Jan Ullrich
| Informazio pertsonala | |
|---|---|
| Izena | Jan Ullrich |
| Jaiotza data | 1973ko Abenduaren 2a |
| Jaiotza herria | Rostock |
| Jaiotza herrialdea | Alemania |
| Altuera | 1,83 m |
| Pisua | 73 kg |
| Kirol informazioa | |
| Modalitatea | Errepidea |
| Trebetasuna | Erlojupekoak |
Jan Ullrich (Rostock, Alemania, 1973ko abenduaren 2) alemaniar txirrindulari ohia da. 1997. urtean Frantziako Tourra irabazi zuen, eta bost alditan bigarren izan da, baita behin hirugarren eta laugarren ere. Espainiako Itzuliaren garailea ere izan da, Munduko Erlojupeko txapeldun, Joko Olinpikoetako azpitxapeldun, eta beste hainbat garaipen ere lortu du.
Eduki-taula |
Bizitza [aldatu]
Lehenengo urteak profesional mailan [aldatu]
1994. urtean Becker manager bezala zuelarik Walter Goodefrot-en Telekom taldean egin zuen debuta profesional mailan. Sicilian ospatutako munduko erlojupeko txapelketan hirugarren amaitu zuen Chris Boardman-en atzetik.
Bere lehenengo 18 hilabeteetan ez zen besteen gain nabarmendu. Hala ere 1995ean Alemaniako erlojupeko txapelketa nazionala irabazi zuen. 21 urterekin bere nahia Frantziako Tourrean debuta egitea zen, baina Walter Goodefrot-ek gazteegia zela uste izan zuen. Horren ordean Espainiako itzulian lehiatu zen, 12. etapan erretiratuz.
1996ko Frantziako Tourra [aldatu]
Ullrich-ek Alemaniako talde olinpikoan parte hartzeari uko egin zion urte honetan Frantziako Tourran debuta egin ahal izateko. Tourreko prologoan 33 segundo galdu zituen garailearekiko eta sailkapen nagusiko 20 lehenen artean mantendu zen 7. etapa iritsi zenerarte, zeinean Miguel Indurainek ezin izan zuen onenen erritmoa jasan. Etapa honetan Ullrich-ek 30 segundo galdu zituen garailearekiko eta 22 bere taldeburu Bjarne Riis-ekiko. Azken honek lidergoa eskuratuko zuen 9. etapan eta horrez geroztik Ullrich-ek bere taldeburuari lagundu zion garaipena lortzen, hala ere bigarren amaitu zuen lasterketako sailkapen orokorrean, azken erlojupekoa irabazi zuelarik.
1997ko Frantziako Tourra [aldatu]
1997an Ullrich-ek bi garaipen lortu zituen Frantziako Tourran parte hartu baino lehen: Suitzako Itzuliko etapa bat eta Alemaniako Errepideko Txirrindularitza Txapelketa.
Prologoan bigarren amaitu zuen, Chris Boardman espezialistaren atzetik, Tourra oso indartsu hasten zuela egiaztatuz. 9. etapan, mendia azaltzen zen lehenengoan, Laurent Brochard frantziarrak lortu zuen garaipena. Etapa honetan Ullrich-ek hasiera batean bere taldeburu Riis-entzat egin zuen lan, hala ere Richard Virenque-k erasoa jo zuenean Riis-ek ezin izan zuen bere erritmoa jarraitu eta Ullrich atzetik abiatu zen, Marco Pantani-rekin batera, hiruak helmugara batera heldu zirelarik. Hurrengo egunean, Luchon eta Arcalis Andorra arteko etapan, Ullrich-ek baimena eskatu zion bere zuzendariari erasoa jotzeko eta horrela egin zuen, Pantani eta Virenque-rekiko minutu bateko errenta lortuz eta maillot horia eskuratuz.
Tourreko lehenengo erlojupeko esanguratsuan, 12. etapan, Ullrich-ek 3 minutuko aldea atera zion sailkapeneko bigarren postuan zegoen Virenque-ri, zeina bere aurretik abiatu zen erlojupekoan. Egun batzuk geroago, Alpe D'Huez-eko etapan erasoa jo zuen Marco Pantani-k, baina igotzaile italiarrak 47 segundoko aldea lortu zuen Ullrich-ekiko, sailkapen nagusian alemaniarrak zeukan errenta 9 minutukoa zelarik. Morzine-ko etapan berdina egin zuen Pantani-k, kasu honetan garaipena lortuta, baina Ullrich-ek ez zuen denbora galera handirik izan. Lasterketako azken erlojupekoan Abraham Olano euskalduna nagusitu zen eta Ullrich-ek bere nagusitasuna erakutsi zuen Virenque-rekiko denbora gehiago lortuz. Hurrengo egunean Tourreko garaile bezala azaldu zen Parisen, 23 urte zituelarik.
Erretiroa [aldatu]
2007ko otsailaren 26an Jan Ullrich-ek txirrindulari bezala bere erretiroa publiko egin zuen mundu guztiaren aurrean.
Izan ere, Pro Tour talde batek berak ere ez du txirrindularia fitxatu nahi izan UCI-rekin esekita dituen arazoengatik. Bere herrialdeko kazetariengandik sufritzen ari zen presioarengatik, txirrindulari bezala uztea erabaki du, nahiz eta txirrindularitzaren munduan segi bizikletaren gainean ez bada ere. Aholkulari nagusi gisa ariko da Volksbank Team talde austriarrean.
Palmaresa [aldatu]
|
1993
1994
1997
1998
1999
|
2000
|
| Aurrekoa Bjarne Riis |
Frantziako Tourraren irabazlea 1997 |
Ondorengoa Marco Pantani |
Bideo bilduma [aldatu]
- Jan Ullrichen erasoak
- Garaipen urtea
- Erlojupekoa
- Ullrich eta Lance Armstrong-en arteko lehia
Kanpo loturak [aldatu]
- (Alemanez) Jan Ullrichen webgune ofiziala
- (Alemanez) (Ingelesez) Jan Ullrichen bizikleten koadroak