Stanisław Lem
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Stanisław Lem | |
| Jaio | 1921eko irailaren 12a | |
| Lwów, gaur egun Lviv (Polonia, gaur egun Ukraina) | ||
| Hil | 2006ko martxoaren 27a | |
| Krakovia (Polonia) | ||
Stanisław Lem (Lwów, Polonia, gaur egun Lviv, Ukraina, 1921eko irailaren 12a - Krakovia, Polonia, 2006ko martxoaren 27a) Poloniar idazlea izan zen.
Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren, medikuntza-ikasketak egin zituen. Matematika eta zibernetikari buruzko lanak egin zituen batez ere, eta Poloniako Astronautika Elkarteko sortzaileetako bat izan zen. 1973tik aurrera, Krakoviako Unibertsitateko literatura-irakaslea izan zen. Zientzia fikziozko eleberri ugari argitaratu zituen, hala nola Solaris, Ikerketa eta Roboten historiak. Zientzia fikzioaren idazle garrantzitsuenetakotzat jotzen da, eta bera izan da ingelesez idatzi gabe generoaren barruan nazioarteko ospea lortu duen bakarrenetakoa.
Bere hainbat obra zinemara edo telebistara moldatu izan dira. Moldaketa ezagunena Andrei Tarkovskyren Solaris (1972) da.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ingelesez) Webgune ofiziala
- (Euskaraz) Stanislav Lem Armiarma: Euskarari Ekarriak