Musulmanen konkistak
Mahomaren agindupeko hedapena, 622–632/A.H. 1-11
Kalifa ortodoxoen hedapena, 632–661/A.H. 11-40
Omeiatar Kaliferriaren hedapena, 661–750/A.H. 40-129
Arabiarrak ez ziren herrien musulmanen konkistak (632–732), (arabieraz: الغزوات, al-Ġazawāt edo الفتوحات الإسلامية, al-Fatūḥāt al-Islāmiyya) baita islamiar konkistak edo arabiar konkistak ere[1], Mahomaren heriotzaren ondoren gertatu ziren. Honek Arabiar penintsularen batasun politikoa ezarri zuen eta bere ondorengoak ziren Rashidun ("Ondo gidatutako kalifak") eta omeiatar kalifek musulmanen menpeko lurrak arin zabaldu zituzten[2].
Arabiar Penintsulatik hasi eta Txina eta Indiako mugetaraino (egungo Pakistaneraino), Erdialdeko Asiaraino, Ekialde Hurbileraino, iparraldeko Afrikaraino, Siziliaraino eta Iberiar Penintsulako iparraldean dauden Pirinioetaraino zabaldu zituzten bere inperioa.
Kronologia [aldatu]
- 570–632 : Mahomaren bizitza
- 632-661 : Kalifa ortodoxoen hedapena: Ekialde Hurbila eta Egipto
- 638 : Jerusalemgo konkista
- 642 : Egiptoko konkista.
- 656 : Uthmanen hilketa. Basorako gudua. Fitnaren hasiera.
- 661 : Aliren hilketa; Xiismoaren hasiera.
- 661–750 Omeiatar leinuaren hedapena.
- 698 : Kartagoko konkista
- 711 : Iberiar Penintsulako konkista musulmana
- 718 : Konstantinopolisko setioa.
- 771 : India eta Hispaniako konkisten bukaera.
- 732 : Karlos Martelen garaipena, Poitiersko guduan.
- 750–1258 : Abbastarren hedapena
- 878 : Aliren ondorengoa zen hamabigarren imanen ezkutaketa.
- 1000 : Indiako turkiar-musulmanen konkista.
- 1037 : Ibn Sinaren (Avizena) heriotza.
- 1099 : Jerusalemgo galera Lehenengo Gurutzadan.
- 1187 : Saladinen Jerusalemgo konkista eta Hirugarren Gurutzada.
- 1198 : Ibn Rouchden (Averroes) heriotza.
- 1250–1517 : Mamelukoen hedapena
- 1258 : Mongolen inbasioak, Bagdaden suntsipena.
- 1300 : Indiar merkatariek Indonesiara (Sumatrara) eraman zuten islama.
- 1419 : Malakako printzea islamera aldatu zen.
- 1453–1571 : Otomandar Inperioaren hedapena.
- 1492 : Granadako erresumaren galera.
- 1571 : Lepantoko gudua
- 1798 : Napoleon Bonapartek Egipto kon kistatu zuen.
- 1830 : Frantziak Argelia konkistatu zuen.
- 1881 : Mahditar mugimendua Sudanen. Frantziar protektoratua Tunisian.
- 1882 : Britainiar protektoratua Egipton.
- 1912 : Frantziar eta espainiar protektoratuak Marokon.
- 1920 : Frantziak Siria eta Libano konkistatu zituen; Erresuma Batuak Palestina eta Irak konkistatu zituen.
- 1921–1926 : Rifeko gerra.
- 1922 : Egiptoko independentzia
- 1924 : Turkian Mustafa Kemalek kaliferria indargabetu zuen
- 1928 : Anaia Musulmanen sorrera.
- 1932 : Abd al-Azi ibn Saouden konkistak Saudi Arabian.
Erreferentziak [aldatu]
Ikus, gainera [aldatu]
| Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |