Tipulatx

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Wikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko eraTaxotaula bat irakurtzeko era
Tipulatx
Tipulatxak.
Tipulatxak.


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Plantae
Klasea: Liliopsida
Ordena: Asparagales
Familia: Alliaceae
Generoa: Allium
Espeziea: A. cepa var. aggregatum
Izen binomiala
A. cepa var. aggregatum
G. Don (1827)

Tipulatx edo exalota (Allium cepa var. aggregatum) landare belarkara da, tipula bezala Alliaceae familiakoa. Linnaeusek espezie ezberdintzat jo arren (A. ascalonicum), egun tipularen aldaera dela diote adituek, antzinako izena sinonimo bat besterik ez izanik[1].

Erraboilak baratxuriak bezala multzokatuak dituen tipula mota lore-morea, janariak ontzeko erabiltzen dena. Itxuraz mahastietako porruaren antzekoa da. Landu gabeko sailetan, tontor eguzkitsuetan eta mahastietan hazten da berez, baina baratze landare gisa ere zabaldu samarra dago zenbait lurraldetan. Janariak, eta bereziki haragia ontzeko erabiltzen dira tipulatxaren erraboilak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tipulatx Aldatu lotura Wikidatan
Wikispezieetan informazioa gehiago aurki dezakezu: Allium_ascalonicum