Zog I.a Albaniakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Zog I.a Albaniakoa, jaiotza-izenez Ahmet Muhtar Bey Zogolli (Burgajet gaztelua, Otomandar Inperioa, gaur egun Albania, 1895eko urriaren 8a - Suresnes, Frantzia, 1961eko apirilaren 9a) Albaniako erregea izan zen 1928tik 1939ra.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1914an, Austriako armadako ofiziala zen. Essad Pasha Toptaniren kontrako erresistentzia antolatu zuen eta 1920-1922 bitartean barne arazoetarako ministro izan zen. Gero, 1922tik 1924ra Lehen ministro izan zen. 1925ean errepublikako lehendakari izendatu zuten.

1928an, bere burua errege (mbret) izendarazi zuen eta 1936an Albaniaren ekonomiaren gaineko monopolioa eskaini zion Italiari. 1938an, Geraldina Apponyi Hungariako kondesarekin ezkondu zen eta seme bat izan zuen, Leka. 1939ko apirilean italiarrak Albanian sartu ziren eta Zogek Greziara ihes egin behar izan zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zog I.a Albaniakoa Aldatu lotura Wikidatan