharko zuen, bere abenturan lagunduko zuten 9 pertsona (Cody ez da kontutan hartzen).

Merryren Arima itsasontziaren erreplika bat Odaiban, Tokio, 2003an.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
One Piece