1972ko Bost Nazioen Txapelketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
1972ko Bost Nazioen Txapelketa
Datak urtarrilaren 15etik
martxoaren 25era
Txapelduna ez zen amaitu
Slam Nagusia ez
Partida kop. 10
Puntu gehien Gales Barry John (35)
Entsegu gehien Euskal Herria Bernard Duprat (2)
Gales Gerald Davies (2)
Gales Gareth Edwards (2)
1971
1973

1972ko Bost Nazioen Txapelketa Errugbi txapelketa honen berrogeita hirugarren ekitaldia izan zen (guztira 78.a). 1972ko urtarrilaren 15ean hasi eta martxoaren 25ean bukatu zen, baina partida guztiak jokatu ez zirenez, amaitu gabeko ediziotzat hartzen da. Derryko Igande Odoltsuak eragin zuen giro politiko istilutsuaren ondorioz, Eskoziak eta Galesek Dublinen jokatu behar zituzten partidak bertan behera gelditu ziren.[1]

Dublinen partidarik jokatu ez zenez Frantziak irlandarrekin apirilaren 29an lagunarteko partida bat jokatzea erabaki zuen.

Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Partehartzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Selekzioak Estadioa (Hiria) Entrenatzailea Kapitaina
Eskozia Eskozia Murrayfield Stadium (Edinburgo) Bill Dickinson Peter Brown
Frantzia Frantzia Stade Olympique Yves-du-Manoir (Colombes, Paris Fernand Cazenave Benoît Dauga, Walter Spanghero, Pierre Villepreux
Gales Gales National Stadium (Cardiff) Clive Rowlands John Lloyd
Ingalaterra Ingalaterra Twickenham Stadium (Londres) John Elders Bob Hiller, Peter Dixon
Irlanda Irlanda Lansdowne Road (Dublin) Syd Millar Tom Kiernan

Puntuazio sistema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldaketa bat izan zen puntuaketan. Entseguak hiru puntu balio izatetik lau puntutara pasatu zen[2]. Gauzatzeak bi puntu gehigarri eman zituen. Dropak eta zigor kolpeak hiruna puntu balio zituzten.

Txapelketako sailkapenari dagokionez irabazitako partidak bi puntu balio zituen, berdindutakoak bat eta galdutakoak zero.

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1972ko Bost Nazioen Txapelketa (amaitu gabe)
Taldea Puntuak Jokatuak Irabaziak Berdinduak Galduak Alde Aurka Diferentzia
1 Gales Gales 6 3 3 0 0 67 21 +46
2 Irlanda Irlanda 4 2 2 0 0 30 21 +9
3 Eskozia Eskozia 4 3 2 0 1 55 53 +2
4 Frantzia Frantzia 2 4 1 0 3 61 66 -5
5 Ingalaterra Ingalaterra 0 4 0 0 4 36 88 -52

Partidak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eguna Etxekoa Emaitza Kanpokoa Egoitza
1972-1-15 Ingalaterra Ingalaterra 3 - 12 Gales Gales Londres
1972-1-15 Eskozia Eskozia 20 - 9 Frantzia Frantzia Edinburgo
1972-1-29 Frantzia Frantzia 9 - 14 Irlanda Irlanda Paris
1972-2-5 Gales Gales 35 - 12 Eskozia Eskozia Cardiff
1972-2-12 Ingalaterra Ingalaterra 12 - 16 Irlanda Irlanda Londres
1972-2-26 Irlanda Irlanda bertan behera Eskozia Eskozia Dublin
1972-2-26 Frantzia Frantzia 37 - 12 Ingalaterra Ingalaterra Paris
1972-3-11 Irlanda Irlanda bertan behera Gales Gales Dublin
1972-3-18 Eskozia Eskozia 23 - 9 Ingalaterra Ingalaterra Edinburgo
1972-3-25 Gales Gales 20 - 6 Frantzia Frantzia Cardiff
Lagunartekoa
1972-4-29 Irlanda Irlanda 24 - 14 Frantzia Frantzia Londres

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saria Taldea
Bost Nazioen Txapelketa ez
Slam nagusia ez
Koroa hirukoitza ez
Zurezko koilara Ingalaterra Ingalaterra
Kalkuta Kopa Eskozia Eskozia

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1972 arteko bakarkako garaipenak.

# Taldea Garaipenak
1 Ingalaterra Ingalaterra 17
1 Gales Gales 17
3 Eskozia Eskozia 12*
4 Irlanda Irlanda 7
5 Frantzia Frantzia 5

(*) 1889ko garaipena kontuan hartuta

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Godwin, Terry. (1984). The International Rugby Championship 1883-1983. Willow ISBN 0-00-218060-X. PMC 59798796. (Noiz kontsultatua: 2023-02-23).
  2. «Rugby Football History» www.rugbyfootballhistory.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]