1906ko Home Nations Txapelketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
1906ko Home Nations Txapelketa
Datak 1906ko urtarrilaren 13tik
martxoaren 17ra
Txapelduna Irlanda Irlanda
Gales Gales
Partida kop. 6 (7)
Puntu gehien Irlanda Basil Maclear (9)
Entsegu gehien Gales Jehoida Hodges (2)
Irlanda Basil Maclear (2)
Gales Hopkin Maddock (2)
Gales Teddy Morgan (2)
Irlanda Alfred Tedford (2)
1905
1907

1906ko Home Nations Txapelketa Errugbi txapelketa honen hogeita laugarren ekitaldia izan zen. 1906ko urtarrilaren 13an hasi eta martxoaren 17an bukatu zen. Irlandak eta Galesek garaipen partekatua lortu zuten[1].

Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Puntuazio sistema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Entseguak hiru puntu balio zituen eta gauzatzeak beste bi. Dropak lau puntu balio zituen eta zigor kolpeak hiru[2].

Txapelketako sailkapenari dagokionez irabazitako partidak bi puntu balio zituen, berdindutakoak bat eta galdutakoak zero.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irlandak eta Galesek berdinduta amaitu zuten eta garaipen partekatua kontsideratzen da Sei Nazioen zerrenda gehienetan[3]. Berez Irlanda izan beharko zen txapelduna, puntu gehien lortu zituelako partidetan, Galesek puntu diferentzia hobea zuen arren garai hartan sarturiko puntu kopurua hobesten zen.

Aipatzekoa da 1905-1906 artean Zeelanda Berriko All Blacks taldeak aurreneko bira egin zuela Britainiar Uharteetan eta halakoa izan zen arrakasta Home Nations Txapelketari itzal handia egin ziola. Zeelanda Berritarren partida guztiak irabazi zituzten, Galesen kontrakoa ezik[4].

Azkenik aipatzekoa ere bada txapelketa amaitu eta hurrengo astean Frantziak eta Ingalaterrak Parisen jokatu zuten partida. Lau urte beranduago, 1910eko ekitaldian, Frantzia txapelketan sartzeko aurrekaria izan zen[5].

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1906ko Home Nations Txapelketa
Taldea Puntuak Jokatuak Irabaziak Berdinduak Galduak Alde Aurka Diferentzia
1 Irlanda Irlanda 4 3 2 0 1 33 25 +8
1 Gales Gales 4 3 2 0 1 31 17 +14
3 Eskozia Eskozia 2 3 1 0 2 19 24 -5
3 Ingalaterra Ingalaterra 2 3 1 0 2 18 35 -17

Partidak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eguna Etxekoa Emaitza Kanpokoa Egoitza
1906-1-13 Ingalaterra Ingalaterra 3 - 16 Gales Gales Richmond (Londres)
1906-2-3 Gales Gales 9 - 3 Eskozia Eskozia Cardiff
1906-2-10 Ingalaterra Ingalaterra 6 - 16 Irlanda Irlanda Leicester
1906-2-24 Irlanda Irlanda 6 - 13 Eskozia Eskozia Dublin
1906-3-10 Irlanda Irlanda 11 - 6 Gales Gales Belfast
1906-3-17 Eskozia Eskozia 3 - 9 Ingalaterra Ingalaterra Edinburgo
Txapelketaz kanpo
1906-3-22 Frantzia Frantzia 8 - 35 Ingalaterra Ingalaterra Paris

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saria Taldea
Home Nations Txapelketa Irlanda Irlanda
Gales Gales
Koroa hirukoitza ez
Zurezko koilara ez
Kalkuta Kopa Ingalaterra Ingalaterra

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1906 arteko bakarkako garaipenak.

# Taldea Garaipenak
1 Eskozia Eskozia 7*
2 Gales Gales 4
3 Ingalaterra Ingalaterra 3
3 Irlanda Irlanda 3

(*) 1889ko garaipena kontuan hartuta

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Godwin, Terry. (1984). The International Rugby Championship 1883-1983. Willow ISBN 0-00-218060-X. PMC 59798796. (Noiz kontsultatua: 2023-02-23).
  2. «Rugby Football History» www.rugbyfootballhistory.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
  3. «Rugby Football History» www.rugbyfootballhistory.com (Noiz kontsultatua: 2023-02-27).
  4. Txantiloi:En-NZ «1906, The All Blacks: From obscurity to blaze of glory» NZ Herald (Noiz kontsultatua: 2023-02-27).
  5. «France - England, 1906: the very beginning» Rugby-Pioneers (Noiz kontsultatua: 2023-02-27).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]