Viktor Txernomirdin

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Viktor Txernomirdin
Виктор Черномырдин
Viktor Txernomirdin

1998ko abuztuaren 23a – 1998ko irailaren 11
Presidentea Boris Jeltsin
Aurrekoa Sergei Kirienko
Ondorengoa Jevgeni Primakov
1992ko abenduaren 14a – 1998ko martxoaren 23a
Presidentea Boris Jeltsin
Aurrekoa Jegor Gaidar
Ondorengoa Sergei Kirienko

Jaiotza 1938ko apirilaren 9a
Chernyi Otrog, Orenburg oblasta, Sobietar Batasuna (gaur egun Errusia)
Heriotza 2010eko azaroaren 3a
Mosku, Errusia
Alderdi Politikoa Errusia Batua (2000-2010)
Gure etxea-Errusia (1995–2000)
Alderdi Komunista (1961–1995)
Ezkontidea Valentina Txernomyrdina
Lanbidea Politikaria, negozio gizona

Viktor Stepanovitx Txernomirdin, Ви́ктор Степа́нович Черномы́рдин alfabeto zirilikoan, (Chernyi Otrog, Orenburg oblasta, Sobiet Batasuna (gaur egun Errusia), 1938ko apirilaren 9a - Mosku, Errusia, 2010eko azaroaren 3a[1][2]) errusiar politikaria eta negozio gizona izan zen. Gazprom energia enpresaren sortzailea eta lehenbiziko buruzagia izan zen. 1992ko abenduaren 14tik 1998ko martxoaren 23ra eta 1998ko abuztuaren 23tik 1998ko irailaren 11ra Errusiako lehen ministroa izan zen. 2001etik 2009ra Errusiako enbaxadore ahalguztiduna izan zen Ukrainian eta, ondoren, Dmitri Medvedev presidentearen aholkularia.[3]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingeniaritza ikasi zuen, eta Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistako kide egin zen 1961ean. Gas- eta petrolio-enpresetan lan egin ondoren, politikagintzan murgildu zen buru-belarri 1978an, Juri Andropoven agintepean, alderdiko industria astunaren sailean. Ostera gas-industriaren ministrorde izendatu zuten, eta, 1985ean, Gorbatxoven agintaldian, berriz izan zen ministro, 1989 arte. 1992an, Errusiako lehen ministrorde izendatu zuten, eta urte berean, lehen ministro. Errusiako ekonomiaren pribatizazio-prozesuaren abiadura gehiegizkoa kritikatu zuen gobernuburu izan zen garaian, eta sistema autarkikoagoa proposatu zuen. 1996an, berriro izendatu zuten lehen ministro, Jeltsinek orduan, eta harexek kendu zuen kargutik 1998an.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Viktor Txernomirdin Aldatu lotura Wikidatan


Biografia Artikulu hau biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.