Wikiproiektu:Informatika/SEHistoria1

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Sistema eragileak, non kokatzen diren aplikazioaren eta hardwarearen artean.

Sistema eragilea software bat da eta programekin eta datuekin osatzen da. Sistema eragileak konputagailuaren hardwarea kudeatzen du, eta askotariko software aplikazioak efizientziaz exekutatzeko zerbitzu komunak eskaintzen ditu.

Gaur egungo informatika Bigarren Mundu Gerraren ondorioz sortu zen, 40.hamarkadan. Garai haietan, ez zen existitzen "Sistema Eragile" kontzepturik eta programatzaileek zuzenean lan egiten zuten konputagailuaren hardwarearekin zenbaki-sistema bitarra erabiliz (0koak eta 1koak soilik erabiliz). Hortaz geroztik, sistema eragileen mundua jorratuz joan da urteetan zehar, eta ikaragarrizko aurrerapenak lortu dira, gure egunerakotasunaren alderdi oso garrantzitsu bat bilakatu arte.

Historia[aldatu iturburu kodea]

XX. eta XXI. mendean izugarrizko aurrerapenak eman dira informatikaren munduak, eta ildo horretatik doaz sistema eragileen sorrera eta garapena; eta, ondorioz, historia.

1940. hamarkada[aldatu iturburu kodea]

1940. hamarkadaren bukaeran, munduko lehen konputagailu generazioaren aurkikuntzarekin batera, programak konputagailuaren memorian sartzea ahalbidetzen zuten mikro - etengailuetara lotzen ziren konputagailuen kontsolara sartzea lortu zen. Momentu honetan ez zegoen sistema eragilerik, baina lehen aldiz programatzaileak zuzenean lan egiten hasi ziren konputagailuaren hardwarearekin.

1950. hamarkada (Batch Sistema)[aldatu iturburu kodea]

1950. hamarkadaren hasieran, pertsona eta konputagailuen arteko elkarrekintza hobetzeko asmotan, sistema eragileek lehen agerpen xume eta sinple bat egiten dute, egoiliar monitore, Batch prozesu edo aldibateko biltegiratzea bezalako kontzeptuen bidez. Erabiltzaileak ez zuen konputagailua zuzenean atzitzeko modurik. Horren ordez, hurrengo puntuan azaltzen den moduan, erabiltzaileak txartel baten bidez bidaltzen zion informazioa operadore informatikoari. Honek, sekuentziak multzokatu eta batch bakoitza osorik jartzen zuen sarrerako gailu batean. Prozesua amaitzerakoan programa bakoitza monitorera itzuli eta hurrengo programa kargatzen zen automatikoki.

Egoiliar monitorea[aldatu iturburu kodea]

Bere funtzionamendua nahiko sinplea zen, zulatutako txartel batetik edo askotatik memoriako programak irakurri eta hauek exekutatzea baitzen bere lana. Arazoa, ordea, lan baten ateratzetik hurrengo lanaren muntaiararte igarotako denbora optimizatzeko era aurkitzea zen. IBM 704 ordenagailu batentzeko sortutako historiako lehen sistema eragilea 1956. urtean sortu zen, eta egiten bere funtzioa programa baten exekuzioa hastea zen aurreko bukatzen zenean.

Aldibaterako biltegiratzea[aldatu iturburu kodea]

Bere helburua programen kargatze - denbora murriztea zen, programa baten kargatzea edo datu - irteera hurrengoaren exekuzioarekin aldiberekoa izanik. Horretarako bi teknika erabiltzen ziren: "bufferinga" eta "spoolinga".

1960. hamarkada[aldatu iturburu kodea]

1960. hamarkadan informatikaren hainbat ataletan aldaketa garrantzi batzuk izan ziren, ordenagailuen potentziala handitzeko asmoz sortu ziren zirkuitu integratuen lehen agerpenekin.

Multiprogramazioa[aldatu iturburu kodea]

Sistema multiprogramatu batean memoria nagusiak erabiltzaile programa bat baino gehiago du bere baitan. CPUak programa baten aginduak exekutatzen ditu, exekutatzen ari den programak S/I-n eragiketa bat burutzen duenean; hau da, S/I-ko eragiketa bukatu arte itxoin beharrean, beste programa bat exekutatzeari ekiten zaio. Modu berean, azken hau S/I-ko beste eragiketa bat egiten hasten bada, agindu egokiak bidaltzen zaizkio kontrolatzaileari, eta beste programa bat exekutatzen hasten da. Modu honetan, posible da erabilgarri dauden baliabideak optimizatzea, momenturo eginbehar multzo egokia bilteragiratuta edukiz. Modu honetan, memoria zabalduta, hiru, lau edo programa egon daitezke haien artean txandakatuz.

Partekatutako denbora[aldatu iturburu kodea]

Momentu honetan erabilgarri dagoen elektronikaren erabilpen ona egiten duen sistema bat daukagu, baina elkarrekintza falta dugu arazo; hori gainditzeko, erabiltzaile anitzeko sistema batean bihurtu behar da, bertan hainbat erabiltzaile online egonda terminal berean, partekatutako denboraren operazio modua erabiliaz. Sistema hauek multiprogramazioaren antzera jokatzen dute; baina, azken hauek ez bezala, programa bat denbora jakin bat doanean exekuzioan sistema eragileak geratu egiten du beste aplikazio bat exekutatzeko. Honela, n erabiltzaile baditugu aldi berean aktiboki zerbitzu eske, erabiltzaile bakoitzak batez beste konputagailuaren benetako gaitasunaren 1/n baino ez du ikusiko, sistema eragilearen gainkarga alde batera utzita.

Denbora erreala[aldatu iturburu kodea]

Sistema hauek ordenagailuz kanpoko gertakari kopuru handi bat denbora oso murriztuan onartu eta prozesatu behar direnean erabiltzen dira. Sistemak emandako denboran prozesuaren emaitzak lortu edo bukatzerik ez badu, huts egin duela esan daiteke. Erantzun - denborak, gainera, arazo edo gertakariari erantzuna eman behar dio. Fitxategien prozesamendua era jarraitu batean egiten da, uneko fitxategia hurrengo sartu baino lehen prozesatzen baita. Horretaz gain, sistema honen lehen eta egunarteko erabilerak telekomunikazioaren munduan izan direla esan behar da.

Multiprozesagailua[aldatu iturburu kodea]

Ordenagailu monoprozesadoreetan ez dagoen diseinua da. Bi programa aldiberean exekutatzearen ondorioz datoz arazo hauek, eta, ondorioz, beren artean oztopatzearen ondorioz. Zehazki, memoria irakurketa eta idazketetan sortzen da arazo hau. Bi arkitektura mota daude arazo hau ebazten dutenak:

  • NUMA arkitektura, non prozesagailu bakoitzak memoria zati baten sarrera eta kontrol guztia duen.
  • SMP arkitektura, non prozesagailu guztiek memoria osoa partekatzen duten. Azken honek cache koherentziaren arazoarekin egin behar du lan. Mikroprozesagailu bakoitzak barne cache memoria bat dauka; honela, mikroprozesadore batek memorian helbide bat idazten duenean, bere barneko cache memorian idazten du. Beste mikroprozesagailu batek helbide bera badu jasota bere cache memorian, biltegiratutako datuaren zaharkitutako kopia batekin egingo du lan.

Mikroprozesagailu baten lana zuzena izateko horretarako bereziki diseinatutako sistema eragile bat beharko du. Egungo sistema eragile gehienak dira azken hau egiteko gai.

1970. hamarkada[aldatu iturburu kodea]

Garatutako sistema eragileak[aldatu iturburu kodea]

Atlas Supervisor eta OS/360 sistema eragileaz gain, 1970. hamarkadak markatu zuen UNIXen hasiera. 1960. hamarkadaren erdialdean Multics azaltzen da, AT&T eta Unixko Bell laborategiek aurrera eramandako sistema eragilea, erabiltzaile eta ataza anitzekoa, maila altuko lengoaia batean idatzitako gutxietakoa izanik. Programazio logikoko atalean, Prologen lehen inplementazioa azaldu zen; gainera, Smalltalk ere asmatu zen, Objektuetara bideratutako programazioaren mundua asaldatu zuen lengoaia.

Sistema eragileen arazo edo eragozpenak[aldatu iturburu kodea]

Sistema eragileak handiak, konplexuak eta garestiak ziren, ez baitzen lehenago antzeko ezer eraiki eta ordurarte eraiki ziren proiektuak espero zena baino askoz garestiagoak izan ziren; gainera, hauek eraikitzeko denbora ere oso handia izan zen. Horretaz gain, hardwarearen eta erabiltzailearen artean maila bat jartzen saiatu baziren ere, azken honek ezagupen handiak behar zituen programazio - lengoiaren inguruan sistema erabili ahal izateko. Beste eragozpen handi bat baliabideen gehiegizko erabilpena zen, memoria nagusia eta bigarren mailako memoriak okupatzen baitzituzten; hori gutxi balitz, prozesatze - denbora ikaragarri handia zen. Multiprogramazio eta partekatutako denbora teknikak hobetzeko arrazoiak hauek izan ziren, batik bat.

Garatutako sistema eragileak[aldatu iturburu kodea]

  • MULTICS (Multiplexed Information and Computing Service)
  • BDOS (Basic Disk Operating System): BIOSera egindako deietako aginduen itzultzailea.
  • CP/M: (Control Program for Microcomputers) Intel 8080 mikroprozesagailuarentzat Gary Kildallek garatutako sistema eragilea izan zen. 1970. hamarkadako sistema eragile famatuenetakoa izan zen konputagailu pertsonalen arloan. Nahiz eta IBM PCn exekutatzeko eraldatua izan zen, IBMk MS-DOS aukeratu izanak Digital Researchekin porroto izan eta gero, CP/Mren erabilera ikaragarri jaistea egin zuen, desagerrarazi arte. CP/M Control Program/Monitor zeritzon hasiera batean; aurrerago, Control Program for Microcomputers izena hartu zuen. Garai hartan, zeharkako barrak (/) "-rentzako diseinatua" esan nahi zuen, nahiz eta aurrerago Gary Kildallek hura birdifinitu zuen. Momentu hartatik aurrera, CP/M lehen mikro - ordenagailuen industriako estandar bilakatu zen.

Urte batzuk aurrerago, IBMk MS-DOS aukeratu izana bere ordenagailuetarako haren porrot handiena eragin zuen, azkenean desagertu egin zen arte.

1980. hamarkada[aldatu iturburu kodea]

Hamarkada honetan, hardwarea merketzea eta mikroprozesadoreen agerpenarekin batera, erabiltziale bakar bati dedikatutako sistemak sortzen dira (PC-ak). LSI (integrazioa eskala handian) zirkuituen sorrerarekin, siliziozko zentimetro karratu batean milaka trantsistore zituzten txipak, ordenagailu pertsonalen gorakada hasi zen. Hauekin, hein batean alde batera utzi zen errendimendua eta gehiago landu zen sistema eragile erabilterrazago bat lortzeko asmoa, menuak eta interfaze grafikoak sortuaz. Honek aplikazioen abiadura murrizten zuen, baina erabiltzaileentzako praktikoago eta sinpleagoak izatea lortu zen. Garai hartan, jada sortutako programazio - lengoaiak erabiltzen jarraitu zen, Smalltalk edo C bezalakoak adibidez; baina, horiez gain, beste batzuk ere sortu ziren: C++ eta Eiffel bezalakoak objektuei orientatutako programazioaren atalean, edo Haskell eta Miranda programazio deklaratiboaren munduan.

1980. hamarkadako aurrerapen garrantzitsuenetako bat sareko eta banatutako sistema eragileetan zebiltzan konputagailu sare pertsonalen garapena izan zen, elkarren artean komunikatzen eta Interneteko esparruan hedatzen hasiz. Agertoki honetan, bi ziren sistema eragile nagusiak: MS-DOS (Micro Soft Disk Operating System), IBM PCrentzat Microsoftek idatzia eta beste konputagailu batzuk Intel 8088 CPUa eta bere ondorengoak erabiltzen zituztenak; eta UNIX, Motorola 68000 erabiltzen zuten ordenagailu pertsonaletan nagusitu zena.

Honetaz gain, hamarkadaren bukaeran, hardwarearen txikitzea baliatuz, lehen eramangarriak sortzen hasi ziren, sistema hauen gailuetara egokituz sistema eragileak. Gainera, aurrerago, edozein tokitatik sarera konektatzea lortuko zuten eta beste adimen maila bat sortu ere bai: nonahiko sistemak.

SunOS[aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: «SunOS»

SunOS Unix eta BSDtik eratorritako sistema eragilearen bertsioa zen, Sun Microsystemsek garatutakoa 1990. hamarkado hasiararte bere lantegi eta zerbitzarientzako. UNIX BSDn oinarrituta zegoen, nahiz eta ondorengo bertsioetan System V UNIXen hainbat gehigarri eduki.

SunOS1.0 1982. urtean argitaratu zen eta BSD 4.1en oinarrituta zegoen batik bat. SunOS 2.0, 1985ean sortu zena, BSD 4.2 erabiltzen zuen oinarri bezela eta maila bat gehitzen zuen fitxategi sistema birtual (VFS) eta NFS protokoloaren artean. SunOS 3.0 1986an argitaratutako Sun-3 seriearekin kointziditu zuen eta System Ven hainbat erabilera gehitzen zituen. SunOS 4.0, 1989an sortu zenak, BSD 4.3 erabiltze zuen, eta sistema berri bat gehitu zuen memoria birtual, lotura dinamiko eta System V STREAMS I/O arkitekturaren inplementazioa lantzen zituena.

SunOs 5.0 eta ondorengoak UNIX System V Release 4en oinarrituta daude.

MS-DOS[aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: «MS-DOS»

1981ean, Microsoftek QDOS izeneko sistema eragile bat erosi zuen, hainbat aldaketaren ondoren MS-DOSen (Micro Soft Disk Operating System) lehen bertsioa bilakatu zena. Handik aurrera, hainbat aldaketa burutu ziren 7.1 bertsiora ailegatu arte, 8. bertsioa Windows Mileniumen, eta handik aurrera MS-DOSek sistema eragilearen osagaia izateari utzi zion.

1983an, MSX ordenagailuen agerpenarekin, Z-80 prozesagailuak erabiltzen zuen egokitzapen bat sortu zen sistema honentzat, MSX-DOS izenekoa. MS-DOS 1.25 eta CP/Mren arteko nahaste bat zen. 1988an, Microsoft proiektutik bereizi zenean, MSX-DOS garatu zuen ASCII korporazioak, beste hainbat erabilpenen artean, direktorien erabileraren aintzindari izan zena.

Macintosh[aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: «Macintosh»

Macintosh ordenagailuaren merkaturatze ofiziala 1984ko urtarrilean izan zen, US $1,995-ko prezioan (ondoren $2,495 dolarretara aldatu zen). Mac OS sistema eragilea zuen, GUI (Graphic User Interface) bat, multitarea eta Mousea izanik bere ezaugarri nagusienak.

AmigaOS[aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: «AmigaOS»

AmigaOS, Commodore Amiga sistema eragilea zuten ordenagailu pertsonaletan zeuden lehio - kudeatzaile eta ROM multzoari eman zitzaion izena zen. Commodore Internatiolek garatu zuen 1985.en urtean.

OS/2[aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: «OS/2»

OS/2 IBMren sistema eragile bat da, ordenagailu pertsonaletan DOS ordezteko merkaturatu zena. Hasieran, Microsoft eta IBMren artean garatua izan zen, baina Microsoftel proiektua utzi eta IBMren esku soilik geratu zen.

OS/2 jada IBMk ez du merkaturatzen, eta 2006. urteaz geroztik bertan behera utzi zuten OS/2ren euskarri estandarra.

1990. hamarkada[aldatu iturburu kodea]

BeOS[aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: «BeOS»

Beos 1990ean Be Incorporatedek garatutako sistema eragile bat da, multimedia aplikazioetan errendimendu handia lortzeko helbuarekin sortua.

Hasieran (1995-1996) sistema eragileak bere hardware propioa zuen, BeBox bezala ezagututakoa. Beranduago, 1987an, PowerPC plataformara hedatu zen eta, azkenean, 1998an x86 prozesagailuekin konpatible izatea lortu zen.

GNU/Linux[aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: «GNU/Linux»

Honako sistema hau Unixen bertsio hobetua da, POSIXen estandarrean oinarritutakoa, hasiera batean komando moduan lan egiten zuena. Gaur egun, lehioekin lan egiteko gai da, zerbitzari grafiko eta lehio - kudeatzaile batzuei (KDE, GNOME) esker. Berriki, GNU/Linuxek aplikazio bat garatu du lehioak 3D ingurune batean bihurtzen dituena, Beryl eta Compiz izanik adibideak.

GNU/Linuxen banaketa asko existitzen dira (Debian, Fedora, Ubuntu, Slackware...), denak Linux nukleo bera izanik. GNU/Linuxen ezaugarrien barruan garrantzitsuena web - nabegazioan birusak ezin erasotzea da; hau, sistemak inplementatuaa duen baimen - sistema baten ondorioz lor daiteke.

Solaris[aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: «Solaris (sistema operativo)»

Solaris Unix motako sistema eragile bat da, 1992an Sun Microsystemsek sortua eta gaur egun Oracle Corporationek sustatutakoa SunOSen ondorengo bezala. Zerbitzari eta lantokietarako SPARC eta x86 arkitekturetan funtzionatzen du.

Microsoft Windows NT[aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: «Windows NT»

Windows NT Microsoftek produzitutako sistema eragile familia ba da, lehen bertsioa 1993.an sortua izan zena.

Windows 95 famatuaren agerpenaren aurretik, Microsofek lantegi eta sare - zerbitzarietara orientatutako sistema eragile multzo bat sortu zuen. Interfaze grafiko propio, egonkor eta UNIX sare - sistemaren ezaugarri antzekoko sistema eragilea zen.

FreeBSD[aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: «FreeBSD»

FreeBSD erabiltzaile anizkoitzeko sistema eragile bat da, prozesadore askoko plataformetan ataza eta prozesu anizkoitzeko ekintzak garatzeko gai dena. Nahiz eta FreeBSD ezin den zuzenki UNIX deitu, ez duelako The Open Group lizentziarik, POSIXekin bateragarria izateko gai da.

FreeBSD sistemak nukleo bat dakarki, sistemako fitxategi estruktura, C programazio lengoaiako parte den APIko liburutegiak, eta beste hainbat erabilpen. 6.1 [1] bertsioak hobekuntza garrantzitsuak ekarri zituen soinu - eta sare - txartelentzako kontrolatzaileetan eta Bluetooth gailuetan, besteak beste.

Banapen garrantzitsu eta famatuena PC-BSD da.

Microsoft Windows[aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: «Microsoft Windows»

Microsoft Windows MS-DOSen oinarritutako Microsoftek garatu eta saldutako sistema eragileen familia bat da. Windows ez zen inoiz izan ingurune grafikoko sistema eragile bat izan Windows 95 arte.

Windows 95 16 eta 32 bit arteko interfaze grafikoko sistema eragile bat da. 1995. urtean merkaturatu zen eta ikaragarrizko salmenta izan zuen. Windowsen serie hau Windows Me sistemarekin amaitu zen.

ReactOS[aldatu iturburu kodea]

Txantiloi:AP

ReactOS (React Operating System) Microsoft Windows NT sistementzako egindako kode irekiko sistema eragile bat zen, software aplikazio eta dispositibo kontrolatzaileen artean bateragarritasun bitarra lortzea helburu zuena.

FreeDOS[aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: «FreeDOS»

FreeDOS sistema eragile libre bat lortzea helburu zuen proiektu bat zen, MS-DOSeko aplikazio eta kontrolagailuekin guztik bateragarria izango zena.

Programak heldutasun maila handi bat du jada eta MS-DOSen ez zeuden hainbat ezaugarri ditu. FreeDoseko hainbat komando MS-DOSekoen berdinak edo hobeak dira, baina bertsio originaleko batzuk falta dira oraindik.

2000. hamarkada[aldatu iturburu kodea]

SymbOS[aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: «SymbOS»

SymbOS Amstrad CPC ordenagailuentzako 2001.en urtean sortu zen sistema eragile bat da. Sistema eragile grafiko bat da, Windows 95en oso estetika eta interfaze antzekoak dituena. Nahiz eta ordenagailu hauek oso potentzia baxua duten, erabiltzen duen hardwaren optimizitu egiten du, eta lortutako errendimendua ona dela esan daiteke.

Nahiz eta sistema zaharkitu baten itxura eduki dezakeen, jende kopuru handi bat dago proiektuan sartuta. Programatzaile originalak sistema eguneratzen jarraitzen dute gaur egun.

SymbOS software optimizatuaren adibide argi bat da, oso hardware gutxirekin beste sistema eragile handi batzuen prestazio berak lor baitaitezke. Honek, sistema eragile modernoen aintzindari gisa kokatzen du, errekurtso gehienak hardware berriaren potentzia altuan erabiltzen dituztenak.

MorphOS[aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: «MorphOS»

MorphOS sistema eragile bat da, bai jabeduna eta bai kode irekikoa dena, Power PC (PPC) prozesagailua duten ordenagailuentzako sortua. Sistema eragilea da jabea, baina bere liburutegi eta osagaietako asko kode irekikoak dira. Sistema hau Quarken Mikronukleoan oinarrituta dago.

Darwin[aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: «Darwin (sistema operativo)»

Darwin Mac OS X-en azpian dagoen sistema da, lehen bertsioa 2001ean izan zuena Macintosh konputagailuentzat. Darwin es el sistema que subyace en Mac OS X, cuya primera versión final salió en el año 2001 para funcionar en computadoras Macintosh.

Darwinek Mac OS X-ri prestazio modernoak ematen dizkio, babestutako memoria, ataza - anizkoitz izatea, memoriaren gestio aurreratua edo prozesu anitz simetrikoki eramatea.

Mac OS[aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: «OS X»

Mac OS, lehenago MAC OS X deitua zena, Unixen oinarritutako sistema eragile bat da, Apple Inc-ek garatu, merkaturatu eta saldutakoa.

Zerbitzarientzako aldaera, Mac OS X Server, mahaigainarentzako bertsioaren bera da, nahiz eta lan - taldeak administratu eta sare - zerbitzuetarako sarrera hornitzen duen ere. Herraminta hauek, korreo zerbitzari bat, Samba zerbitzari bat, LDAP zerbitzari bat eta domeinu - zerbitzari bat dute beren barnean, besteak beste.

Haiku[aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: «Haiku (sistema operativo)»

Haiku kode irekiko sistema eragile bat da, informazio pertsonal eta multimediaren garapenean oinarritzen dena. BeOS (Be Operating System) sistemak iradokia, Haiku sistema azkar, efiziente, erabilterrez eta ikasterreza bihurtu nahi da, edozein mailako erabiltzaileentzako potentzia kontuan hartzeari utzi gabe.

OpenSolaris[aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: «OpenSolaris»

OpenSolaris 2005.en urtean merkaturatutako sistema eragile libre bat da, Sun Microsystemsen Solaris hasierako bertsiotik eratorria. Horretaz gain, OpenSolaris 2005.en urtean Sun taldeak hasitako proiektu baten izena ere bada, sistema eragilearen inguruan osatutako erabiltzaile talde bat eraiki eta garatzeko asmoarekin sortua.

2010. hamarkada[aldatu iturburu kodea]

IllumOS[aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: «Illumos»

Illumos OpenSolarisetik eratorritako software libreko proiektu bat da, 2010.en urtean merkaturatutakoa.

Oinarrizko kode bat da, edozein erabiltzailek bere banaketa propioa eraikitzea izango duena OpenSolarisen sistema eragilean oinarrituta. Hala ere, Illumos ez da zehazki banaketa bat, baizik eta OS/Net-en eratorri bat, kernelaren iturburu kodean (SunOS), sare - zerbitzuetan, sistemaren liburutegietan eta sistema eragilearen oinarrizko komandoetan oinarritzen dena.

OpenIndiana[aldatu iturburu kodea]

Artikulu nagusia: «Openindiana»

OpenIndiana Unix motako sistema eragile bat da, software libre eta kode irekikoa dena. OpenSolarisen adarkkatze bat da, eta aurreko honen oinarrizko kodearen garapena eta banaketa sustatzea du jomuga. Proiektuaren helburu nagusia, segurtasen erroreei konponbidea doainik ematea behar duten produkzio - zerbitzarietan OpenSolarisen banaketa nagusia izatea da.

IoT (Internet of Things)[aldatu iturburu kodea]

Sistema txertatuak, denbora errealeko sistemak... era askotako beharrak sortzen dira Interneti lotuta gaur egungo gizarte honetan, eta, horregatik, sistema eragilek etengabe egokitzen joan behar dira. Horren adierazle dugu Gauzen Interneta, egunero erabiltzen diren tresnak interkonexio digitalaren bidez Internetekin konektatzen dituen kontzeptua.

Erreferentziak[aldatu iturburu kodea]

  1. Scott Long. (2006 Maiatza 8). FreeBSD 6.1-RELEASE Announcement. FreeBSD. (Ingelesez)