Velociraptor
| Velociraptor Fosilaren garaia: Goi Kretazeo |
|
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa |
|
| Erreinua: | Animalia |
| Filuma: | Chordata |
| Klasea: | Reptilia |
| Goiordena: | Dinosauria |
| Ordena: | Saurischia |
| Azpiordena: | Theropoda |
| Familia: | †Dromaeosauridae |
| Nodoa: | †Eudromaeosauria |
| Azpifamilia: | †Velociraptorinae |
| Generoa: | †Velociraptor |
| Especies | |
|
V. mongoliensis Osborn, 1924 (tipoa) |
|
Velociraptor (latinez: "lapur azkarra") Dromaeosauridae familiako dinosauroen genero bat da. Kretazeoaren amaieran bizi izan ziren, duela 75 bat milioi urte gaur egun Asia den lurraldean.
Hasieran, espezie bakarra onartu zen, V. mongoliensis, Mongolian aurkitutako fosil batzuen ondorioz; gero, 2008an, V. osmolskae espeziea izendatu zen, Barne Mongolian, Txinan, aurkitutako fosil batzuetan oinarriturik.
Beste dromeosauridoak baino txikiagoa da, baina haien antz anatomiko handia du. Karniboro bat izan zen, isats luze eta zurruna zuena, eta hiru erpe zituen, haietako bat luzea eta gakotua, eta hartaz baliatzen zen harrapakinak hiltzeko. Garezur zapala zuen, eta mutur motza, goraka begira. Atzeko hankak oso luzeak ziren, eta horrek adierazten du oso azkarra izango zela.
Velociraptorek gorputza lumaz estalia zuen. Gaur egungo hegaztiek dituztenen antzeko lumak zituen, baina ezin zuen hegan egin.
Michael Crichtonen Parke Jurasikoa nobelan oso nabarmen agertu zenetik, Velociraptor, gaur egun, dinosauro-generorik ezagunenetariko bat da publiko orokorrarentzat.
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo-loturak [aldatu]
- Velociraptor mongoliensisen erreplika
- Velociraptori buruzko informazioa Duiops.net-en
- Velociraptori buruzko datuak EnchantedLearning-en (ingelesez)