Tipula

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tipula
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaAsparagales
FamiliaAmaryllidaceae
LeinuaAllieae
GeneroaAllium
Espeziea Allium cepa
L.
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuaktipula eta onion juice (en) Itzuli
Polinizatzen duApis cerana

Tipula edo kipula (latinetik: cepula ("tipula txikia")), Allium cepa L., landare belarkara biurtekoa da, Alliaceae familiakoa (nahiz eta batzuetan Liliaceae familian sailkatu den). Bizi-zikloaren lehenengo urtean erraboila eratzen da eta bigarrenean loraketa gertatzen da. Tipularen erraboila landarearen hostoen oinalde lodituek eratzen dute, zeinean hosto bakoitzak geruza bat eratzen duen. Erraboiletik irteten dira hostoen luzapenak (filodioak), lurretik kanpo irteten direnak eta fotosintesia egiteaz arduratzen direnak.

Tipularen erraboila (berau ere "tipula" deitua) sukaldaritzan erabili da antzinatik. Asiaren erdialdean hasi zen hazten, eta handik greziarrek eta erromatarrek zabaldu zuten Europara.

Tipula eta begi sumindura

Tipula zatitzean, honen zelulak apurtzen dira, barruko entzimak askatuz. Euren artean aliinasak daude, aminoazido sulfoxidoak apurtzen dituztenak azido sulfenikoa eratuz. Hauek berehala sin-propanetial-S-oxido delako gas hegazkor bihurtzen dira. Gas honek begietako mukosaren urarekiko erreakzioan azido sulfurikoa eratzen du, begien sumindura berezia eragiten duena.

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tipula Aldatu lotura Wikidatan