Seforis

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Seforis, 1859ko irarlanean.

Seforis edo Sepforis (hebreeraz: צִפּוֹרִי, ציפורי; arabieraz: صفورية; grezieraz Sepphoris, Σεπφώρις), Galileako hiri bat izan zen.

Ziur aski, K. a. VII. mendean sortutako finkapen militar asiriar bat izan zen, babiloniar, pertsiar eta seliuzidarrekin jarraituko duena. Makabearrek okupatu zuten K. a. 104an, eta, judutarrek, Tzippori deitu zuten.

Antigono III.a Mazedoniakoak, Herodes I.a Handiari aurre egiteko goarnizio bat ezarri zuen, honek, K. a. 37an okupatzea lortu zuen arren. Guzti hori gora-behera, Erromatar Inperioaren zati izatera pasa zen, Siria probintziaren barnean. Aro kristauaren hasieran su emana, Herodes Antipasek berregin zuen, hiri independente estatusa eman ziona, Autocratis izenarekin. Neron erromatar enperadorearen garaian, bertan ezarri zen judutar erregeen egoitza.

Ez zen Erromaren aurkako judutar matxinadara bildu 66an, eta, ondorioz, hauek, Eirenopolis (bakearen hiria) deitu zuten. Berriz izenez aldatu zen 125ean, Diocesarea izena hartuz, eta, Simon Bar Kokhbaren judutar matxinadaren ondoren, hauen babeslekua izan zen.

635ean, musulmandar hedapenean arabiarrek okupatu zuten (berriz aldatu zuen izena, oraingoan Saffuriyagatik). Ondoren, lurraldearen jazoera berak jasan zituen, Otomandar Inperioaren jabetzara pasatuz lehenik, eta, jarraian, Britainiar Inperioarenera, 1948an, Israel estatura bildu aurretik.

Koordenatuak: 32°45′08″N 35°16′52″E / 32.75222°N 35.28111°E / 32.75222; 35.28111

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Seforis Aldatu lotura Wikidatan