2003ko Espainiako Itzulia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
2002 << 2003ko Espainiako Itzulia >> 2004
Sailkapenak 21 etapa, 2957 km
Nagusia  Espainia Roberto Heras 69h 31' 52"
Puntuak  Alemania Erik Zabel 181 p.
Mendia  Kolonbia Félix Cárdenas 204 p.
Konbinatua  Espainia Alejandro Valverde 9 p.
Taldeak  Espainia iBanesto.com 208h 43' 05"

2003ko Espainiako Itzulia Itzuli Handi honen 58. edizioa izan zen. 2003ko irailak 6 eta 28 artean ospatu zen Gijón eta Madril artean, 21 etapatan banatutako 2957 kilometroko ibilbidea eginez, garailea izan zen Roberto Herasek, bataz beste, 42,536 kilometro orduko abiaduran egin zituenak.

Itzulia hasi aurretik, guztiak, berriz ere, Aitor González, Roberto Heras eta Óscar Sevillaren arteko lehia bat iragartzen zuen. Edizio hau irabazteko aukerak zituzten beste batzuk Igor González de Galdeano, Ángel Casero eta Francisco Mancebo ziren.

Jada lehen etapan, taldekako erlojupekoa zena, Aitor Gonzálezek ia minutu eta erdi galdu zuen, eta beste minutu bat gehiago bigarrenean, hala, edizio hau irabazteko aukera asko galduz.

4. etapan, ordurarte erabat ezezaguna zen Isidro Nozal jarri zen lider ihesaldi bati esker. Nozalek bere forma egoera ona berretsi zuen 6. etapako banakako erlojupekoan, etapa nagusitasun handia erakutsiz irabaziz eta sailkapen nagusian are gehiago aldenduz. Bigarren sailkatua, Igor González de Galdeano gasteiztarra, jada ia bi minutu eta erdira zegoen, Roberto Heras bosgarren, lau minutu eta erdi baino gehiagora, Aitor González, bederatzigarren, bost baino gehiagora, Ángel Casero, hamaikagarren, bost minutu eta erdi baino gehiagora; Óscar Sevilla, erlojupeko kaxkar baten ondoren, zazpi minutu baino gehiagora zegoen.

Nozalek lidertza mantendu zuen Pirinioetako hiru etapen ondoren, bere hurbileneko arerioek denbora apur bat jan ahal izan zioten arren. Baina galdutako segunduak 13. etapan berreskuratu zituen, edizio honetako bigarren banakako erlojupekoa, hau ere irabaziz. Igor González de Galdeano hiru minutura geratu zen sailkapen nagusian, Roberto Heras bostera. Aitor González hamar minutura zegoen eta hurrengo etapan Itzulia utziko zuen.

15. etapan Roberto Heras liderrarekiko denbora berreskuratzen hasi zen, hirugarren amaituz eta minutu bat berreskuratuz Panderan amaitutako etapan, eta beste minutu bat berreskuratuz hurrengo etapan, Sierra Nevadan amaitu zena. Collado Villalban amaitu zen etaparen ondoren Herasek bigarren jarraitzen zuen, Nozalgandik bi minutura. Bi etapa baino ez ziren geratzen, horietako bat soilik 11 kilometroko kronoigoera bat Abantos mendatera. Bazirudien bejartarrak, aurreko edizioan bezala, bigarren amaituko zuela.

Alabaina, Roberto Heras etapa modu dizdiratsuan irabazi eta ONCEko txirrindulariari ia bi minutu eta erdi ateratzeko gai izan zen, hala maillot horia lortuz, bere bigarren Espainiako Vuelta izango zenean. Azkenean, Isidro Nozalek bigarren amaitu zuen eta Alejandro Valverdek hirugarren.

Taldeak eta txirrindulariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fassa Bortolo 
US Postal Service presented by Berry Floor 
ONCE 
Alessio
Cofidis 
Relax-Fuenlabrada 
Domina Vacanze 
Euskaltel-Euskadi 
iBanesto.com 
Kelme 
Cafés Baqué 
Lampre 
Milaneza-MSS 
Paternina-Costa de Almeria 
Phonak 
Quick Step-Davitamon 
Rabobank 
Saeco 
Team Bianchi 
Team CSC 
Telekom  
Vini Caldirola 

Etapak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etapa Data Ibilbidea Kilometroak Garailea Liderra
1.a irailak 6 Gijón - Gijón 30 (taldekako erlojupekoa)  Espainia ONCE-Eroski  Euskadi Igor González de Galdeano
2.a irailak 7 Gijón - Cangas de Onís 148  Espainia Luis Pérez Rodríguez  Espainia Joaquim Rodríguez
3.a irailak 8 Cangas de Onís - Santander 154  Italia Alessandro Petacchi  Espainia Joaquim Rodríguez
4.a irailak 9 Santander - Burgos 151  Euskadi Unai Etxebarría  Espainia Isidro Nozal
5.a irailak 10 Soria - Zaragoza 167  Italia Alessandro Petacchi  Espainia Isidro Nozal
6.a irailak 11 Zaragoza - Zaragoza 43,8 (banakako erlojupekoa)  Espainia Isidro Nozal  Espainia Isidro Nozal
7.a irailak 12 Huesca -  Frantzia Cauterets Mendiko etapa 190  Danimarka Michael Rasmussen  Espainia Isidro Nozal
8.a irailak 13  Frantzia Cauterets - Pla de Beret Mendiko etapa 166  Espainia Joaquim Rodríguez  Espainia Isidro Nozal
9.a irailak 14 Viella -  Andorra Port d'Envalira Mendiko etapa 175  Espainia Alejandro Valverde  Espainia Isidro Nozal
10.a irailak 15  Andorra Andorra - Sabadell 194  Alemania Erik Zabel  Espainia Isidro Nozal
11.a irailak 17 Utiel - Cuenca 162  Alemania Erik Zabel  Espainia Isidro Nozal
12.a irailak 18 Cuenca - Albacete 169  Italia Alessandro Petacchi  Espainia Isidro Nozal
13.a irailak 19 Albacete - Albacete 53,3 (banakako erlojupekoa)  Espainia Isidro Nozal  Espainia Isidro Nozal
14.a irailak 20 Albacete - Valdepeñas 167,5  Italia Alessandro Petacchi  Espainia Isidro Nozal
15.a irailak 21 Valdepeñas - La Pandera Mendiko etapa 172  Espainia Alejandro Valverde  Espainia Isidro Nozal
16.a irailak 23 Jaén - Sierra Nevada Mendiko etapa 162  Kolonbia Félix Cárdenas  Espainia Isidro Nozal
17.a irailak 24 Granada - Kordoba 188  UK David Millar  Espainia Isidro Nozal
18.a irailak 25 Las Rozas - Las Rozas 143  Espainia Pedro Díaz Lobato  Espainia Isidro Nozal
19.a irailak 26 Alcobendas - Collado Villalba Mendiko etapa 164  Italia Filippo Simeoni  Espainia Isidro Nozal
20.a irailak 27 San Lorenzo de El Escorial - Alto de Abantos Mendiko etapa 11,2 (banakako erlojupekoa)  Espainia Roberto Heras  Espainia Roberto Heras
21.a irailak 28 Madril - Madril 146  Italia Alessandro Petacchi  Espainia Roberto Heras

Sailkapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sailkapen nagusia
1. Roberto Heras  ESP USP 69h 31' 52"
2. Isidro Nozal  ESP ONC + 28"
3. Alejandro Valverde  ESP KEL + 2' 25"
4. Igor González de Galdeano  Euskadi ONC + 3' 27"
5. Francisco Mancebo  ESP BAN + 4' 47"
6. Manuel Beltrán  ESP USP a 5' 51"
7. Michael Rasmussen  DEN RAB + 5' 56"
8. Félix Cárdenas  COL L2C + 6' 33"
9. Unai Osa  Euskadi BAN + 6' 51"
10. Luis Pérez Rodríguez  ESP COF + 7' 56"


Puntukako sailkapena
1. Erik Zabel  DEU TEL 181 puntu
2. Alejandro Valverde  ESP KEL 161 puntu
3. Alessandro Petacchi  ITA FAS 160 puntu


Mendiko sailkapena
1. Félix Cárdenas  COL L2C 204 puntu
2. Unai Osa  Euskadi BAN 112 puntu
3. Joan Horrach  ESP MIL 101 puntu


Sailkapen konbinatua
1. Alejandro Valverde  ESP KEL 9 puntu


Taldekako sailkapena
1. iBanesto.com  Euskadi BAN 208h 43' 05"
2. ONCE-Eroski  ESP ONC + 1' 03"
3. Kelme-Costa Blanca  ESP KEL + 17' 07"