Steven Seagal
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Jaio | 1951ko Apirilaren 10a (62 urte) | |
| Lansing (Michigan, Ameriketako Estatu Batuak) | ||
| Webgunea | Webgune ofiziala | |
| IMDB | IMDBko fitxa | |
Steven Seagal, (Lansing, Michigan, Estatu Batuak, 1951ko Apirilaren 10) aktore eta borroka-artista estatubatuarra da. Honez gain, musikaria ere bada.
Eduki-taula |
Biografia [aldatu]
Bere aita Judutarra zen eta ama berriz, Txeroki eta Irlandar jatorriak zituen. Gazte zela, Fullertonera (Kalifornia) joan ziren bizitzera eta bertan ikasi zituen arte martzialak, Fumio Demura karate maisuaren gidaritzapean. 60ko hamarkada bukaeran eta 19 urterekin, Japoniara joan zen arte martzialak ikastera. Bertan, Ingeles klaseak eman zituen bere Aikido, Zen, Budismo eta Kendo klaseak ordaindu ahal izateko.
Japonen, Aikidoan adituak ziren Hiroshi Isoyama eta Seiseki Aberen ikasle izan zen eta 7. graduko gerriko beltza lortu zuen aikikaiean. Honez gain, Miyako Fujitanirekin ezkondu zen. Fujitani familiarekin Dojo bat ere ireki zuen eta Japonen aikidoa erakusteko baimena lortu zuen lehen atzerritarra izan zen. 1983. urtean, Estatu Batuetara itzuli zen.
1984ean bere bigarren emaztearekin ezkondu zen, Adrienne La Russa aktorearekin, nahiz eta oraindik bere lehen emaztearekin ezkondua egon. Bere hirugarren emaztea, Kelly LeBrock izan zen, bere bizkarzain lanak egiten zituenean ezagutu zuen.
Steven Seagalen aktore ibilbidea, Michael Ovitz ezagutu zuenean hasi zen. Michael, Hollywoodeko aktoreen ordezkari famatuenetakoa zen. Hemendik aurrera, Steven Seagalen izena oso ezaguna egin zen Estatu Batuetan, batipat arte martzialetako pelikuletan parte hartzen zuelako.
Seagalek, berak parte hartutako pelikula askotan, produktore eta gidoilari lanak ere egin izan ditu. Zine kritiko batzuen iritziz, Steven Seagalen karrera estankatua gelditu da, interpretaziorako habilidade gutxi duelako eta bere pertsonaka, arte martzialetarako soilik erabiltzen dituelako, inongo sentimendurik jarri gabe.
Musikari modura [aldatu]
Hainbat pelikuletan parte hartzeaz gain, Steven Seagalek gitarra jotzen du. Steven Seagal and the Thunderbox taldean jo izan du eta bi disko kaleratu ditu. Lehena, 2004. urtean kaleratu zuen, Songs from The Crystal Cave izenburupean. Bigarrena berriz, 2006an argitaratu zuen, Mojo Priest izenpean.
Filmografia [aldatu]
- Above the Law (1988).
- Hard to Kill (1990).
- Marked for Death (1990).
- Out for Justice (1991).
- Under Siege (1992).
- On Deadly Ground (1994).
- Under Siege 2: Dark Territory (1995).
- Executive Decision (1996).
- The Glimmer Man (1996).
- Fire Down Below (1997).
- The Patriot (1998).
- Get Bruce (1999).
- Prince of Central Park (2000).
- Exit Wounds (2001).
- Ticker (2001).
- Half Past Dead (2002).
- The Foreigner (2003).
- Out for a Kill (2003).
- Belly of the Beast (2003).
- Out of Reach (2004).
- Clementine (2004).
- Into the Sun (2005).
- Submerged (2005).
- Today You Die (2005).
- Black Dawn (2005).
- Mercenary for Justice (2006).
- Shadow Man (2006).
- Attack Force (2006).
- Flight of Fury (2007).
- Urban Justice (2007).
- Pistol Whipped (2008).
- The Onion Movie (2008).
- Kill Switch (2008).
- Ruslan (2009).
Diskografia [aldatu]
- Songs from the Crystal Cave (2005).
- Mojo Priest (2006).
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ingelesez) Steven Seagalen webgune ofiziala
- (Ingelesez) Steven Seagalen IMDB-ko fitxa