Vouilléko gudua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Vouilléko gudua
Clovis tue Alaric II.jpg
Xv. mendeko miniatura
Data 507
Lekua Egungo Vouillé inguruan
Emaitza Erabateko frankoen garaipena
Gudulariak
Frankoak Bisigodoak
Buruzagiak
Klovis I.a Alariko II.a
Indarrak
30.000 soldadu
10.000 zaldun[1]
Ezezagunak
Galerak
Ezezagunak Ezezagunak, baina asko

Vouilléko gudua (latinez: Campus Vogladensis) 507ko udaberrian gertatu zen, oraingo Vouillé herrian, frankoen eta bisigodoen artean Galian mendean izateko asmotan[2].

Klovis I.ak erresuma franko ezarri nahi zuen Galia osoan. Horretarako Soissonsen galiar-erromatarrak eta Zülpichen alamanak menderatu ostean, hegoalderantz jo zuen bisigodoen aurka Loira zeharkatuz. Hauek ostrogodoen laguntza jaso zuten baina ailegatu baino lehen gudua hasi eta frankoek erregea hil zutenean erabateko porrota izan zen bisigodoentzat.

Guduaren ondorioz, frankoek Tolosa Okzitaniakoa, Akitania, Gaskoinia eta Limusin eta borgoinarrek Narbonensis lortu zuten. Bisigodoek Septimania baino ez zuten mantendu eta Toledoraino eraman zuten bere hiriburua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Losada Malvárez, Juan Carlos (2004), Batallas decisivas de la historia de España, Aguilar, 47. orrialdea, ISBN 84-03-09432-9 .
  2. Encyclopedia of barbarian Europe: society in transformation, Ed. Michael Frassetto, (ABC-CLIO, 2003), 362.


Historia
Frantzia
Artikulu hau Frantziako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.