Greifswald

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Greifswald

 Mecklenburg-Aurrepomerania
Ernst-Moritz-Arndt-Universität Greifswald 044.jpg
Greifswaldeko bandera

Greifswaldeko armarria

Izen ofiziala Greifswald
Herrialdea
Estatua
Barrutia
 Alemania
 Mecklenburg-Aurrepomerania
Aurrepomerania-Greifswald
Koordenatuak 54°05′00″N 13°23′00″E / 54.08333°N 13.38333°E / 54.08333; 13.38333Koordenatuak: 54°05′00″N 13°23′00″E / 54.08333°N 13.38333°E / 54.08333; 13.38333
Greifswald non dagoen adierazten duen Alemania-ko/-go/-eko mapa
Greifswald
Eremua 50,50 km2
Biztanleria 54.610 bizt.
Dentsitatea 1.081,39 bizt./km²
Matrikula HGW

Greifswald Alemaniako herri bat da, Mecklenburg-Aurrepomerania estatuaren ekialdean kokatua. Aurrepomerania-Greifswald barrutiko hiriburua da eta 54.610 biztanle ditu (2010).

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alemaniako bi uharte handienek (Rügen eta Usedom) eratzen duten Greifswaldeko badian kokaturik dago. Hiria dagoen eremua erabat laua da eta Ryck ibaiak zeharkatzen du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Danimarkako monje zistertarrek 1199an Eldena Abatetxea sortzerakoan hasi zen Greifswalden historia. Gatz azaleramendu bat egoteak germaniarrak eta wendoak (mendebaldeko eslaviarrak) erakarri zituen berehala. Danimarka eta Pomeraniaren arteko mugan zegoen eta 1227ko Börnhovedeko batailaren ondoren Pomeraniako dukeen esku gelditu zen Greifswald. 1241ean merkatua egiteko eskubidea jaso zuen, 1250an herri bihurtu zen eta XIII mendearen bukaeran Hansa Ligan sartu zen. Une honetan greifswaldarrek Pomeraniako armadan parte hartu beharrik ez zuten izan eta dukeek hiria utzi beharra izan zuten.

Greifswaldeko Unibertsitatea

1456 urtean munduko unibertsitate zaharrenetako bat sortu zen. Erreforma garaian Eldena abatetxeak monasterio izateari utzi zion eta askatasuna galdu zuenez Greifswald hiriak bereganatu zuen. Hogeita Hamar Urteko Gerran hiria Germaniako Erromatar Inperio Santuak okupatu zuen hasieran, baina Suediak inguru guztia menperatua zuenez, 1631ean inperioaren azken gotorlekua zen Greifswald seitatu eta bereganatu zuen. Napoleondar Gerrak iritsi arte Suediarren esku egon zen Pomerania osoa. 1815ean Prusiak eskuratu zuen.

XX mendea hastearekin batera Greifswald bere harresietatik kanpora hedatzen hasi zen. Bigarren Mundu Gerran hiriak ez zuen kalte larririk jasan, besteak beste Oberst Rudolf Petershagen alkatean Armada Gorriaren aurrean hiria errenditu egin zuelako borrokarik egin gabe. Ekialdeko Alemanian egin zituen 1990 arteko urteak. Sobietar estiloko auzo handiak eratu ziren Lubmingo elektrizitate plantara lanera etorritako milaka pertsonak jasotzeko. Etxe historiko ugari ere bota ziren. 1980an etxe hauen berreskurapen proiektua abian jarri zen. Gaur egun Itsaso Baltikoko alemaniar herri politenetakoa da eta turismo handia dauka.

Udaletxea
Merkatu plaza

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • San Nikolas katedrala (Dom St Nikolai): 100 metroko altuera duen dorrea dauka, bai eta kupula bat ere.
  • Merkatu plaza (Markt): Hansa hiria izan zela erakusten du plaza honek. Bertan daude XIV mendeko udaletxea (Rathaus), "Kafearen etxea" , eta adreilu gorrizko hainbat etxe tradizional.
  • Greifswaldeko unibertsitatea (Ernst-Moritz-Arndt-Universität Greifswald): 1456an sortu zelarik munduko unibertsitate zaharrenetakoa da.
  • Eldena abatetxearen hondarrak.

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Greifswald ondorengo hirekin senidetua dago:

Adiskidetasun erlazioak:

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Greifswald