Tortolosak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tortolosak

Tortolosak (edo tortoloxak) arkumeen hanketako tortolos hezur txikiekin egiten den Euskal Herriko haur-jolas tradizional bat da, munduan zehar ere zabaldua, hezurrak bota eta suertatzen diren aldeak zein diren, jaurtitzaileak irabazi edo galdu egiten duena. Aldaera anitz dituen jolasa eta Euskal Herrian ere herriz herri izendapen ezberdinak dituena: kaloka Donostian eta sakaponak Zestoan. Hezurraren lau alde posibleek ere izen ezberdinak jasotzen dituzte: pone, sake, kulo, karne, gazteleratik eratorrita, bestelako izenak badaude ere.

Antzinako Grezian, astragaloi izenez, eta Erroman, tali izenez, sarri jolasten zen tortoloxetan eta dadoen aurrekariak izan ziren. Tortoloxetan, ordea, aldeek suertatzeko probabilitate ezberdinak dituzte, aldeko eta aurkako konbinazioak sortuz horrela. Adibidez, Erroman Venus izeneko konbinazioak lau tali edo tortolos alde ezberdinak suertatzea adierazten zuen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]