Abraham Olano

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Anoetako txirrindulariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Olano».
Abraham Olano
Abraham Olano
Informazio pertsonala
Izena Abraham Olano Manzano
Jaiotza data 1970eko Urtarrilaren 22a
Jaiotza herria Anoeta
Jaiotza herrialdea Euskal Herria
Altuera 1,73 m
Pisua 59 kg
Kirol informazioa
Modalitatea Errepidea
Trebetasuna Erlojupekoak
Profesional taldea(k)
1992
1993
1994-1996
1997-1998
1999-2002
Lotus Festina
CLAS-Cajastur
Mapei
Banesto
ONCE

Abraham Olano Manzano (Anoeta, Gipuzkoa, 1970ren urtarrilaren 22a) txirrindulari profesional ohia da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txirrindularitzan hastapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

11 urterekin hasi zen bizikletan ibiltzen Oriako txirrindularitza eskolan. Behe mailako kategorietan hainbat garaipen lortu ondoren, pistako txirrindularitzan finkatu zituen bere helburuak, jubeniletako Espainiako Pista Txapelketan garaipena lortu zuelarik olinpiar pertsekuzioan (Etxegoyen, Pérez eta Juárezekin batera) eta geldiko zein abiadurako kilometroko proban.

Afizionatu maila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Afizionatu mailan Kaiku taldean ibili zen, eta sprinter lanetan nabarmendu. ADO planean parte hartu zuen, Bartzelonako Olinpiar Jokoetan aritzeko. Profesionaletan hasi zenerako errodatzailea zen.

Profesional maila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1992: Debuta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1992an profesional mailara igaro zen, CHCS taldean hasi zelarik, baina hau ez zenez aurrera irten Lotusera igaro zen. Urte horretan bertan Ordiziako Sari Nagusia irabazi zuen.

Hurrengo urtean CLAS-Cajastur taldean aritu zen garaipenik lortu gabe.

1994: Lehen garaipenak Mapein[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1994ean CLAS-Cajastur taldea Mapei taldearen barruan barneratu zen, taldekideen gehiengoak talde berrian sartu zirelarik, Olano eta Tony Rominger barne.

Urte hartan bertan Asturiasko Itzulia eta Alcobendasko Klasika irabazi zituen, hala nola Volta a Catalunyako etapa bat.

Hala ere, denboraldiko garaipen garrantzitsuenak Espainiako txapelketetan lortu zituen, bi probatan (erlojupeko zein errepidean) gailendu zelarik.

1995:Munduko Txapelketan garaipena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1995eko irailean hiru etapa garaipen lortu zituen Espainiako Itzulian, bere izenak garrantzi handiagoa lortu zuelarik tropelean.

Hortik gutxiagora bere karrerako une garrantzitsuena iritsi zen, Errepideko Munduko Txapeldun bilakatu zenean Duitaman. Lasterketa honetan Olano bakarrik heldu zen helmugara, nahiz eta azken txanpan gurpila zulatu zuen. Podiumean bere taldekide Miguel Indurain eta Marco Pantani lagun izan zituen.

1996: Italiako Giroan podioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1996an Olanok Italiako Giroa zein Frantziako Tourra lehiatu zituen. Lehenengoan hirugarren izatea lortu zuen, lidertzan zegoelarik azkenaurreko etapan maillota galdu zuelarik. Frantziako Tourrean ordea bederatzigarren postua lortu zuen, taldekako estrategia txar bat jarraitu ondoren. Honek Olanok taldea uztea eragin zuen denboraldiaren amaieran.

Abuztuan Olinpiar Jokoetan Zilarrezko Domina lortu zuen Erlojupeko proban, bere taldekide Miguel Induráinen atzetik.

1997: Banesto taldean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1997an Banesto taldera joan zen Olano, talde aldaketa honetan Manolo Beltrán, bere konfidantzazko txirrindularia, berarekin eraman zuen. Batzuek Miguel Induráinen ordezkotzat jo zuten, Olano nafarra erretiratu eta gutxiagora iritsi zelako, baina bere ezaugarriak nahiko desberdinak ziren.

Urte honetan Olanok laugarren postuan amaitu zuen Frantziako Tourra, bere sailkapenik nabarmenena frantziar itzulian.

1998: Espainiako Vueltan garaipena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere bigarren denboraldian Baneston Abrahamek garaipen nagusiak denboraldi amaieran lortu zituen, Espainiako Vueltan nagusitzea lortu baizuen bere taldekide Chava Jiménezekin gatazkak izan ondoren taldeko lidergoari zegokionez. Hau eta gero Erlojupeko Munduko Txapelketan ere irabaztea lortu zuen.

1999: Manolo Saizekin batera ONCE taldean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Banesto taldean jasandako hainbat arazoren ondoren, Olano ONCE taldean barneratu zen. Hona ez zuen konfidantzazko gizonik ekarri taldearen arauak zirela eta.

Taldea Tourretik at geratzeko gertu izan zen, Manolo Saizek antolakuntzarekin izandako arazoak zirela eta, baina azkenean parte hartzeko eskubidea eman zieten eta Olanok seigarren izatea lortu zuen. Espainiako Vueltan berriz ere lider izatea lortu zuen eta erlojupeko saio bat irabazi zuen, baina saiheski bat pitzatuta zeukala lasterketa utzi behar izan zuen, Jan Ullrich alemaniarra garaile suertatu zelarik amaieran.

2000: Lorpen handirik gabeko urtea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2000. urtean Olanok laugarren amaitu zuen Olinpiar Jokoetako erlojupeko saioa Sidneyn eta erlojupeko bat irabazi zuen Espainiako Vueltan. Ez zen oso urte arrakastatsua izan txirrindulari gipuzkoarrarentzat.

2001: Podiuma Italiako Giroan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte honetan Olanok Giroan lehiatzea erabaki zuen eta hemen bigarren postua lortu zuen, podiumera igoz Gilberto Simoni garailearekin eta Unai Osarekin batera. Lasterketa bukatu eta egun batzuk geroago Anoetako belodromoan Orduko Errekorra hobetzen saiatuko zela iragarri zuten eta egun batzuk geroago Bordelen, baina ez zuen ahaleginik egin..

2002: Erretiroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abrahamek denboraldian bertan erabaki zuen 2002.a bere azkeneko urtea izango zela profesional mailan. Erabakia hartu eta ondorengo egunean Errepideko Espainiako Txapelketan bigarren postua lortu zuen. Horrez gain ONCE taldea Frantziako Tourreko taldekako erlojupekoan gailentzera eraman zuen.

Erretiroaren ondoren[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun Abraham Olanok hainbat ekitaldi publikoetan hartzen du parte eta horrez gain Espainiako Vueltako ibilbidearen diseinatzaileetako bat da.

Txapelketetan lortutako dominak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapelketa Urtea Tokia Domina Modalitatea
Olinpiar Jokoak 1996 Atlanta Silver medal with cup.svg Zilarrezko Domina Erlojupekoa
Txirrindularitzako Munduko Txapelketak 1995 Duitama Silver medal with cup.svg Zilarrezko Domina Erlojupekoa
  1995 Duitama Gold medal with cup.svg Urrezko Domina Errepidea
  1998 Valkenburg Gold medal with cup.svg Urrezko Domina Erlojupekoa
Espainiako Txirrindularitza Txapelketak 1994 - Gold medal with cup.svg Urrezko Domina Erlojupekoa
  1994 - Gold medal with cup.svg Urrezko Domina Erlojupekoa
  1996 - Silver medal with cup.svg Zilarrezko Domina Errepidea
  1998 - Gold medal with cup.svg Urrezko Domina Erlojupekoa
  2002 Salamanca Silver medal with cup.svg Zilarrezko Domina Errepidea
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Abraham Olano Aldatu lotura Wikidatan