Ciudad Universitaria (UNAM)
| UNAM Unibertsitate Hiriko Campus Nagusia1 UNESCOren gizateriaren ondarea |
|
Liburutegi Nagusia |
|
| Mota | Kulturala |
| Irizpideak | i, ii, iv |
| Erreferentzia (ID) | 1250 |
| Kokalekua | |
| Eskualdea2 | Latinoamerika eta Karibea |
| Izen ematea | 2007 (XXXI. bilkura) |
| 1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
|
Ciudad Universitaria Universidad Nacional Autónoma de México (UNAM) unibertsitatearen Campus Nagusia da, Mexiko Hirian kokatua hegoaldeko Coyoacán auzoan. Mario Pani eta Enrique del Moral arkitektoek diseinatua, eraikin ugari batzen ditu: Estadio Olinpikoa, 40 fakultate eta institutu, Kultura Zentroa, erreserba ekologiko bat, Liburutegi Nagusia eta museo batzuk. 1950eko hamarkadan eraiki zen, "El Pedregal" izeneko laba gotortu zelai batean, hiriguneko eraikin zaharkituak ordezteko. 1954an osatu zen. 2007an, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.
Eduki-taula |
Eraikinak [aldatu]
Liburutegi Nagusia [aldatu]
Liburutegi Nagusia Gustavo M. Saavedra eta Juan Martínez de Velasco-k diseinatu zuten. 400.000 liburu inguru ditu[1].
Kanpoaldea Juan O'Gorman artistak egindako hormirudiz apaindua dago. Lau fatxadak gaika landatuak daude:
- Iparraldea: iragan prehispanikoa
- Hegoaldea: iragan koloniala
- Ekialdea: oraingo mundua
- Mendebaldea: Unibertsitatea eta Mexiko modernoa
Estadio Olinpikoa [aldatu]
México 68 Estadio Olinpikoa, 1954an eraikia jatorrizko hirigintza planaren barnean. Augusto Pérez Palacios, Jorge Bravo eta Raúl Salinas-ek eraiki zuten eta apaindura Diego Riveraren lan artistikoa da. Jatorrizko izena Estadio Olinpikoa (Estadio Olímpico") zen soilik, baina izena aldatu zioten 1968ko Olinpiar Jokoen egoitza bihurtu baitzen. Egun UNAMen "los Pumas" futbol taldearen eta "los Pumas CU" errugbi taldearen egoitza da. 68.000 ikuslerentzako edukiera du.
Erreferentziak [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
Koordenatuak: 19°19′44″N 99°11′14″W / 19.32889°N 99.18722°W
| Gizateriaren Ondarea Mexikon | ||
|---|---|---|
|
Camino Real de Tierra Adentro • Casas Grandes arkeologia gunea • Kalifornia Golkoko uharte eta babesguneak • Sierra de San Francisco labar pinturak • El Vizcaíno biosfera erreserba • Frantziskotar misioak Sierra Gordan • Zacatecaseko hirigune historikoa • Querétaroko hirigune historikoa • Guanajuato hiri historikoa eta inguruko meatzeak • San Miguel eta Jesús Nazareno de Atotonilco santutegia • Agave paisaia eta Tequila antzinako industrialdea • Moreliako hirigune historikoa • Hospicio Cabañas • Monarka tximeletaren biosfera erreserba • Popocatépetl magaleko monasterioak • El Tajín hiri prehispanikoa • Puebla hirigune historikoa • Tlacotalpan hirigune historikoa • Oaxacako hirigune historikoa eta Monte Albán arkeologia gunea • Palenque hiri prehispanikoa eta naturgunea • Xochicalco arkeologia gunea • UNAM unibertsitate campusa • Mexiko Hiriko hirigune historikoa eta Xochimilco • Luis Barragán etxea eta estudioa • Teotihuacan hiri prehispanikoa • Calakmul hiri maia • Campeche hiri historiko gotortua • Chichén Itzá hiri prehispanikoa • Sian Ka'an • Uxmal hiri prehispanikoa • Yagul eta Mitla leize aurrehistorikoak |
||