Orenburg oblasta
|
Orenburg oblasta |
|||
|---|---|---|---|
|
|||
| Estatua | |||
| Hiriburua | Orenburg
52°08′N 55°36′E / 52.133°N 55.600°EKoordenatuak: 52°08′N 55°36′E / 52.133°N 55.600°E |
||
| Lurralde mota | Oblasta | ||
| Azalera |
124300 km² | ||
| Barruti federala | Volga | ||
| Biztanleria | 2112910 (2010) | ||
| ISO 3166-2 | RU-ORE | ||
| Web | www.orb.ru/ | ||
Orenburg oblasta (errusieraz: Оренбу́ргская о́бласть) Errusiako banaketa administratiboko subjektu federal bat da. 124.300 km²-ko azalera du eta 2010ean 2.112.910 biztanle zituen[1]. Zentro administratiboa Orenburg hiria da (525.600 biztanle) Beste hiri garrantzitsu batzuk Orsk (245.100 biztanle) eta Novotroitsk (100.900 biztanle) dira.
Eduki-taula |
Geografia[aldatu]
Orenburg Errusiako eskualde handienetako bat da. Hegoaldean eta ekialdean Kazakhstanekin du muga, iparraldean Tatarstan eta Baxkortostan errepublikekin eta Txeliabinsk oblastarekin eta mendebaldean Samara oblastarekin. Ibai nagusiak Ural, Sakmara, Samara eta Ilek dira.
Demografia[aldatu]
80 talde etniko baino gehiago daude, tartean errusiarrak (%72a), tatariarrak (%7a) eta kazakhak (%5a)[1].
Ekonomia[aldatu]
Erregai eta energiaren sektorea oblasteko garrantzitsuena da. Eskualdeko gas eremuak, gas kondentsatu konposizio berezia dutenak, Errusiako erreserben %6a dira[1]. Orskeko petrolio findegiak gasolina, fuel oil, gasolio eta asfaltoa ekoizten du[2].