Ternuako irlandera

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ternuako irlandera
Gaeilge Thalamh an Éisc
Non mintzatzen den: Kanada 
Eskualdea: Ternuako ekialdeko Avalon penintsularen hegoaldea
Hiztunak: Ziurrenik jada ez du hiztunik 
Rankina: Ez 100 mintzatuenen artean
Hizkuntza familia: Indoeuroparra
 Zelta
  Uharteetakoa
   Goidelikoa
    Irlandera
     Ternuako irlandera
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1: ez du
ISO 639-2:
ISO 639-3:

 

Ternuako irlandera (irlanderaz Gaeilge Thalamh an Éisc eta ingelesaz Newfoundland Irish) Kanadako Ternua uhartean mintzatu eta desagertua edo desagertzear dagoen irlanderaren dialekto bat izan zen. Ternuako irlanderaren azken hiztunak Avalon penintsulan kokatzen ziren.

Ternuako irlanderak Irlandako hego-mendebaldean mintzatzen den Munstergo irlanderaren antz handia du, Ternuako eremu honetara etorri ziren irlandar etorkinak nagusiki Waterfordeko konderria, Wexford konderria, Kilkenny konderria, Tipperary konderria eta Cork konderrikoak baiziren.

Ternuako irlandar kokapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1610-1628 bitartean Ingalaterrako Erresumak errege agiriaren bidez Ternuan zazpi kolonia ezarri zituen, eta Londres hiriburuan egoitza zuten merkataritza konpainiak kolonia hauek populatzeko zelta hizkuntzen hiztunez baliatu ziren. Lehenbiziko kolonoak galesera hiztunak izan ziren, baina haien artean maiz irlanderaz bakarrik mintzatzen ziren etorkinak ere etorri ziren. XX. mendearen erdialderarte landa eremuetako eguneroko hizkuntza irlandera izan zen. Izatez, XVII. eta XVIII. mendean iritsitako irlandar etorkinen %90a irlandar hiztun elebakarra izatearen frogak ere badaude.

Bertako epaitegien erregistroek erakusten duten arabera sarri defendatuak nahiz akusatzaileek irlandar hiztun elebakarra izanik ingelesezko itzultzaileen beharrean izan ohi ziren, honek Avalon penintsulan eguneroko hizkuntza moduan irlandera ingelesari gailentzen zitzaiola adierazten du.[1]

2001ko erroldak erakusten duenez, Ternuako hamar gizonek ama hizkuntza gisa gaelera zuten ama hizkuntza.[2] Halere, gaelera izendapenak hizkuntza hori Ternuako irlandera edota Kanadako gaelera (Eskoziako gaeleratik eratorria) den ez du argitzen. Memorial University of Newfoundland unibertsitateko ikerleen arabera, Ternuako irlandera XX. mendearen erdialdean desagertu omen zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Newfoundland: The Most Irish Place Outside of Ireland, Brian McGinn, the Irish Diaspora Studies scholarly network
  2. [1] LAN 2001 Mother Tongue

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]