Txente García Acosta

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Txente García Acosta
Txente García Acosta
Informazio pertsonala
Izena José Vicente García Acosta
Ezizena Txente
Jaiotza data 1972ko abuztuaren 4a
Jaiotza herria Pasaia
Jaiotza herrialdea Gipuzkoa
Altuera 1,86 m
Pisua 78
Kirol informazioa
Egungo taldea Movistar Team
Modalitatea Errepidea
Trebetasuna Ordokilaria
Profesional taldea(k)
1995-2003
2004-2005
2006-2010
2011
Banesto
Iles Balears
Caisse d'Epargne
Movistar Team
Garaipen nagusiak
1996ko Nafarroako Itzulia
Bi etapa Espainiako Itzulian (1997 eta 2002an)
Etapa bat Frantziako Tourrean (2000n)

Jose Vicente "Txente" Garcia Acosta (Pasaia, Gipuzkoa, 1972ko abuztuaren 4a) txirrindulari profesionala da.

Gipuzkoan jaio arren Tafallan hazi zen. 1995ean profesionaletan debutatu zuen eta beti Eusebio Unzué eta José Miguel Echavarriren taldeetan aritu da. Ahalmen handiko ordokilaria da eta taldeko liderren (Abraham Olano, Chaba Jimenez, Alex Zulle, Francisco Mancebo, Alejandro Valverde...) luxuzko laguntzailea izan da. Frantziako Tourreko etapa bat irabazi du eta Espainiako Itzuliko bi. 1998an Eddy Merckx Sari Nagusia irabazi zuen Abraham Olano lagun zuela.

2011n Movistar Team-en dago.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Txente García Acosta Aldatu lotura Wikidatan