Spartacus

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:08, 22 urtarrila 2016


Spartacus Stanley Kubrickeko 1960an zuzendutako estatubatuar film epikoa da, Howard Fasten izen bereko eleberrian oinarrituta. Dalton Trumbo gidoilariak Espartako eta Hirugarren Zerbitzari-Gerraren gertaerak moldatu zituen.

Izar nagusia Kirk Douglas izan zuen, Laurence Olivierrek Marcus Licinius Crassus bere etsaia antzeztuz. Guztira, lau Oscar irabazi zituen.

Douglasek grabaketaren lehenengo astean Kubrick aukeratu zuen Anthony Mann ordezkatzeko[1], Kubrickek kontrol artistiko osoa ez zuen film bakarra izanik. Arrakasta itzela izan zuen, Universal Studiosen historian diru gehien bildutako film bilakatuz. Hamarkada bat iraun zuen lehen postuan, Airport (1970) filma gailendu zitzaion arte.[2]

Aktoreak

Erreferentziak

  1. Douglas, Kirk. (1990). The Ragman's Son. Pocket Books.
  2. Link, Tom. (1991). Universal City-North Hollywood: A Centennial Portrait. Chatsworth, CA: Windsor Publications, 87 or. ISBN 0-89781-393-6..

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Spartacus Aldatu lotura Wikidatan