Edukira joan

Zugarramurdiko sorginkeria prozesua: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
3. lerroa: 3. lerroa:
[[Irudi:Zugarramurdiko Akelarrea. Nafarroa, Euskal Herria.jpg|thumb|300px|right|[[Akelarre]]a [[Zugarramurdiko leizeak|Zugarramurdiko leizeetan]]. [[2009]].]]
[[Irudi:Zugarramurdiko Akelarrea. Nafarroa, Euskal Herria.jpg|thumb|300px|right|[[Akelarre]]a [[Zugarramurdiko leizeak|Zugarramurdiko leizeetan]]. [[2009]].]]


'''Zugarramurdiko sorginkeria prozesua''' [[1610]]. urtean [[Nafarroa]]ko [[Zugarramurdi]] udalerrian jazo zen gertakaria da<ref>http://paperekoa.berria.info/plaza/2006-11-25/054/004/Sorginen_herria.htm Zugarramurdi, sorginen herria. Berria egunkaria, 2006ko azaroaren 25a.</ref>. Bertan [[Espainia]]r [[Inkisizio]]ak Zugarramurdi eta bere haraneko 300 inguru herritarrei [[sorgin]]keria egitea egotzi zien, horietako 40 [[Logroño]]ra atxilotuta eraman eta hauetatik 11 sutan errez erahil zituzten (haietariko 5 jada espetxean zeudela hil ziren eta euren irudiak erre zituzten).<ref>[http://haudenaaldatunahinuke.blogspot.com/2010/05/zugarramurdiko-sorgin-leizea.html Zugarramurdiko sorgine leizea]</ref>
'''Zugarramurdiko sorginkeria prozesua''' [[1610]]. urtean [[Nafarroa]]ko [[Zugarramurdi]] udalerrian jazo zen gertakaria da<ref>http://paperekoa.berria.info/plaza/2006-11-25/054/004/Sorginen_herria.htm Zugarramurdi, sorginen herria. Berria egunkaria, 2006ko azaroaren 25a.</ref>. [[Julio Caro Baroja]]ren ustez eta bere ''Sorginak eta beren mundua'' liburuan adierazten duenez [[euskaldunak|euskal]] sorginkeria ezaguna bada prozesu honek bere garaian izan zuen ospearengatik da, hau garaiko [[Europa]]ko sorginkeria prozesu garrantzitsuenen artean aurkitzen delarik.
Gertakari honetan [[Espainia]]r [[Inkisizio]]ak Zugarramurdi eta bere haraneko 300 inguru herritarrei [[sorgin]]keria egitea egotzi zien, horietako 40 [[Logroño]]ra atxilotuta eraman eta hauetatik 11 sutan errez erahil zituzten (haietariko 5 jada espetxean zeudela hil ziren eta euren irudiak erre zituzten).<ref>[http://haudenaaldatunahinuke.blogspot.com/2010/05/zugarramurdiko-sorgin-leizea.html Zugarramurdiko sorgine leizea]</ref>


Espainiar Inkizisioaren ustez [[Zugarramurdiko leizeak|Zugarramurdiko leizeetan]] [[akelarre]]ak ospatu ohi ziren, gertakizun hau gertatu eta geroago leize hauei ''[[Deabru]]aren katedrala'' ezizenazdeitu izan zitzaien.
Espainiar Inkizisioaren ustez [[Zugarramurdiko leizeak|Zugarramurdiko leizeetan]] [[akelarre]]ak ospatu ohi ziren, gertakizun hau gertatu eta geroago leize hauei ''[[Deabru]]aren katedrala'' ezizenazdeitu izan zitzaien.
11. lerroa: 13. lerroa:


Gertakizun honen istorioa [[1610]]. urtean hasi zen. Garai hartan, aldizka, [[Euskal Herria]] sorgin-ikara olde batek menperatu ohi zuen. Oraingoan sorgin-ikara olde honen gunea Nafarroako ipar-ekialdean zegoen Zugarramurdi herrian kokatu zen, gaur egungo [[Xareta]] edo [[Baztanaldea]] eskualdea.
Gertakizun honen istorioa [[1610]]. urtean hasi zen. Garai hartan, aldizka, [[Euskal Herria]] sorgin-ikara olde batek menperatu ohi zuen. Oraingoan sorgin-ikara olde honen gunea Nafarroako ipar-ekialdean zegoen Zugarramurdi herrian kokatu zen, gaur egungo [[Xareta]] edo [[Baztanaldea]] eskualdea.

[[1508]]ko [[abendu]]an Maria Ximildegi [[Lapurdi]]ko kostaldetik Zugarramurdira iritsi omen zen. Herritar batekin eta bestearekin mintzatu ondoren bere [[Ziburu]]ko egonaldian sorginen topagune batean jardun zuela eta euren [[hondartza]]ko batzarretara [[deabru]]a joan eta bertan ongi pasatzen zutela aipatu omen zuen.Zugarramurdi reivindica la inocencia de sus vecinos condenados por brujería hace 400 años en Logroño

Maria Ximildegi gazteari Inkisizioak deitu omen zion, arrazoia: [[Lapurdi]]ko [[Ziburu]] udalerrian gertatutako sorgin ehizan zeukan zerikusia zela eta. Mariak Ximildegik beste emakume batzuekin batera [[Zugarramurdiko leizeak|Zugarramurdiko leizeetan]] ospatutako hainbat [[akelarre]]tan parte hartu izana aitortu omen zuen, emakume horien artean hauek zeudelarik: Maria Txipia, Estebania Telletxea, Maria Zozaia edota Graziana Barrenetxea. Ikerlari esberdinen arabera, bertako apaizak euren heresiarengatik herri guztiaren aurrean barkamena eskatu zezaten agindu zien. Halere, gertakari guzti hau piztuarazi zuen txinparta [[Urdazubi]]ko monasterioko Frai Leon Aranibar zenak Logroñoko Auzitegiaren aurrean aurkeztutako salaketa izan zen, auzitegi horren ekintza guneak [[Nafarroa]], [[Bizkaia]], [[Araba]], [[Gipuzkoa]] eta [[Errioxa]] barne hartzen zituelarik.


Hau horrela, eskualde honen miaketak egiteko [[Inkisizio|Espainiako Inkisizio]]ak [[Logroño]]ko auzitegiko Juan del Valle Alvarado inkisidorea ikuskatzaile eta ordezkari gisa bildali zuen. Zugarramurdin zenbait hilabete iragan ondoren, salaketa ugari bildu zituen, usteen arabera, 300 pertsona sorginkerien salakuntza pean inkulpatuak izan ziren, umeak alde batetara utzirik. 300 horietatik 40 Logroñora atxiloturik eraman zituzten. Hiri hartan espetxeratuak izan ondoren torturapean zeuden bitartean epaiketaren zain gelditu ziren.
Hau horrela, eskualde honen miaketak egiteko [[Inkisizio|Espainiako Inkisizio]]ak [[Logroño]]ko auzitegiko Juan del Valle Alvarado inkisidorea ikuskatzaile eta ordezkari gisa bildali zuen. Zugarramurdin zenbait hilabete iragan ondoren, salaketa ugari bildu zituen, usteen arabera, 300 pertsona sorginkerien salakuntza pean inkulpatuak izan ziren, umeak alde batetara utzirik. 300 horietatik 40 Logroñora atxiloturik eraman zituzten. Hiri hartan espetxeratuak izan ondoren torturapean zeuden bitartean epaiketaren zain gelditu ziren.
25. lerroa: 31. lerroa:


== Epaiaketa ==
== Epaiaketa ==
[[1610]]eko [[Azaroaren 7]] eta [[azaroaren 8|8]]an presoek beraien epaia jaso zuten: 18 absolbituak, 12 sutean erreak (haietariko 5 irudi eran, aurretik kartzelan hil baitziren). Gainontzekoei, modu askotako zigorrak ezarri zizkieten, besteak beste, euren etxe eta ondasun galpena, bizi guztirako, kartzela mugatua, erbesteratze edo atzerriratze behartua eta abar.
[[1610]]eko [[azaroaren 7]] eta [[azaroaren 8|8]]an presoek beraien epaia jaso zuten: 18 absolbituak, 12 sutan erreak (haietariko 5 irudi eran, aurretik kartzelan hil baitziren). Sutan erretzera zigortutakoak [[Logroño]]n 20.000 pertsonen begiradapean hil ziren<ref>http://www.comentariosdelibros.com/articulo-zugarramurdi-el-pueblo-de-las-brujas-23a128u2s.htm Zugarramurdi. El pueblo de las brujas.</ref> Gainontzekoei, modu askotako zigorrak ezarri zizkieten, besteak beste, euren etxe eta ondasun galpena, bizi guztirako, kartzela mugatua, erbesteratze edo atzerriratze behartua eta abar.

Salatuak gogortasunez zigortuak izan ziren:

{{aipu|«... epaiketara berrogeita hamahiru pertsona gisa honetan atera zituzten: hogei gizon eta emakumek penitente itxura eta ikurrekin zihoazen, aurpegiak agerian, gerrikorik gabe eta esku artean [[argizari]]zko kandela bat zutela, horietako seik zintzurretan sokak zeramatzaten, honek zigortuak izango zirela esan nahi zuen. Gero hogeiren bat pertsonek euren sanbenito eta damutuen gurutzedun txano koniko puntadunak zituztela jarraikitzen zieten, hauek ere beren eskuetan kandelak zeramatzaten, eta euren zintzurretan zenbait soka ere bai. Gero hildako bost pertsonen estatuak zihoazen, hauek ere beren erlaxatutako sanbenitoak zeramatzatela, eta hauekin batera estatua haiek irudikatzen zituzten pertsonen hezurrak zeramatzaten hilkutxak ere. Eta guztietan azkenak sei pertsona zihoazen, sanbenitoak eta txano koniko puntadun erlaxatuekin, eta aipatutako berrogeita hamahiru pertsona hauetako bakoitza Inkisizioko bi aguazilen artean zihoan...».

=== Epaileak ===
Logroñoko epaiketa edota prozesu honetan parte hartu zuten epaileak hauek izan ziren: Juan del Valle Alvarado, Alonso Becerra Olguín eta Alonso de Salazar y Frías, gotzaindegiko ordinarioa eta lau kontsultari.


== Zigortuen zerrenda ==
== Zigortuen zerrenda ==

23:36, 2 uztaila 2010ko berrikusketa


Fitxategi:Zugarramurdiko Akelarrea. Nafarroa, Euskal Herria.jpg
Akelarrea Zugarramurdiko leizeetan. 2009.

Zugarramurdiko sorginkeria prozesua 1610. urtean Nafarroako Zugarramurdi udalerrian jazo zen gertakaria da[1]. Julio Caro Barojaren ustez eta bere Sorginak eta beren mundua liburuan adierazten duenez euskal sorginkeria ezaguna bada prozesu honek bere garaian izan zuen ospearengatik da, hau garaiko Europako sorginkeria prozesu garrantzitsuenen artean aurkitzen delarik.

Gertakari honetan Espainiar Inkisizioak Zugarramurdi eta bere haraneko 300 inguru herritarrei sorginkeria egitea egotzi zien, horietako 40 Logroñora atxilotuta eraman eta hauetatik 11 sutan errez erahil zituzten (haietariko 5 jada espetxean zeudela hil ziren eta euren irudiak erre zituzten).[2]

Espainiar Inkizisioaren ustez Zugarramurdiko leizeetan akelarreak ospatu ohi ziren, gertakizun hau gertatu eta geroago leize hauei Deabruaren katedrala ezizenazdeitu izan zitzaien.

Hasiera

Zugarramurdiko leizeak.

Gertakizun honen istorioa 1610. urtean hasi zen. Garai hartan, aldizka, Euskal Herria sorgin-ikara olde batek menperatu ohi zuen. Oraingoan sorgin-ikara olde honen gunea Nafarroako ipar-ekialdean zegoen Zugarramurdi herrian kokatu zen, gaur egungo Xareta edo Baztanaldea eskualdea.

1508ko abenduan Maria Ximildegi Lapurdiko kostaldetik Zugarramurdira iritsi omen zen. Herritar batekin eta bestearekin mintzatu ondoren bere Ziburuko egonaldian sorginen topagune batean jardun zuela eta euren hondartzako batzarretara deabrua joan eta bertan ongi pasatzen zutela aipatu omen zuen.Zugarramurdi reivindica la inocencia de sus vecinos condenados por brujería hace 400 años en Logroño

Maria Ximildegi gazteari Inkisizioak deitu omen zion, arrazoia: Lapurdiko Ziburu udalerrian gertatutako sorgin ehizan zeukan zerikusia zela eta. Mariak Ximildegik beste emakume batzuekin batera Zugarramurdiko leizeetan ospatutako hainbat akelarretan parte hartu izana aitortu omen zuen, emakume horien artean hauek zeudelarik: Maria Txipia, Estebania Telletxea, Maria Zozaia edota Graziana Barrenetxea. Ikerlari esberdinen arabera, bertako apaizak euren heresiarengatik herri guztiaren aurrean barkamena eskatu zezaten agindu zien. Halere, gertakari guzti hau piztuarazi zuen txinparta Urdazubiko monasterioko Frai Leon Aranibar zenak Logroñoko Auzitegiaren aurrean aurkeztutako salaketa izan zen, auzitegi horren ekintza guneak Nafarroa, Bizkaia, Araba, Gipuzkoa eta Errioxa barne hartzen zituelarik.

Hau horrela, eskualde honen miaketak egiteko Espainiako Inkisizioak Logroñoko auzitegiko Juan del Valle Alvarado inkisidorea ikuskatzaile eta ordezkari gisa bildali zuen. Zugarramurdin zenbait hilabete iragan ondoren, salaketa ugari bildu zituen, usteen arabera, 300 pertsona sorginkerien salakuntza pean inkulpatuak izan ziren, umeak alde batetara utzirik. 300 horietatik 40 Logroñora atxiloturik eraman zituzten. Hiri hartan espetxeratuak izan ondoren torturapean zeuden bitartean epaiketaren zain gelditu ziren.

Salaketak

Sorgin izan edota sorginkerietan jardutea leporatu zieten zugarramurditarrek salaketa edo kargu hauei aurre egin behar izan zieten:

  1. Deabrua Jainkotzat izatea eta berarekin meza beltzak ospatzea.
  2. Itsasoko ekaitzak sortaraztea. Izan ere Zugarramurdi udalerria lerro zuzenean eta distantzia ez oso handira Katauri itsasotik hurbil dago. Ondorioz, sorginek itsasontziei Donibane Lohitzuneko portura sartzea edota irtetea galerazten zieten.
  3. Animali eta pertsonen aurkako sorginkeri eta begizkoak burutzea.
  4. Banpirismoa.
  5. Nekrofagia.

Epaiaketa

1610eko azaroaren 7 eta 8an presoek beraien epaia jaso zuten: 18 absolbituak, 12 sutan erreak (haietariko 5 irudi eran, aurretik kartzelan hil baitziren). Sutan erretzera zigortutakoak Logroñon 20.000 pertsonen begiradapean hil ziren[3] Gainontzekoei, modu askotako zigorrak ezarri zizkieten, besteak beste, euren etxe eta ondasun galpena, bizi guztirako, kartzela mugatua, erbesteratze edo atzerriratze behartua eta abar.

Salatuak gogortasunez zigortuak izan ziren:

{{aipu|«... epaiketara berrogeita hamahiru pertsona gisa honetan atera zituzten: hogei gizon eta emakumek penitente itxura eta ikurrekin zihoazen, aurpegiak agerian, gerrikorik gabe eta esku artean argizarizko kandela bat zutela, horietako seik zintzurretan sokak zeramatzaten, honek zigortuak izango zirela esan nahi zuen. Gero hogeiren bat pertsonek euren sanbenito eta damutuen gurutzedun txano koniko puntadunak zituztela jarraikitzen zieten, hauek ere beren eskuetan kandelak zeramatzaten, eta euren zintzurretan zenbait soka ere bai. Gero hildako bost pertsonen estatuak zihoazen, hauek ere beren erlaxatutako sanbenitoak zeramatzatela, eta hauekin batera estatua haiek irudikatzen zituzten pertsonen hezurrak zeramatzaten hilkutxak ere. Eta guztietan azkenak sei pertsona zihoazen, sanbenitoak eta txano koniko puntadun erlaxatuekin, eta aipatutako berrogeita hamahiru pertsona hauetako bakoitza Inkisizioko bi aguazilen artean zihoan...».

Epaileak

Logroñoko epaiketa edota prozesu honetan parte hartu zuten epaileak hauek izan ziren: Juan del Valle Alvarado, Alonso Becerra Olguín eta Alonso de Salazar y Frías, gotzaindegiko ordinarioa eta lau kontsultari.

Zigortuen zerrenda

Zugarramurdiko ustezko akelarrean zeuden pertsonaia garrantzitsuenak, honako hauek izan ziren: Graziana Barrenetxea eta bere senarra zen Migel Goiburu, biak akelarrearen errege-erregin gisa salatuak; Joanes Etxalar, deabruak agintzen zituen zigorren borrero hiltzailea; Maria Txipia sorginkeri artearen jakintsua; Joanes Goiburu txistularia zen eta Juan Sansin danborraria.


Zigortuak[4]
Izena Adina Akelarrean zuen ustezko postua Zigorra
Migel Goiburu 66 Akelarreko erregea Irudi aurrean damutua
Graziana Barrenetxea 80 edo 90 Akelarreko erregina Irudi aurrean damututa
Estebania Nabarkorena 80 baino gehiago Mailan bigarrena Irudi aurrean damututa
Maria Pèrez de Barrenetxea 46 Mailan hirugarrena Irudi aurrean damututa
Joana Telletxea 38 Damututa eta urte bateko espetxe zigorra
Maria Jauretegia 22 Damututa eta 6 hilabeteko atzerriratzea
Maria Arburu 70 Akelarreko erregina, ondorengotzan bosgarrena Damututa eta bizi osorako espetxe zigorra
Maria Iriarte 40 Irudi aurrean damututa
Estebania Iriarte 36 **Irudi aurrean damututa
Joanes Goiburu 37 Akelarreko atabalaria Damututa eta bizi osorako espetxe zigorra
Joanes Sansin 20 Akelarreko atabalaria Damututa eta bizi osorako espetxe zigorra
Maria Prenosa 70 baino gehiago Damututa eta bizi osorako espetxe zigorra
Maria Baztan Borda 68 Bizirik errea
Graziana Xarra 66 Bizirik errea
Maria Etxatxute 54 Bizirik errea
Maria Txipia Barrenetxea 52 Sorginkerian jakintsua izatea Damututa eta bizi osorako espetxe zigorra
Maria Etxegi 40 Damututa eta bizi osorako espetxe zigorra
Maria Etxaleku 40 Espetxean hila
Estebania Petrisanzena 57 Espetxean hila
Martin Bizkar 80 baino gehiago Deabruaren sakristaua, Akelarreko umeen alkatea Irudi aurrean damututa
Joanes Etxegi 68 Espetxean hila
Domingo Zubildegi 50 Bizirik errea
Frai Pedro Arburu 43 Deabruari uko egitera behartua eta 10 urteko espetxe zigorra
Petri Juangorena 36 Bizirik errea
On Juan Borda Arburu 34 Deabruari uko egitera behartua eta 10 urteko espetxe zigorra
Joanes Odia Beretxea 60 Espetxean hila
Maria Zozaia Arramendi 80 Sorgin taldeko doktrinatzailea Espetxean hila
Joanes Lambert 27 Damututa eta bizi guztirako atzerriratzea
Mari Juanito 60 Irudi aurrean damututa
Beltrana Fargua, 40 Damututa eta 6 hilabeteko espetxe zigorra
Joanes Iribarren 40 Akelarreko borreroa Damututa, urte bateko espetxe zigorra eta bizi osorako atzerriratzea

Gertakariaren aztarna Euskal Mitologian

« Zugarramurdi: Sorgin Herri. »
Esaera zaharra

Gaur egun arte gertakizun honen ondorioz zugarramurditarrek beren sorginekin zituzten gorabeheren inguruko kondairak mantendu dira: sorginek neska bat bahitu zutenarena, mendian galdutako bi ahizpena, sorgin batzuen alabaren bataioarena, argi-ezkila jo baino lehenago etxetik irteten ausartu zenarena, sorgin bat bere emaztegaitzat zeukan mutil gazteari gertatu zitzaionarena…

Kondaira hauetan, sorginak uxatzeko erabiltzen zituzten hainbat metodo ere aurkitu dira: Etxeko atean lizarrezko bi arbatxoez egindako gurutze bat eta bere ondoan ereinotz-sorta bat jarriz gero, sorginak ez omen ziren etxeetara sartzen. Sorgina etxean sartuta balego berriz, eskukada bat gatz beheko sutara botatzea eta pindar gatzarekin batera sorginek ihes egiten omen zuten. Norbaitek sorginen batekin aurrez-aurre topo egiten bazuen aldiz, nahikoa zen puies! esan eta atzamar erakusle biekin gurutze bat trazatzea edo eta aitaren egin eta Jesus! esatea, sorgina bat batean desagertzeko. Iluntzeko angelus eta egunsentiko argi-ezkilaren artean etxetik ez irtetea zen kontutan hartu beharreko beste arauetariko bat.

Hau da, gutxi gorabehera, Zugarramurdi eta leize hauek duten historia, bere herriari ospea eman dion historia hain zuzen. Gaur egun eta urtero gertakari honen harira Zugarramurdin ekainaren 23ko gauean (San Joan gaua) Sorginen Eguna ospatu ohi da.

Zinema

1984an Zugarramurdin jazotako gertaeretan oinarrituta Pedro Olea zuzendari bilbotarrak Akelarre zuzendu zuen, bertan Patxi Biskert (Unai), Iñaki Miramon (Iñigo), Silvia Munt (Garazi), José Luis López Vázquez (Inkisidorea), Mikel Garmendia (Apaiza) eta beste hainbat aktoreek lan egin zuten.

Ikus gainera

Erreferentziak

Kanpo loturak