W. Arthur Lewis

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sir William Arthur Lewis (Castries, Santa Luzia, 1915eko urtarrilaren 23aSaint Michael, Barbados, 1991ko ekainaren 15a) santaluziar ekonomialaria izan zen. Londresen egin zituen ekonomia ikasketak. Hirugarren Munduko ekonomia hazkundearen plangintzaz idatzi zuen batez ere. Princetongo unibertsitateko irakasle da 1963az geroztik. Obra nagusiak: The Principles of Economic Planning (1949, Ekonomia plangintzaren hatsapenak), The Theory of Economic Growth (1955, Ekonomia hazkundearen teoria), Development Planning (1966, Garapenaren plangintza), Tropical Development 1880-1913 (1971, Ekonomia garapena herri tropikaletan, 1880-1913) eta Growth and Fluctuations 1870-1913 (1978, Hazkundea eta gorabeherak). Ekonomiako Nobel saria jaso zuen 1979an T. Schultzekin batera.

Erreferentziak