Asier Sarasua Aranberri
Asier Sarasua Aranberri | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Eibar, 1969 (54/55 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | blogaria, biologoa eta filologoa |
Lan nabarmenak |
Asier Sarasua Aranberri (Eibar, Gipuzkoa, 1969) biologoa, filologoa, idazlea eta blogaria da. Eibarren jaioa, Leioan eta Bartzelonan egin zituen biologia ikasketak, eta zoologian eta ekologian espezializatu zen. Ondoren populazio-dinamikan graduondokoa egin zuen Renoko Unibertsitatean. Zenbait urtez biologiarekin zerikusia zuten lanetan aritu arren, oso gazterik hasi zen euskal kulturaren eta euskalgintzaren inguruan lanean. Euskal filologia ikasketak ere burutu zituen eta azken urteotan teknologia berriekin, euskararekin eta bereziki euskalkiekin zerikusia duten hainbat proiektutan parte hartu du.
Bere herriko historia eta hizkera biltzen hainbat lan egin ditu, eta beste herri batzuetako hizkerak ere aztertu ditu (Beasain, Zarautz, Getaria, Zumaia). Eibarko ahozko ondare historikoa biltzeko sortutako proiektua abiarazi zuen 1999an (Eibartarren Ahotan[1]), eta Ahotsak.eus proiektuko kide eta sortzaile ere bada. Gainera, Eibarren egindako beste zenbait proiektu eta erakusketatan ere parte hartu izan du (besteak beste, Eibarko Hiztegi Digitalean[2]).
Internet-aplikazioak eta tresnak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sarean ere pertsona aktiboa, Eibar.org elkarteko kide da hasieratik[3] eta sareko beste hainbat ekimen eta proiektutan ere parte hartu izan du.
Euskarak Interneten duen presentzia sustatzeko hainbat proiektu garatu ditu bere ibilbidean, pertsonalki eta profesionalki Codesyntax enpresan:
Sareko ondorengo proiektuetan hartu dut parte:
- Txoriak.eus: Euskal Herriko hegaztiei buruzko gunea: txoritokiak, albisteak, hemeroteka, bideoak, audioak, izenak (latinez, frantsesez, espainieraz eta euskarazkoak ere bai, hainbat eta hainbat herritako izen lokalekin).
- Ahotsak.eus: euskararen ahozko ondarea eta herri hizkerak bildu, grabatu, katalogatu eta hedatzea helburu duen ekimen bat da, Badihardugu Euskara Elkarteak proiektuaren oinarriak diseinatu zituen 2002an. 2018an 5.000 hiztun baino gehiago zeuden elkarrizketatuta, 300 herritako hizkera jasota zeuden eta 100.000 pasarte baino gehiago. 2018an, Abadia saria jaso zutenean, guztira 30 Terabyteko memoria behar zuten datu-base osoa gordetzeko.
- Sustatu.eus: euskarazko blog aitzindaria. 2003ko hasiera hartan sortu zen, Jabi Zabala kazetari blogariaren Sarean.com, eta Eibar.org bezala.
- Umap.eus: Twitterren euskaraz argitaratzen diren txioak bilatu, filtratu eta aztertzeko webgunea da
- Egunean behin lehiaketa, galdera-erantzunak mugikorraren bidez.
- Aurki.com: blog albistegi kolektiboa. 2005ean sortu zuten, blog euskaldun guztiak irakurri, etengabe, eta haien azken nobedadeak antolatzen zituen albistegi kolektibo automatiko batean: Gainera, blogen irakurketa harpidetza bidez egitea ahalbidetzen zuen.
- Eibar.org gunean bertan dauka bere blog pertsonala 2004tik.
- Mendiak.eus: Euskal Herriko mendiak. 2.995 mendiei buruzko informazioa eskaintzen du euskaraz eta lizentziaGipuzkoako 366, Bizkaiko 331, Arabako 348, Nafarroa Garaiko 943, Zuberoako 70, Nafarroa Behereko 95, Lapurdiko 39 eta inguruko lurraldeetako beste 103.[4]
- Mendiak APP aplikazioa.[5]
- Eibarko euskara - Eibarko hiztegia eta lexikoa.[6]
- Eibartarren ahotan. 1999tik 1000 ordu baino gehiago jaso dituzte herriko nagusiak elkarrizketatzen eta antzinako kontu eta gertakizunak bideo bidez jasotzen. Ego Ibarra batzordeak Eibarko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa eta diru-laguntza jaso ditu horretarako.
-
Ahotsak.eus taldea Eibarren
-
Abadia saria jasotzen 2018an
-
Ahotsak.eus webgunea
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2011: Ahotsak.eus, ARGIA saria.[7]
- 2018: Ahotsak.eus, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Abadia saria.[8][9]
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Eibarko hegaztiak (1996, Eibarko Udala)[10]
- Eibarko basarrixak (1997, Eibarko Udala)[11]
- Eibarko hiztegi etnografikoa (2003, Eibarko Udala) [12]
- Eibarko euskara. Gure hizketaren doinu eta berbak (2005, Eibarko Udala)
- Eibarko mapa toponimikoa (2005, Eibarko Udala)
- Beasaingo euskara (2007, Beasaingo Udala)
- Zarautz hizketan (2007, Zarauzko Udala)[13]
- Getaiko euskera (2017, Getariako Udala)[14][15]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Eibartarren ahotan — Eibarko Kultura Ondarea - Egoibarra.eus» egoibarra.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-03).
- ↑ Eibarko Hiztegi Digitala sarean.
- ↑ Sarasua, Asier. «EibarOrg elkartea eta komunitatea - Eibarnauton historia txikia (1998-2014) — Eibar.ORG | Eibarko peoria» eibar.org (Noiz kontsultatua: 2018-10-03).
- ↑ «Euskal Herriko mendiak - Mendiak.eus» mendiak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-06).
- ↑ «Mendiak APP, Euskal Herriko mendien aplikazioa, berrituta eta funtzionalitate berriekin: mapak, estatistikak, dominak...» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-20).
- ↑ «Eibar aldeko hiztegia | Eibarko euskara» www.eibarko-euskara.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-06).
- ↑ «Argia Saria jaso dugu! Eskerrik asko denoi! - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).
- ↑ «Ahozko ondarea jasotzea da Ahotsak-en lana, benetan lan garrantzitsua - Albisteak - Hizkuntza Berdintasuna» ORAIN Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2020-03-25).
- ↑ Berria.eus. (2018). «'Ahotsak.eus' atariak jaso du Abadia saria» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-01-22).
- ↑ Sarasua Aranberri, Asier.. (1996). Eibarko hegaztiak. Ego Ibarra ISBN 84-920188-7-9. PMC 863190753. (Noiz kontsultatua: 2020-03-25).
- ↑ Sarasketa Gojenola, Ane. Arriola, Dabid, 1923-1995.. (1997). Eibarko Basarrixak : Dabid Arriolan Omenez. Eibarko Udala ISBN 84-920188-8-7. PMC 41546168. (Noiz kontsultatua: 2020-03-25).
- ↑ Eibarko Hiztegi Etnografikoa.
- ↑ Agirrebeña, Aintzane, (1981- ) Maiz, Belen, (1979- ) Muniozguren, Fernando, (1950-2006) Sarasua, Asier, (1969- ) Zabaleta, Miren, (1979- ). (2007). Zarautz hizketan : Zarauzko ahozko ondarearen bilketa eta azterketa : hizkera eta etnografia. Zarauzko Udala, Euskara Zerbitzua ISBN 978-84-935743-0-7. PMC 863178058. (Noiz kontsultatua: 2020-03-25).
- ↑ Agirrebeña Ubera, Aintzane; Sarasua, Asier; Zabaleta, Miren. (1981). Getaiko euskera. | Getariako ahozko ondarearen bilketa eta azterketa. | Hizkera eta historia hurbila.. Getariako Udala | Euskara Batzordea ISBN 978-84-697-3571-8. PMC 1077623255. (Noiz kontsultatua: 2020-03-25).
- ↑ Agirrebeña Ubera, Aintzane; Sarasua, Asier; Zabaleta, Miren. (2017). Getariako ahozko ondarearen bilketa eta azterketa. | Hizkera eta historia hurbila.. Getariako Udala | Euskara Batzordea ISBN 978-84-697-3571-8. PMC 1077623255. (Noiz kontsultatua: 2020-03-25).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Eibartik blog pertsonala (2004an sortu zuen)
- Txoriak.eus
- Ahotsak.eus