Klonazio
- Artikulu hau organismoen kopiari buruzkoa da; informatika-klonazioa gaitzat duena beste hau da: Klon (informatika)
Klonazioa (grekeraz κλων, "ume" esan nahi du) organismo garatuetik kopia berdin-berdinak lortzeko prozesua da, modu asexual batean.
Bi ezaugarri hauek garrantzitsuak dira:
- Animalia garatu batetik hasten da, izan ere klonazioa nahi dugun animalitik kopiak egitean datza, eta bakarrik heldua denean bere ezaugarriak dakizkigu.
- Bestalde, era asexual batean sortu behar da. Sorkuntza sexuala ez digu uzten kopia berdin-berdinak lortzen, naturak ugalketa mota hau anitza eta ezberdina egiten du eta.
Eduki-taula |
Klonazio motak [aldatu]
Klonazio molekularra [aldatu]
Klonazio molekularra ADN-aren interesaren segida bat bakartu izatearen prozesua da, DNA-aren polimerasa ekintzagatik.
Klonazio zelularra [aldatu]
Zelula bat klonatzea populazio zelular bat zelula bakar batetik sortzea esan nahi du.
Oraganismoen klonazioa era naturalean [aldatu]
Organismo baten klonazioa zera da: organismo berri bat sortzea zelula izatedun baten informazio genetiko berdinarekin.
Organismoen klonazioa era artifizialean [aldatu]
Teknika bat da transferentzia nuklearrean oinarrituta, non bi zelula parte hartzen dute: materiala genetikoa ematen dituena eta hartzen dituena.
Organismoen klonazio izoztuak [aldatu]
Izoztearen arazo nagusia DNA-aren degradazioa da.
Giza klonazioa [aldatu]
Giza klonazio ikerketen helburua ez da inoiz izan gizakiak klonatzea edo ordezko haurrak sortzea.
Ikerkuntzaren helburua gaixotasunak sendatzeko ama zelulak sortzea da.
Agerian dago ama zelulak lortzeko animaliekin eta pertsonekin egindako klonazio ikerketen emaitzak argitaratu direla eta, egindako beste ikerketa zientifikoak bezala, argitalpen hauek mundu mailan eskuragarri daude.
Gizabanako hauek ez dute lan egiten unibertsitate, ospital edo gorbernuko erakunde batentzat. Orokorrean, mundu mailako komunitate zientifikoa haur bat klonatzearen hipotesiaren aurka jarri zen.
John Kilnerren arabera, Estatu Batuetako Centre for Bioethics and Human Dignityko presidentea, "Argitaratutako ikerkuntza gehienek erakusten dute klonen heriotza edo mutilazioa oso emaitza posibleak direla ugaztunak klonatzerakoan.
Inor daki zer punturaino garatu zen giza klonazioa haurrengan. 2002ko apirilean, Dr. Severino Antinori zientifiko italiarrak kazetari bati esan zion, hiru emakume haurdun zeudela klonatutako enbrioi batengatik. Harrez geroztik, eszenatokitik aldendu zuten eta ezin izan zuen inoiz bere aipamena baieztatu edota ezeztatu. Nahiz eta egia ez izan, edo saiakera huts egin, ematen duen sentsazioa da Antinorik giza haur bat laster klonatzen saiatuko dela.
Medikuak azaltzen dutenez giza klonazioak dituen arriskuak oso altuak dira.
"Klonazioaren menpean jartzea gizakiaren aldetik ez du esan nahi arrisku ezezagun bat gure gain hartzea, baizik eta pertsonei konszienteki kalte egitea", baieztatzen du Kilnerrek.
Zientifiko gehienek iritzi berdinekoak dira. Animalien klonazio saiakera gehienek enbrioi deformatuak edo abortuak ezarketaren ostean eman zuten emaitza gisa. Defendatzen dute, klonatutako eta jaiotako animalia urrietatik, gehienak uteroaren analisi edo testen bitartez detektatu ezin diren malformazioak azaltzen dituztela, adibidez, birikien azalean deformazioak.
1996.urtean, Dolly ardia klonatu zen. Lehenbiziko aldia zen ugaztun heldu batengatik hartutako DNA erabiltzen zena klonazio bat egiteko, enbrioi batengatik izan beharrean. Baina, nahiz eta Dollyren itxura normala dela eman, eztabaidatzen da ardi normala baino azkarrago zahartzearen aukera. Gainera 277 enbrioi behar izan ziren jaiotza hau gauzatzeko.
Klonazioa erlijioaren ikuspegitik [aldatu]
Erlijio katolikoa [aldatu]
Ian Wilmut eta Keith Campbell zientifikoek Dolly ardian egindako interbentzioaren ostean, Vaticanoak dokumentu bat argitaratu zuen Klonazioari buruzko hausnarketak izenburua zuena. Dokumentu honetan gizakiekin klonazio helburuekin egindako edozein esperimentu edo gizakien zelulekin egindako edozein esperimentu zigortzen da.
Giza klonazioari buruzko Eliza katolikoaren zigorra, teknika zientifiko horrek giza sorkuntza erlazionatzeko eta konplementatzeko manipulatzen eta baztertzen duela esaten duen iritzi katolikotik dator, hau da, enbrioia instrumentalizatzen duela esaten du eta indibiduo klonatua bere umetokian eraman behar duen emakumearen erlazioak ere, erlijio katolikoaren ikuspuntutik. Horrekin lotuta, dokumentuak azaltzen du erlijioaren iritzia, hau da, klonazioa pertsona batek beste pertsona bati menderatzeko gaitasuna dela, eta beraz, eliza horren aurka jartzen da.
Amaitzeko, elizak esaten duenez, giza klonazioaren teoriak giza eskubideen oinarrizko printzipioak bortxatzen ditu: berdintasuna eta diskriminazio eza.