Oion

Wikipedia, Entziklopedia askea
Oion
 Araba, Euskal Herria
Oion 2008 1 29.JPG
Oiongo Jasokundeko Andre Mariaren eliza

Oiongo armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaAraba
EskualdeaArabako Errioxa
Izen ofizialaEscudo de Oyon.svg Oyón-Oion
AlkateaEduardo Terroba (EAJ)
Posta kodea01320
INE kodea01043
Herritarraoiondar
Kokapena
Koordenatuak42°30′21″N 2°26′11″W / 42.5059°N 2.4364°W / 42.5059; -2.436442°30′21″N 2°26′11″W / 42.5059°N 2.4364°W / 42.5059; -2.4364
Azalera45,16 km2
Garaiera440 metro
Distantzia58 km Gasteiza
Demografia
Biztanleria3.408 (2022)
Red Arrow Down.svg−10 (2021)
alt_left 1.678 (%49,2) (%50,1) 1.708 alt_right
Dentsitatea75,89 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 27,89
Zahartze tasa[1]% 14,18
Ugalkortasun tasa[1]‰ 44,33
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 82,65 (2011)
Genero desoreka[1]% 4,03 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 18,65 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 23,2 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera[3]% 4.98 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera data1633
Webguneahttp://www.ayuntamientodeoyon.com/


Oion Arabako hego-ekialdeko udalerri bat da, Arabako Errioxa kuadrilla edo eskualdekoa. Arabako lurralde historikoko udalerririk populatuenetan bosgarrena da, Gasteiz, Laudio, Amurrio eta Agurainen ondoren, 3.101 biztanle baitzituen 2008an. Azken urteotan asko hazi da.

Euskal Autonomia Erkidegoan hegoalderen dagoen herria da, Logroñotik 4 kilometrotara eskasera eta Gasteiztik 58 bat kilometrora, eta ondorioz oiondarrek Errioxako hiriburuan dituzte zerbitzu gehienak.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oion[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oionen aipamen zaharrena 1366 urtekoa da eta Nafarroako Erresumaren barnean Guardiaren menpeko herria zela aipatzen da. Aldi berean Iruñeko apezpikutzari zegokion. 1461 urtean Henrike IV.a Gaztelakoak Nafarroako sonsierra (gaur egungo Arabako Errioxa dena) konkistatzerakoan Oionen dorretxea zuela aipatzen da. 1486an Guardia Arabako ermandadean sartu zen eta Oion ere bai beraz.

1633an Felipe IV.ak emandako pribilejioari esker Guardiatik banandu eta hiribildu titulua jaso zuen.

Labraza eta Gorrebusto[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1196koa da Labraza eta Gorrebustoren aurreneko aipamenak. Ez zeuden Guardiaren menpe eta Gorrebusto Labrazaren barruan zegoen. 1501 urtean Arabako ermandadean sartu ziren. XIX. mendean Gorrebusto independizatu egin zen baina 1977an herri biak Oion udalerriaren barruan kokatuta gelditu ziren.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oiongo ekonomiaren gaur egungo motor nagusia ardogintza da. Oiondar askok ardoaren inguruko negozioan dihardu, herrian ehunka mahasti-hektarea dauzkaten enpresa handiak baitaude. Olioa ekoizteko olibondoak ere badaude.

Aipatzekoa da Arabar Errioxako enpresen %40 Oionen daudela kokatuta.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerria hiru herriz osatua dago:

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oiongo biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, PP alderdiko Rubén Garrido hautatu zuten alkate.

2015ko hauteskundeen ondoren, berriz, EAJ alderdiko Eduardo Terroba bihurtu zen alkate, PSE-EE eta Euskal Herria Bildu alderdien botoei esker.

2019ko udal hauteskundeetan EAJk lau zinegotziei eutsi zien, baina PP alderdiak bi galdu zituen, eta gehiengo horri esker, Terrobak alkatetzari eutsi zion. Hauteskundeetako daturik nabarmenena izan zen Alderi Popularra, alderdirik bozkatuena izatetik, laugarren izatera igaro zela.

Oiongo udalbatza

Alderdia

2015

2019

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
4 / 11
557 (% 34,55)
4 / 11
506 (% 32,60)
Euskal Herria Bildu
2 / 11
257 (% 15,94)
2 / 11
347 (% 22,36)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
1 / 11
144 (% 8,93)
2 / 11
304 (% 19,59)
Alderdi Popularra (PP)
4 / 11
578 (% 35,86)
2 / 11
270 (% 17,40)
Oion Sí Se Puede
0 / 11
1 / 11
125 (% 8,05)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek izan dira Oiongo azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[4]
Antonio Santander Ruiz de Esquide[4][5] 1979 1983 Zentro Demokratikoaren Batasuna
Francisco Maria Fernandez Sarabia[6] 1983 1984 a Euzko Alderdi Jeltzalea
1984 1987 Euzko Alderdi Jeltzalea
Angel Martinez Duque[7] 1987 1991 Euzko Alderdi Jeltzalea
1991 1993 b Euzko Alderdi Jeltzalea
1993 1995 Euzko Alderdi Jeltzalea
Alberto Ortega Melon 1995 1999 Euzko Alderdi Jeltzalea
Alberto Ortega Melon 1999 2003 Euzko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna
Julian Antonio Irribarría Cabredo 2003 2007 Alderdi Popularra
Alberto Ortega Melon 2007 2011 Euzko Alderdi Jeltzalea
Ruben Garrido Remirez 2011 2015 Alderdi Popularra
Jose Eduardo Terroba Cabezon[4] 2015 2019 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Eduardo Terroba Cabezon[8][9] 2019 Jardunean Euzko Alderdi Jeltzalea
2023 2027

a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.

b Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.

Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Araba Bus sareko Araba Bus - 8.png eta Araba Bus - 9U.png lineek zerbitzua ematen diote udalerri honi:

Logo Purple Bus.svg Araba Bus
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
8 Logroño
(geltokia)
Logroño (Portales)Oion (industrialdea)OionMoreda ArabaLabrazaGorrebustoEkoraBinasperiLantziegoKripanBilar Guardia
9 Gasteiz
(geltokia)
Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (unibertsitatea)Armentia TrebiñuArgoteAlbaitaBaxauriObekuriNavarreteBernedoMeanuriMeanoEkoraOionLogroño (Portales)
Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (unibertsitatea)Armentia TrebiñuUrizaharraLeza (ospitalea)GuardiaGuardia (hotel-gasolindegia)Logroño (Portales)
Logroño
(geltokia)

Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu udalerrian:

Logo Purple Bus.svg Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
22 Guardia
Leza Osp.
OionEkoraBinasperiLantziegoKripanBilarSernaAsaCampillarMañuetaEskuernagaSamaniegoLapuebla de LabarcaEltziegoPaganosNabaridasLeza Guardia
Leza Osp.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oiongo Edurne Azkarateren[10] pasartea, Oion eta inguruko herrietako euskararen egoeraren ingurukoa. Gazte Gara Gazte[11] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Oionek[12] ikastola dauka 1978tik, "San Bizente" izena duena. 1984, 1997, 2000, 2009 eta 2015. urteetan antolatu zuten oiondarrek Arabako ikastolen jaia, Araba Euskaraz alegia. Azken ekitaldia ordea Gasteizen ospatu zen. Eskola publikoa ere badu, "Ramiro de Maeztu" izenekoa. Helduentzat IKAren euskaltegia dago.

Herriko euskararen aldeko eragileek 2016ko apirilaren 24an Oiongo plazan dagoen kioskoari izena jarri zioten, Euskaldun Berrien Kioskoa[13].

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Errege eguneko aurorak, urtarrilaren 6an goizeko lauretan elartzen dira herriko gazteak eta erlijio kutsuko kantak abesten dituzte.
  • Herriko zaindari diren Done Bikendi eta Done Anastasioren jaiak, urtarrilaren 21ean eta 22an. Hainbat ekitaldi aipagarri izaten ditu jaiak:
    • Katxiaren Iraulia, urtarrilaren 21 eta 22an. Herriaren independentzia ospatzen duen antzinako dantza da, 300 urte baino gehiago dituena. Katxi izeneko pertsonaia bufoien antzera janzten da, jantzi gorri eta berdearekin, eta azeri larrua darama eskuan. XVII. mendean dagoeneko aipatzen da eta herriko banderaren azpian egiten du iraulketa.[14]
    • Suak edo Martxoak: urtarrilaren 21ean.
    • Patroien aurorak: urtarrilaren 22an izaten da. Errege eguneko ekintza bera da baina oriangoan herriko nagusiek hartzen dute parte.
    • Patroi sainduen dantza: urtarrilaren 22ko mezaren ondoren herrian patroi sainduekin prozesioa egiten da eta geldialdietan patroi sainduen dantza egiten da. 11 dantzariren taldeak burutzen du kriskitiñak eskuetan dituztela eta dultzaina eta danborren soinuan. Lehen mutilek bakarrik dantzatzen zuten baina azken urteetan nesken taldea eta mutilen taldea batera aritzen dira.
    • Suzko zezentxoa: Su artifizialez zutabe baten gainean herrian gertaturiko miraria errepresentatzen da. Duela urte asko oiondarrak prozesioan zebiltzala zezen batek ihes egin zuen. Herritarrak ihes egin beharrean geldi geratu ziren sainduen babesa eskatuz eta zezena beren aurrean ziplo erori zen.
    • Erraldoi eta buruhandiak: Bi erraldoi bikote dituzte, Nafarroako errege-erregina eta euskal jantzi tradizionalak daramatzaten gizonezkoa eta emakumezkoa.
  • Pazko igandea: Judasen erreketa.
  • San Prudentziotako danborrada: Arabako patroiaren eguna da eta danborrada 1992tik urtero ospatzen da apirilaren 28a.
  • Abuztuaren azken astean Esker Oneko Jaiak ere izaten dira Oionen.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oiongo elizaren Giralda kanpandorrea.
Labrazaren ikuspegia

Oion[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Oiongo Jasokundeko Andre Mariaren eliza, barroko estilokoa, baina XVIII. mendean eraikia.
  • Buretako kondeen jauregia: Adreiluzko dorrea da eta lau arku itsu ditu alde banatan.
  • Portuko markesaren jauregia: Elizaren alboan kokaturik dagoen jauregi ederra da.
  • Mahastietako Andre Mariaren baseliza: Santa Maria mendiaren magalean aurkitzen da. 1993an eraiki zen.
  • Museo etnografikoa.
  • XVII. mendeko elurtegia.

Labraza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroko hiribildu harresitua da. Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun izendatu zuen. Honako ondasun hauek ditu:

Gorrebusto[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Donemiliaga eliza.
  • Andre Maria Magdalenaren baseliza
  • Gorrebustoko trujalaren museoa.
  • Teilategia

Oiondar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. a b c «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
  5. (Gaztelaniaz) «La ilusión de aquellos Alcaldes de hace 40 años» Blog Rioja Alavesa (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
  6. «OYÓN-OION - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-13).
  7. «Martínez Duque, Ángel - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-20).
  8. (Gaztelaniaz) «Alcaldías en Álava: Labastida, Zigoitia y Laguardia para el PNV, Samaniego para EH Bildu» Gasteiz Hoy 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-03-14).
  9. «Udalerriak - web.araba.eus» web.araba.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).
  10. «Azkarate Sobrino, Edurne - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-27).
  11. «Gazte gara gazte» gazteak.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-27).
  12. «Oion - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-19).
  13. «San Prudentzio 2016 - Oion - apirilak 24, igandea - Jaiak.Net» jaiak.net (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  14. (Gaztelaniaz) elcorreodigital.com: El revolcón del Katxi
  15. «PÉREZ ARROYO, Clemente - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  16. «Ibáñez Irribarria, Francisco - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Araba