Nikolai Podgorni
Itxura
Nikolai Viktorovitx Podgorni (Karlovka, Ukraina, 1903ko otsailaren 18agreg./otsailaren 5ajul. - Mosku, 1983ko urtarrilaren 11) sobietar estatu-gizona izan zen. Moskuko Teknologia Institutuko zuzendaria izan zen Bigarren Mundu Gerran. Ukrainako Alderdi Komunistako idazkari nagusi izendatu zuten (1953-1963). Batzorde Nagusiko idazkaria izan zen 1963az geroztik, eta Sobiet Goreneko lehendakari hautatu zuten 1965ean. Ekonomia-erreformen aldeko agertu zen. 1977ko ekainean, kargu guztietatik eraitsi zuten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nikolai Podgorni |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.