Edukira joan

2011ko Arabako Bertsolari Txapelketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
2011ko Arabako Bertsolari Txapelketa
Motatxapelketa
Honen parte daArabako Bertsolari Txapelketa
Denbora-tarte2010eko urriaren 29a - 2011ko apirilaren 2a
2009
2013
KokalekuPrincipal antzokia
Gasteiz
HerrialdeaAraba
Partehartzaile kopuru30
Genero artistikoabertsolaritza
Irabazlea

2011ko Arabako Bertsolari Txapelketa edo Abtx 11 otsailaren 12 eta apirilaren 4 bitartean ospatu zen. 2010an Kuadrilla arteko txapelketa jokatu zen eta ordutik aurrera txapelketa biak txandakatu dira, bakarkako txapelketa bi urtean behin jokatuz beraz.

Kuadrillarteko txapelketari esker bertsolari, gai jartzaile eta epaile berriak sartu ziren txapelketan[1]. Horrela, Arabako Bertsolari Txapelketa honetan aurrekanporaketak jokatu behar izan ziren eta 30 bertsolari sailkatu ziren txapelketa jokatzeko. Guztira hiru aurrekanporaketa, 5 kanporaketa, 3 finalaurreko eta finala jokatu ziren. Finala Gasteizko Printzipal Antzokian jokatu zen, txapela Manex Agirrek jantzi zuela[2].

Parte hartzaileak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertsolariak (30)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gai jartzaileak eta aurkezleak (6)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurre Kanporaketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurreko urteko Arabako Koadrila arteko bertso txapelketaren arrakastari jarraituz bertsolari ugari animatu zen eta aurre-kanporaketak egin behar izan ziren urriaren bukaeran 30 bertsolaritako taldea osatzeko.

2009ko Arabako Bertsolari Txapelketan aritutako 18 bertsolariak aurrez sailkatuak zeuden eta 2010ko urriaren amaieran jokaturiko hiru aurre-kanporaketatan beste 12 bertsolari sailkatu ziren.

Laudioko Basalarrina Elkartean jokatu zen, otsailaren 12an.

Bertsolaria Puntuak
Oihane Perea 158
Xabi Igoa 142,5
Rikardo Gonzalez de Durana 139
Alberto Martinez "Beitto" 134
Ainhoa Comas 132
Bingen Sainz 113,5

Oiongo kanporaketa Azkenak Elkartean jokatu zen, otsailaren 18an.

Bertsolaria Puntuak
Asier Otamendi 160
Serapio Lopez 152,5
Andere Arriolabengoa 143,5
Iker Agirre 131,5
Amaia Lasaga 126,5
Maialen Saenz de Okariz 112,5

Ilarduiako kanporaketa Herriko Elkartean jokatu zen, otsailaren 19an.

Bertsolaria Puntuak
Ander Solozabal 151,5
Juan Mari Juaristi 146,5
Ruben Sanchez 144,5
Unai Mendibil 141
Josu Kanpo 130,5
Inaki Tena 102

Atauriko kanporaketa Aintzinako Eskoletan jokatu zen, otsailaren 25ean.

Bertsolaria Puntuak
Manex Agirre 154
Zigor Enbeita 153,5
Ekaitz Samaniego 145
Irati Anda 141
Maite Solozabal 125
Iker Pastor 112,5

Elosuko kanporaketa Herriko Elkartean jokatu zen, otsailaren 26an.

Bertsolaria Puntuak
Iñaki Viñaspre 150,5
Izar Mendiguren 147,5
Felipe Zelaieta 145,5
Gaizka Urtaran 131,5
Elyem Chej 127,5
Jon Ruiz de Pinedo 108

Finalaurrekoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Andere Arriolabengoak uko egin zion final aurrekoetan kantatzeari eta bere ordez Ainhoa Comas sartu zen.

Zigoitiako saioa lehenengo finalaurrekoa da. 2011ko martxoaren 13an jokatu zen Kultur Etxean. Manex Agirre irabazlea zuzenean finalerako sailkatu zen eta Oihane Perea puntazioarengatik.

Bertsolaria Puntuak
Manex Agirre 354,5
Oihane Perea 348,5
Felipe Zelaieta 294,5
Serapio Lopez 291
Ainhoa Comas 283
Irati Anda 278

Aramaioko saioa bigarren finalaurrekoa izan zen. 2011ko martxoaren 19an jokatu zen Kultur Etxean. Asier Otamendi irabazlea zuzenean finalerako sailkatu zen eta Iñaki Viñaspre puntuazioarengatik.

Bertsolaria Puntuak
Asier Otamendi 346,5
Iñaki Viñaspre 332
Xabi Igoa 318.5
Izar Mendiguren 311
Ekaitz Samaniego 311
Rikardo Gonzalez de Durana 288

Aguraingo saioa hirugarren finalaurrekoa izan zen. 2011ko martxoaren 20an jokatu zen Kultur Etxean. Zigor Enbeita irabazlea zuzenean finalerako sailkatu zen eta Ander Solozabal puntuazioarengatik.

Bertsolaria Puntuak
Zigor Enbeita 319
Ander Solozabal 318,5
Ruben Sanchez 313,5
Alberto Martinez "Beitto" 309,5
Juan Mari Juaristi 309
Unai Mendibil 303

Finala Gasteizen jokatu zen, Principal Antzokian, 2011ko apirilaren 4ko 17:30etan. Finalean 6 bertsolarik hartu zuten parte.

Bertsolaria Puntuak
Manex Agirre 626,5
Asier Otamendi 610,5
Oihane Perea 413
Ander Solozabal 401,5
Iñaki Viñaspre 392,5
Zigor Enbeita 390

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Arabako Bertsolari Txapelketa» Bertsozale Elkartea (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
  2. «Manex Agirrek jantzi du txapela» Berria 2011-04-03 (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]