Urumea

Koordenatuak: 43°19′34″N 1°58′56″W / 43.3261°N 1.9822°W / 43.3261; -1.9822
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Urumea ibaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Urumea (argipena)».
Urumea
Maria Kristina zubia, Urumearen gainean, ibaia Donostiatik igarotzean
Urumea is located in Euskal Herriko ibaien mapa
Urumea
Urumea
Urumea (Euskal Herriko ibaien mapa)
Koordenatuak43°19′34″N 1°58′56″W / 43.3261°N 1.9822°W / 43.3261; -1.9822
KokapenaGipuzkoa
Luzera46 km
Arroa192 km²
Batez besteko emaria9,99 m³/s

Urumea (Goizuetan Errakaundi[1]) Ezkurra mendatean (Nafarroa Garaiko iparraldea) jaio eta Donostian (Gipuzkoako ipar-ekialdea) itsasoratzen den ibaia da.

46 km luze da eta ibaiadar nagusienak Elama, Añarbe eta Landerbaso dira. Urumearen arroak 192 km² ditu (gutxi gorabehera 200.000 biztanle) eta batezbesteko emaria 10 m3/s da.

Goizueta, Arano, Hernani, Astigarraga eta Donostia zeharkatzen ditu. Urnietaren zati nagusiak ere Urumeara isurtzen ditu bere urak.

Donostian

Antzina, Donostia inguruan Urumea ibaiak Zurriola izena zuen. Egungo Salamanca pasealeku aldean zegoen Donostia zaharreko auzo historikoak izen hori zeukan. Zurriola auzo hori desagertzean, berriz, udalbatzak ibaiaz bestaldeko hondartza hartara deitzea erabaki zuen, izena gal ez zedin.

Zazpi zubik zeharkatzen dute:

Iruditegia

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Urumea Aldatu lotura Wikidatan
  • www.Urumea.com Ibaiari buruzkoa (Donostia, Hernani, irudiak, datuak...)