2022ko Arabako Bertsolari Txapelketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
2022ko Arabako Bertsolari Txapelketa
Irudia
Motatxapelketa
Honen parte daArabako Bertsolari Txapelketa
Denbora-tarte2018ko urriaren 20a - 2019ko martxoaren 30a
2024
KokalekuEuropa (biltzar jauregia)
HerrialdeaAraba
Partehartzaile kopuru30
Irabazlea
Izarrako finalerdia.

2022ko Arabako Bertsolari Txapelketa urte honetako apirilaren 1a eta ekainaren 11 bitartean jokatu zen. Arabako Bertsolari Txapelketa honetan, 30 bertsolarik hartu zuten parte eta guztira 10 saio eta finala jokatu ziren. Finala Gasteizko Europa biltzar-jauregian jokatu zen eta Peru Abarrategi Sarrionaindiak txapela eskuratu zuen Manex Agirrere Arriolabengoarekin buruz burukoa jokatuta[1].

Parte hartzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko finalean aritu ziren bertsolaritatik bostek eman zuten izena 2022korako eta hauei 25 bertsolari gehitu zitzaizkien, tartean Arabako Eskolarteko bertsolariak.

Bertsolariak (30)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gai egile eta emaileak (11)[2][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Epaileak (7)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parekidetasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakumeak Emakumeen ehunekoa Gizonak Gizonen ehunekoa Guztira
Bertsolariak 6 %20 24 %80 30
Gai egile eta emaileak 8 %72.7 3 %27.3 11
Epaileak 0 %0 7 %100 7

Final zortzirenetako saioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bost final zortziren jokatu ziren. 30 bertsolaritatik 18 sailkatu ziren finalerdietarako. Horietako bakoitzean 4 lan egin behar izan zituzten, 10 bertso puntuagarrirekin.

Lanak[3][aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
  • Bakarka, hasierako puntua emanda, bina bertso zortziko txikian.
  • Bakarka, gaia emanda, bina bertso neurri librean.

Amurrio[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apirilaren 1ean jokatu zen Amurrioko Kultur Etxean.

Bertsolaria Puntuak
Iñaki Viñaspre Simon 202.0
Unai Anda 191.0
Paula Amilburu Izargarai 190.5
Xabier Antia Zuaznabar 168.5
Eukene De los Aires Amundarain 162.0
Aitor Najera Saez de Vicuña 151.5

Biasteri[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apirilaren 2an jokatu zen Biasteriko Antonio Mijangos Kultur Aretoan.

Bertsolaria Puntuak
Manex Agirre Arriolabengoa 185.0
Asier Otamendi Alkorta 180.5
Manu Bendala Garcia-Donas 178.5
Aitor Ugarte Eriz 168.0
Ander Aranburu Amenabarro 161.5
Unai Gomez Garde 159.5

Trebiñu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apirilaren 3an jokatu zen Trebiñuko Gizarte Etxean.

Bertsolaria Puntuak
Andere Arriolabengoa Bengoa 192.5
Xabi Igoa Eriz 191.0
Asier Rubio Hidalgo 176.0
Irati Anda Villanueva 175.5
Danel Herrarte Nafarrarte 174.0
Oier Arbina Vadillo 172.5

Legutio[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apirilaren 8an jokatu zen Legutioko Kultur Etxean.

Bertsolaria Puntuak
Oihane Perea Perez de Mendiola 201.0
Ekaitz Samaniego Curiel 199.0
Orlando Arreitunandia Arinas 184.0
Rikardo Gonzalez de Durana Alzola 178.5
Xabi Lasa Arrizabalaga 162.5
Unai Bengoetxea Mujika 157.5

Langraiz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apirilaren 9an jokatu zen Langraizko Zentro Soziokulturalean.

Bertsolaria Puntuak
Peru Abarrategi Sarrionaindia 204.5
Maddi Agirre Epelde 191.5
Felipe Zelaieta Txurruka 181.5
Markel Yoller Lopez de Arroyabe 179.0
Unai Mendibil Etxeberria 177.0
Iñaki Cabeza Conejo 153.5

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertsolaria Puntuak
Peru Abarrategi Sarrionaindia 204.5
Iñaki Viñaspre Simon 202.0
Oihane Perea Perez de Mendiola 201.0
Ekaitz Samaniego Curiel 199.0
Andere Arriolabengoa Bengoa 192.5
Maddi Agirre Epelde 191.5
Unai Anda 191.0
Xabi Igoa Eriz 191.0
Paula Amilburu Izargarai 190.5
Manex Agirre Arriolabengoa 185.0
Orlando Arreitunandia Arinas 184.0
Felipe Zelaieta Txurruka 181.5
Asier Otamendi Alkorta 180.5
Markel Yoller Lopez de Arroyabe 179.0
Rikardo Gonzalez de Durana Alzola 178.5
Manu Bendala Garcia-Donas 178.5
Unai Mendibil Etxeberria 177.0
Asier Rubio Hidalgo 176.0
Irati Anda Villanueva 175.5
Danel Herrarte Nafarrarte 174.0
Oier Arbina Vadillo 172.5
Xabier Antia Zuaznabar 168.5
Aitor Ugarte Eriz 168.0
Xabi Lasa Arrizabalaga 162.5
Eukene De los Aires Amundarain 162.0
Ander Aranburu Amenabarro 161.5
Unai Gomez Garde 159.5
Unai Bengoetxea Mujika 157.5
Iñaki Cabeza Conejo 153.5
Aitor Najera Saez de Vicuña 151.5

Final laurdeneko saioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru final laurden izan ziren. 18 bertsolaritatik hamabi sailkatu ziren finalerdietarako. Horietako bakoitzean bost lan egin behar izan zituzten, 13 bertso puntuagarrirekin.

Lanak[3][aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian.
  • Bakarka, hasierako puntua emanda, bina bertso zortziko txikian.
  • Bakarka, gaia emanda, bina bertso neurri librean.

Dulantzi[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maiatzaren 7an jokatu zen Dulantziko Micaela Portillo Kultur Etxeko aretoan.

Bertsolaria Puntuak
Asier Otamendi Alkorta 242.0
Iñaki Viñaspre Simon 239.0
Maddi Agirre Epelde 231.5
Paula Amilburu Izargarai 230.5
Rikardo Gonzalez de Durana 224.5
Ekaitz Samaniego Curiel 221.5

Zigoitia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maiatzaren 8an jokatu zen Zigoitiako Kultur Etxean.

Bertsolaria Puntuak
Manex Agirre Arriolabengoa 245.5
Xabi Igoa Eriz 233.0
Peru Abarrategi Sarrionaindia 232.0
Orlando Arreitunandia Arinas 221.5
Unai Mendibil Etxeberria 199.5
Markel Yoller Lopez de Arroyabe 189.5

Aramaio[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maiatzaren 14an jokatu zen Aramaioko Kultur Etxean.

Bertsolaria Puntuak
Unai Anda 241.5
Andere Arriolabengoa Bengoa 234.0
Oihane Perea Perez de Mendiola 232.5
Felipe Zelaieta Txurruka 227.0
Manu Bendala Garcia-Donas 213.0
Asier Rubio Hidalgo 203.5

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertsolaria Puntuak
Manex Agirre Arriolabengoa 245.5
Asier Otamendi Alkorta 242.0
Unai Anda 241.5
Iñaki Viñaspre Simon 239.0
Andere Arriolabengoa Bengoa 234.0
Xabi Igoa Eriz 233.0
Oihane Perea Perez de Mendiola 232.5
Peru Abarrategi Sarrionaindia 232.0
Maddi Agirre Epelde 231.5
Paula Amilburu Izargarai 230.5
Felipe Zelaieta Txurruka 227.0
Rikardo Gonzalez de Durana Alzola 224.5
Ekaitz Samaniego Curiel 221.5
Orlando Arreitunandia Arinas 221.5
Manu Bendala Garcia-Donas 213.5
Asier Rubio Hidalgo 203.5
Unai Mendibil Etxeberria 199.5
Markel Yoller Lopez de Arroyabe 189.5

Finalaurrekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi finalaurreko izan ziren. 12 bertsolaritatik sei sailkatu ziren finalerako. Horietako bakoitzean bost lan egin behar izan zituzten, 14 bertso puntuagarrirekin. Azkeneko bi lanak kartzelako lanean eginak.

Lanak[3][aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian.
  • Bakarka, kartzelako lanean, hasierako puntua emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
  • Bakarka, kartzelako lanean, gaia emanda, bina bertso doinu eta neurri librean.

Araia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maiatzaren 28an jokatu zen Araiako Andra Mari aretoan.

Bertsolaria Puntuak
Oihane Perea Perez de Mendiola 354.0
Unai Anda 341.0
Maddi Agirre Epelde 331.0
Asier Otamendi Alkorta 329.0
Andere Arriolabengoa Bengoa 323.5
Felipe Zelaieta Txurruka 318.5

Izarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maiatzaren 29an jokatu zen Izarrako Kultur Etxean.

Bertsolaria Puntuak
Manex Agirre Arriolabengoa 368.5
Peru Abarrategi Sarrionaindia 364.0
Xabi Igoa Eriz 359.0
Iñaki Viñaspre Simon 358.5
Paula Amilburu Izargarai 354.5
Rikardo Gonzalez de Durana Alzola 329.0

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertsolaria Puntuak
Manex Agirre Arriolabengoa 368.5
Peru Abarrategi Sarrionaindia 364.0
Xabi Igoa Eriz 359.0
Iñaki Viñaspre Simon 358.5
Paula Amilburu Izargarai 354.5
Oihane Perea Perez de Mendiola 354.0
Unai Anda 341.0
Maddi Agirre Epelde 331.0
Asier Otamendi Alkorta 329.0
Rikardo Gonzalez de Durana Alzola 329.0
Andere Arriolabengoa Bengoa 323.5
Felipe Zelaieta Txurruka 318.5

Finala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Finala Gasteizko Europa biltzar-jauregian jokatu zen 2022ko ekainaren 11n. Bertan bost lan egin behar izan zituzten sei bertsolariek, guztira 13 bertso, eta beste bi lan gehiago buruz burukora sailkatutako Peru eta Manex, beste 6 bertso gehiago.

Lanak[3][aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian.
  • Bakarka, hasierako puntua emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso seiko motzean.
  • Bakarka, gaia emanda, bina bertso doinu eta neurri librean.

Buruz buruko lanak

  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso Iparragirre abila dela doinuan (AABBAA).
  • Bakarka, kartzelako lanean, gaia emanda, hiruna bertso doinu eta neurri librean.

Sailkapena[4][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertsolaria Puntuak guztira 1. Lana.

8ko H

2. Lana.

10eko Tx

3. Lana.

8ko Tx

4. Lana.

6ko Mo

5. Lana.

Gaia

6. Lana.

Iparragirre

7. Lana.

Kartzela

Peru Abarrategi Sarrionaindia 608.0 93.50 97.50 64.00 89.50 70.50 89.00 104.00
Manex Agirre Arriolabengoa 602.5 90.00 93.50 65.00 98.00 70.50 98.00 87.50
Oihane Perea Perez de Mendiola 413.5 95.00 99.00 62.00 88.50 69.00 - -
Iñaki Viñaspre Simon 410.5 98.50 94.00 59.00 91.00 68.00 - -
Xabi Igoa Eriz 402.0 85.50 91.50 66.00 92.50 66.50 - -
Paula Amilburu Izargarai 384.0 85.00 93.50 53.00 88.50 64.00 - -

Epai irizpideak[5][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lanetan puntuazioak emateko zortzi irizpide daude: gaia, hizkera, neurria, errima eta oinak, doinua, testua, baliabide paratestualak eta denbora. Estekan informazio osoa ageri da azalduta, hala ere, adibide moduan hona irizpideetako bat: denbora.

Denbora[aldatu | aldatu iturburu kodea]

EZAUGARRI OROKORRAK

8.1. Gaia edo puntua ematen zaionetik bertsotan hasi arte edo saiokideari erantzuten hasteko, bertsolariak hartzen duen denboraz ari gara. Kantari hasi aurreko denbora luzeegiak oso itsusi ematen du. Halere, ariketa bakoitzaren berezitasunak kontuan hartuko dira denbora neurtzeko orduan. Ez dira berdinak bakarkako bertsoaldi baten aurreko denbora, edo puntuari erantzutekoa, edo binaka kantatu aurrekoa.

8.2. Bertsolariek, binakako lanetan, puntuari erantzuten eta banaka gai bat emanda ari diren jardunentzako denborari muga batzuk jartzea ebatzi da. Bat-batekotasuna da bertsolaritzaren ezaugarrietako bat, eta horri garrantzia ematea da helburua. Denbora erreferentzia hauek hartuko dira kontuan:

BINAKAKO lanak: Binaka ari direla, gehienez 30 segundo igaro baino lehen bota beharko da lehen bertsoa. Erantzuteko, ordea, 10 segundo utziko zaizkie bertsolariei, nahasmenik edo denbora gehiago luzatzeko arrazoirik ez badago (paperak nahastea, ezbeharren bat...).

PUNTUARI erantzutea: Erantzunak puntuaren jarraipena izan behar du. Ezin da etenik egon. Puntua jarri eta 5 segundorako hasi behar da puntuari erantzuten. Hasteko bizkortasuna saritu egingo da.

BANAKA: Lehen bertsoak denbora dexente eska lezake, baina muga bi minututan jarriko da. Hurrengo bertsoetan, 30 segundotik beherako tarteak hartu ahal izango ditu bertsolariak. Oro har, 3 bertsoak osotasunean egiteko erabilitako denbora hartuko da kontuan.

8.3. Denboraren auzia ez da mugatzen bertsotan hasi aurreko tartera soilik; kantatzeko orduan ere badu eragina, erritmoan hain zuzen. Sortzen duen efektua neurtu behar da: batentzat erritmo eten eta traketsa dena, bestearentzat erritmo modulatu modernoa izango da. Mezuari nola eragiten dion neurtu behar da, hala ere.

ONTZAT HARTUKO EZ DIRENAK

8.4. BINAKAKO lanetan, ez da ontzat hartuko 30 segundotik gora hartzea lehen bertsoa botatzeko, eta 10 segundotik gora hartzea erantzuteko.

8.5. PUNTUARI erantzutean, ez da ontzat hartuko bost segundo igaro ondoren hastea kantuan. 8.6. BANAKA hiru bertso kantatu behar direnean, ez da ontzat hartuko bi minututik gora pasatu ondoren hastea, eta hurrengo bertsoak kantatzen hasteko 30 segundotik gora hartzea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Telleria, Miren Mujika. «Peru Abarrategik irabazi du Arabako Bertsolari Txapelketa» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-06-11).
  2. «Gai-egile eta emaileak — Arabako Bertsolari Txapelketa 2022» www.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-15).
  3. a b c d «Egin beharreko lanak — Arabako Bertsolari Txapelketa 2022» www.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-15).
  4. «Gasteiz, ekainak 11. Puntuazio taula — Arabako Bertsolari Txapelketa 2022» www.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-15).
  5. «Epai irizpideak — Arabako Bertsolari Txapelketa 2022» www.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-15).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]