Edukira joan

2004ko Ameriketako Estatu Batuetako hauteskunde presidentzialak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Infotaula eleccions2004ko Ameriketako Estatu Batuetako hauteskunde presidentzialak
Gertaera-data2004ko azaroaren 2a
MotaAmeriketako Estatu Batuetako hauteskunde presidentziala
Hautatu duen karguaAmeriketako Estatu Batuetako Presidentea. Izendapenaren iraupena: 4 urte
Parte-hartzea
Hauteslego219.508.000 Edit the value on Wikidata
122.349.480
   55.74٪
Ehuneko-puntu 5.25
Hauteskunde emaitza Edit the value on Wikidata
George W. Bush  — Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa
Lehendakariorde hautagaiaDick Cheney
62.040.610   50.71٪
Hauteskunde bozkak 286
John Kerry  — Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata
Lehendakariorde hautagaiaJohn Edwards
59.028.444   48.25٪
Hauteskunde bozkak 251

 ← 2000Ameriketako Estatu Batuak 2008  → 

Ameriketako Estatu Batuek 55. hauteskunde presidentzialak izan zituzten 2004ko azaroaren 2an. Lehendakaritza zuen Alderdi Errepublikanoko George W. Bushek garaitu zuen Alderdi Demokratako John Kerry, Massachusettseko senataria. Kanpainan kanpoko gaiak nagusitu ziren, batik bat Bushek egindako terrorismoaren kontrako politika eta 2003ko Iraken inbasioa.

Lau urte lehenagoko hauteskundeetan bezala, bozak kontatzerakoan zenbait irregulartasun izan ziren, eta irabazlea zein zen biharamunean zehaztu zen, Kerryk Ohio estatuaren gaineko garaipenagatik ez lehiatzea erabaki zuenean. Bai Kerryk bai Howard Dean demokratak adierazi zuten Ohioko bozketa ez zela zuzen egin, eta, hala izan balitz, demokratek estatua eta hauteskundeak irabaziko zituzketela.

Emaitzak hiru estatutan baino ez ziren aldatu. Mexiko Berria eta Iowa 2000n demokraten alde bozkatzetik errepublikarren aldera pasa ziren, eta New Hampshirek alderantziz egin zuen.

Lehendakaritarako
hautagaia
Alderdia Jaiotza estatua Herritarren bozak Hauteskunde
bozak
Lehendakariordetarako
hautagaia
Jaiotza estatua Hauteskunde
bozak
Kopurua %
George W. Bush Errepublikarra Texas 62.040.610 % 50,74 286 Dick Cheney Wyoming 286
John F. Kerry Demokrata Massachusetts 59.028.444 % 48,27 251 John Edwards Ipar Carolina 251
John Edwards Demokrata Ipar Carolina 1 Ipar Carolina 1
Ralph Nader Erreformatua Connecticut 465.650 % 0,38 0 Peter Camejo Kalifornia 0
Michael Badnarik Libertarioa Texas 397.265 % 0,32 0 Richard Campagna Iowa 0
Michael Peroutka Konstituzioa Maryland 143.630 % 0,12 0 Chuck Baldwin Florida 0
David Cobb Berdea Texas 119.859 % 0,10 0 Pat LaMarche Maine 0
Leonard Peltier Bakea eta Askatasuna Pennsylvania 27.607 % 0,02 0 Janice Jordan Kalifornia 0
Walt Brown Sozialista Oregon 10.837 % 0,01 0 Mary Alice Herbert Vermont 0
Róger Calero (b) Langileen Sozialista New York 10.800 % 0,01 0 Arrin Hawkins (b) Minnesota 0
Guztira 122.267.553 % 100 538 538
Irabazteko beharrezkoak 270 270

Iturria: Hauteskunde Federalen Batzordea

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]