2008ko ekaineko Bizkaiko uholdeak
2008ko ekaineko Bizkaiko uholdeak 2008ko maiatzaren 31tik ekainaren 1era Bizkaian egondako uholdeak izan ziren.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Prezipitazioa Maiatzaren 31tik Ekainaren 1era | ||
---|---|---|
Euria mmtan | Estazioa | |
139,0mm | Mungia | |
138,6mm | Deustu (Bilbo) | |
129,1mm | Derio | |
127,3mm | Galea Punta (Getxo) | |
120,5mm | Bermeo | |
117,9mm | Zugastieta (Trapagaran) | |
115,7mm | Zornotza | |
104,0mm | Mañaria | |
96,3mm | Iurreta | |
70,1mm | Balmaseda | |
65,1mm | Elorrio |
Maiatzaren 31n euria hasi zen Nafarroan Mediterraneo itsasotik etorritako borraska baten fronte baten eraginez. Borraska, astiro mugitu zen eta prezipitazio handiak utzi zituen Nafarroa hegoaldean aurrena, eta Iruña eta inguruko herrietan ondoren. Pixkanaka, frontea mendebalderantz mugitu zen arratsaldeak aurrera egin ahala eta Bizkaia eta Gipuzkoan euria hasi zen.
Maiatzaren 31 arratsaldean, euria gogotik egin zuen Nafarroan, 30-40mm euri inguru jaso ziren, guztira egun hartan 50-60mm neurtuz. Gau hartan, frontea Bizkaira ailegatu zen, oso astiro mugituz, eta bidean prezipitazio handiak utziz, aurreko orduetan Nafarroan jausitakoa baino askoz gehiago, 100mm eta 150mm bitartean.
Getxo
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gobela ibaia bere bidetik irten zen Fadurako kiroldegi parean, inguruko etxeetako garajeak eta behe solairuak urez bete ziren eta jendea etxeetatik atera behar izan zuten. Egoerarik larriena Getxon bizi izan zen. Bilboko metroaren zerbitzua eten egin behar izan zen Bilboaldeko eskuinalde guztian euriak eraginda eta milaka pertsona argindarrik gabe geratu ziren. Handik urte gutxitara Gobela ibaiaren ubidea zabaltzeko lanak egin zituen URAk.[1]
Irudiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Gizon bat etxeko atarirantz.
-
Auto bat uretatik ateratzeko lanetan Makaleta Etorbidean.
-
Bi bizilagun Ibatao Estartako baserri batean.
-
Makaleta Etorbidea urez estalita.
-
Hiru mutil urez beteriko Makaleta Etorbidea mendiko bizikletaz zeharkatzen.
-
Julio Caro Baroja ikastetxea Gobela ibaiaren ondoan.
Basauri
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Basauriko Urbi auzoan Nerbioi ibaia bere bidetik irten zen eta inguruko etxeetako garajeak urperatu zituen.
Erandio
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Altzagako auzoan, eurite indartsuek kale bat urez bete zuten.
Trapagaran
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Trapagaran eta Barakaldoko gune industrialetan uholdeak izan ziren.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ibaizabal ibaia Bilboko Abusu auzoaren parean.
- Gobela ibaia Getxo parean.
- Uribe-Kostako autobidea.
- Gobela ibaia Fadurako kiroldegi parean.
- (Alemanez) Ekainaren 1eko isobara mapa Wetterzentrale.de webgunean.
- ↑ «URAk amaitu ditu Gobela ibaiko lanak, Errekaganen» www.euskadi.eus 2016-09-08 (Noiz kontsultatua: 2024-10-17).