Ustatxa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ustatxa - Kroaziako mugimendu iraultzailea
Ustaša - Hrvatski revolucionarni pokret
Buruzagia Ante Pavelić
Sorrera 1929ko urtarrilaren 7ade iure
1930de facto
Desegitea 1945eko maiatzaren 8a
Egoitza nagusia Torino, Bolonia (1941 arte), Zagreb (1941-1945)
Ideologia politikoa Faxismoa, nazismoa, kroaziar nazionalismoa

Ustatxak (kroazieraz Ustaša) 1929an Ante Pavelićek sorturiko talde faxista kroaziarra izan zen, Belgradoko Parlamentuan Stjepan Radićen erailketaren ondotik. Bere izena Otomandar Inperioarekin zegoen muga zaintzen zuten soldaduetatik hartu zuen. 1941ra arte terrorismoa erabili zuen ekintza politiko nagusitzat eta, urte horretan, Ardatzarekin batu zen Alemania eta Italiak serbiarrek kontrolatzen zuten Yugoslavia inbaditu zutenean. Ardatzeko potentziek ustatxei Kroaziako Estatu Independentearen gobernua utzi zieten.

Bigarren Mundu Gerran ustatxeek errepresio handia erabili zuten serbiako minoriaren aurka. Alfabeto zirilikoa debekatu zuten eta egindako sarraskiek naziak ere harrituta utzi zituzten.

Alemaniaren errendizioaren ostean ustatxek boterea mantentzea lortu zuten eta Esloveniara erretiratu ziren, ahalik eta 1945eko maiatzaren 15ean errendizioa aurkeztu zuten. Ante Pavelićek frankismoaren babesa jaso zuen eta Espainian babes diplomatikoa jaso zuen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ustatxa Aldatu lotura Wikidatan